musa - Literatura Terminoen Hiztegia

 
MUSA

M usa hitza tradizio grekolatindarrean inspirazioaren edo goi argia ren sinoni motzat hartu izan da, baina berez mitologia grekoaren jainkosak dira musak. Etimologia grekoko mousai tik dator, eta hitzak musika eta dantzari loturiko jainkosak izendatzen zituen. Musek bere gain zuten antzinatean zientzia eta arteen –eta bere ziki poesiaren– ardura eta zaintza. Gerora, tradizioak musa inspirazio poetikoa eta musikarekin lotu zuen bereziki. Antzinate klasikoan bederatzi musa mota agertzen ziren, eta euren artean, Erato poesia lirikoari, Kaliope poesia epikoari, eta Talia poe sia dramatikoari atxikiak zeuden.

Homeroren iritziz, poetak sorkuntza artistikoan duen sormen gaitasunarekin erlazionatua dago musa. Delfosen –Apoloren erlijio-gune nagusian– musek inspirazio musikala adierazten zuten. Legendetan musak inspirazio poetikoa eta musika garatzen zituzten pertsonaia mitologikoak ziren. Hori dela eta, poeta klasikoek jardunbide estetikoaren hasieran musei inbokatu ohi zieten. Besteak beste, ospetsua da Villamediana poetakpreste a mi lira Euterpe honor canoro...”bertsoan musei eginiko deia. Mendebaldeko literaturaren esparruan musak poemak antzezten azaltzen ziren, Antzinate grekolatindarraren atribuzioak goraipatuz. Musak emakume ederren irudipean irudikatzen ziren. Hedaduraz, poeten lanen inspiratzaile izandako emakume konkretuei ere musa deitu izan zaie. Besteak beste, Dante Alighieri eta F. Petrarka poeta nagusien musa berezi izan ziren Beatrice eta Laura. Gauza bera P. de Ronsard eta haren inspiratzaile zen Héléne.

Euskal literaturan, literatura klasikoaren osagai zen musen inbokazioa aurki dai teke zenbait egile klasikozaletan. A. Oihenart XVII. neurtitzean Ezkontideen hil kexua n Museen kontra mintzo da. XXIX. neurtitzean, aldiz, Arrain jaunari honako epitafio hau egin zion:

Arrain, gizonon haitia, Temisen bihotz maitia, Arrain, Museen haurr-hazia, Haur non datzan ehortzia.

[L. M. M.]

Ikus, halaber, I NSPIRAZIO .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: musa
 fr: muse
 en: muse

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper