mimesi - Literatura Terminoen Hiztegia

 
MIMESI

(grek. mimesis, errepresentazioa)

Norberaren hitzen eta keinuen bidez beste norbaiten edo beste errealitate baten imitazioa edo antzezpena egitea. Platonek eta Aristotelesek estetika alorrean erabili zutenean, ordea, adiera zehatzagoa hartu zuen, hain zuzen ere, arte batzuek eta besteek dituzten ikuspuntu eta baliabide berezituen bidez egiten duten erreali tatearen imitazioa, errepresentazioa edo antzezpena. Platonen elkarrizketetan eta Aristotelesen Poetika n aipatu zen lehenik mimesia zentzu horretan, eta tratamendu teoriko zedarritua emanik. Platonek Errepublika n poesia egiterakoan funtsezkotzat jotzen duen inspirazio edo goi-argiarekin batera, mimesia edo imitazioa sortze lite rarioaren faktore gisa aipatzen du, eta garapena ematen dio hiru generoak zeda rritzeko erabiliz: bete-beteko mimesia antzertian gertatzen da (tragedia eta kome dia); bigarren genero mota azalpenezkoa edo narratiboa da; eta hirugarrena, mimesia eta narrazioa batera ematen direnekoa: epopeia eta beste poemak. Jakina denez, Platonen ustez, ageriko mundu hori ideien munduaren kopia inperfektua besterik ez da, eta, ondorioz, mimesi artistikoa kopiaren kopia besterik ez da.

Aristotelesen ustez, aldiz, artistaren zeregina ez da errealitatea edo gertaturi koak bere horretan imitatzea, baizik eta sinesgarritasunez gerta zitekeena, egiantzaz izan litekeena edo gertatu beharko lukeena sortzea baizik. Poeta imitatzailea da, bere hitzen bidez imitatzen baititu giza ekintzak “diren moduan, gizonen ustez omen diren moduan, edo izan beharko luketen moduan”. Aristotelesek antzertia aztertu zuen gehien, eta hura definitzerakoan zehaztu zuen zehatzenik mimesia, esanez antzertia zela “ekintza lehiatsu eta oso” baten mimesia, mintzaira landua zuena, eta pertsonaiek euren antzezpenaren bidez gertarazten zutela ekintza hori, “errukia eta izua eraginez”. Bi sentimendu horiek astindu egiten omen zuten ikuslearen barrena, eta katarsia edo barreneko ikuzketa gertatzen zen haien baitan. Bestalde, goi-mailako poesia (ditiranboa, epopeia, tragedia) eta biga rren mailakoa (poema barreragilea eta komedia) bereizi zituen eta mimesi mota ezberdina egiten omen zen horietako bakoitzean, lehenengoetan goi-mailako balo reak tratatzen omen ziren; bigarrenetan, aldiz, egunorokoa, ohituren, pertsonaia publikoen eta gertakari nahiz politikaren kritika eta aipamen konkretuak…

Aristotelesen mimesiaren, estiloen banaketaren eta sinesgarritasunaren kontzeptuak estetika latindarrean bete-betean onartu ziren, eta Horazio nahiz Kintilianoren estetika tratatuak horren lekuko dira. Gerora, errenazimentu eta barro ko garaietan, XVIII. mendera arte jarraitu zuten bere hartan, neoklasizismoan este tika klasiko horiek arau bihurtu ziren, eta “naturaren imitazioa”ren irizpidea sorkuntza artistikoaren araua eta artelanaren kalitatea baloratzeko kanona bilakatu ziren. XVIII. mendearen bigarren zatiko erromantizismoaren garaian, kontzeptu hori ordezkatu egin zuen sormenaren ideiak. Erromantikoen ustez, arte egileak “hutse tik sortzeko gai” edo “igarle” gaitasunak ditu, errealitatearen zentzu ezkutua eza gutzen du eta misterioetan sakontzeko gaitasuna du, bai eta errealitate berriak sortzeko gaitasuna ere. Irudimenaren gaitasunean sinesten dute erromantikoek eta haren mugak ireki nahi dituzte, nahi beste mundu eta forma artistiko original sortu ahal izateko. XIX. mendeko errealismoak eta XX. mendeko errealismo mota ezber dinek berriro piztu zuten mimesi aristotelikoaren kontzeptua, eta horretan sinbolis moak edo modernismoak eta gainerako abangoardia literarioek harturiko bide erro mantikoetatik aldendu ziren.

Baina mimesiaren kontzeptua aldatua da Aristotelesengandik XX. mendera arteko denboran zehar. Kritika garaikidean E. Auerbachek Mimesis (1950) liburuan kontzeptu horren berrirakurketa egina du, imitazio edo kopia modura hartu beha rrean, Aristotelesen mimesia errealitatearen errepresentazio gisa adituz. Horrela, ikuspuntu historiko eta literarioa harturik, ekialdeko literatur testuetan aztertu du errealitatearen zein interpretazio egiten den, eta, bere ustez, literatur mimesiaren bi interpretazio mota berezi daitezke: batetik, mimesi klasikoa, hots, “estilo” nahiz “maila” literarioekin zerikusia duena, eta, bestetik, Aristotelesen jarraitzaile izan zen Teofrastok garatu zuena, alegia, estilo grabea edo dramatikoa, ertaina eta apala bereizten dituena, gaiaren arabera, eta errealitate arrunta azaltzea estilo komiko eta groteskoari soilik egokitzen diona.

Auerbachek dioenez, H. B. Stendhal eta H. de Balzac-en obretan hausten da mimesi klasikoaren kanon hori, eta errealismo modernoaren hasiera dator, hots, garaiko errealitate arrunta, hurbila eta egunerokoa komikoa ez den eran errepre sentatzea, etengabe aldatzen ari den mugimendu historikoan oinarrituz. Auerbachek garaturiko errealitate modernoaren eta mimesi kontzeptuaren inguruko azterketak ugariak izan dira kritika modernoan eta besteak beste aipagarriak dira

R. Wellek, H. Levin, M. H. Abrams, P. Ricoeur, F. Lázaro Carreter edo D. Villanuevak eginikoak. Bereziki aipagarria da P. Ricoeur (jat. La métaphore vive, 1975 eta Temps et récit, 1981) pentsalari frantsesaren irakurketa, izan ere, haren ustez, Aristotelesek ez zuen mimesia errealitatearen kopia huts gisa hartzen, errepresentazio edo “ber deskripzio” gisa baizik; errealitate berri bat artistikoki sortzea da mimesia, edo erre alitatearen birsortze metaforikoa.

[L. O.] Ikus, halaber, E STILO .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: mimesis
 fr: mimésis
 en: mimesis

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper