mundu ikuskera - Literatura Terminoen Hiztegia

 
MUNDU IKUSKERA

XIX. mendeko filosofo eta konparatista alemanek garaturiko kontzeptua da kul tura bakoitzak bere weltanschauung edo mundu ikuskera berezia egituratzen duela, eta mundu ikuskera hori estuki loturik dagoela bere hizkuntzaren ezauga rriekin. Beraz, mundua interpretatzeko era bat da mundu ikuskera hori, kultura bakoitza bere errealitateari egokitzen zaio, eta, pentsamendu egitura abstraktuetan eta artean ez ezik, bere hizkuntzaren morfosintaxian nahiz semantika arloan ere islatzen da. Mundu ikuskera kontzeptua erromantizismoaren garaian sortua da, eta XIX eta XX. mendeko diziplina zientifiko askoren iker arlo bihurtu da norbanakoaren nahiz gizataldeen adierazpide kulturalen mundu ikuskera hori agerian jartzea. Literaturan, aldiz, eta J. G. Herder-en eraginez, literatura nazionalen inguruko teo riaren oinarrian dago kontzeptu hori, eta nazionalismo erromantikoen oinarrian ere bai ( Hizkuntzaren jatorriari buruzko tratatua , A. Garikano, 1995).

XX. mendean zehar, lehenik, F. de Saussurek garaturiko Linguistikan ( Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa , I. Arrigain, 1998), eta, gerora, Psikologia, soziologia eta antropologiaren arloan, egitura kontzeptua hartu da oinarritzat, bai eta hizkuntzaren egituraren eta gizarte sistemen arteko korrespondentzia formalik ere badela. Beste zientzia arlo horietan bezala, literatur kritikan ere eragin nabaria izan dute Linguistika Estrukturalak garaturiko sistemaren barne koherentzia edo orekaren kontzeptuak eta hark garaturiko azterketa teknikek. Eragin hori bereziki nabaria da Pragako Zirkuluaren partaideen artean (J. Mukarovski, R. Wellek,…), nahiz Frantziako Formalismoa deritzan Nouvelle Critique ren zenbait partaideren artean (R. Barthes, G. Genette, T. Todorov, L. Goldmann…), nahiz Estilistika Estruk turalaren zenbait partaiderengan (M. Riffaterre, P. Guiraud, eta abar).

Besteak beste, Frantziako estrukturalismoaren eraginpean baina bereziki kritika soziologikoaren esparruan sailkatzen den L. Goldmannek “estrukturalismo genetikoa” garatu du. Azterketa metodo horren sortzailearen teoriaren baitako oinarrizko kontzeptua da mundu ikuskera edo kosmobisioa, eta horixe da hitz horren adierarik ezagunena gaur egun terminologia kritikoan. Goldmannen hipotesiaren arabera, literatur obraren unibertsoaren egitura adierazgarriak harremanetan daude zenbait gizarte multzoren edo garai oso bateko egitura mentalekin edo kosmobisioarekin. Literatur obra eta gizatalde jakin batzuen unibertsoaren egiturak elkarren homologoak dira, eta testuaren egitura adierazgarriak haiekiko harremanetan aditzen dira. Beraz, gizataldeek beren partaideengan halako mundu ikuskera jakin bat, halako kategoria mental batzuk eta haien arteko egitura bat eraikitzen dituzte, naturarekiko eta gizarte osoarekiko harremanetan sortzen zaizkien arazoei erantzun koherentea eman nahiz. Gizatalde horietako bateko partaide den arte sortzaile handi batek mundu ikuskera hori unibertso imajinatu batean gauza lezake, eta obra horrek berak gizatalde horretakoak euren mundu ikuskeraz ohartzera eta jabetzera eraman litzake.

Horregatik, literatur azterketaren helburua obraren egitura adierazgarrien arte ko barne koherentzia agerian jartzea da, eta, zenbat eta mundu ikuskera koheren teagoa eskaini kontzeptu eta irudi soilagoez baliatuz, orduan eta estetikoki baliotsuagoa da obra literarioa. Horrenbestez, estetikoki eta ideologikoki adieraz garrienak diren obrek beren gizatalde eta beren garaikoen mundu ikuskera hobe kien islatzen duten obrak dira. Beraz, beharrezkoa da literatur obrak egilearen erre alitate sozial eta kulturalaren testuinguruan aztertzea eta bere garaiko balioekin harremanetan jartzea. L. Goldmannek berak Le Dieu caché [Jainko gordea] (1956) liburuan erabili zuen estrukturalismo genetikoaren azterketa metodoa J. Racineren dramen mundu ikuskera agerian jarriz eta dramaturgo hark garaikideak zituen zen bait gizarte mugimenduren, jansenismoaren eta, erregearen joera absolutistaren eraginez, noble togadunei gertatzen ari zitzaien indar galtzearen argitan interpreta tuz. Ikus K RITIKA SOZIOLOGIKO .

Bestalde, mundu ikuskera terminoa erabili da narratologian ikuspuntu edo ikus moldearen zentzuan ere. Ikus I KUSPUNTU .

[L. O.]

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: visión del mundo
 fr: vision du monde
 en: world outlook

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper