metalepsi - Literatura Terminoen Hiztegia

 
METALEPSI

(grek. metalepsis, aldaketa)

Tropoen artean sailkaturiko irudia da, metonimia mota bat da eta, zehazki, ter mino batetik bestera transposizioa egiten du, bien artean hurbiltasuna ikusten dela ko, hala nola, kausatik efektura, edota aurrekaritik ondorengora, eta alderantziz. Adibidez, “Zeure bekokiko izerdiz jango duzu ogia” (Gn, 3, 19). Hemen izerdia aha legin fisikoaren ondorio da, lan astunaren ondorio; eta ikusten da gordetzen dela izerdiaren eta lanaren arteko erlazioa, izerdia, efektua, aukeratuz modu argi eta indartsuan espresatzeko. Metalepsia eginez, batzuetan aldatzen da, ez bakarrik hitz bat, baizik eta perpaus oso bat ere bai. Esaterako “gogora ezazu zer eskaini zenidan” perpausa beste honekin ordezkatuz, “bete agindutakoa”.

Metalepsia era zabalagoan ere har daiteke, hala nola, idazle batek testuan mezua esplizituki pertsona bati bidaltzen dionean, baina errealitatean beste pertsona bati inplizituki zuzendua dela ikusten denean. Beste metalepsi baten aurrean ere aurki gaitezke, idazle batek beste pertsona batenak bailiran aurkezten baditu bere ekarria, bere jokabideak eta bere sentipenak. Orduan ere metalepsi

batez baliatzen dira autoreak. Adibidez, B. Atxagaren idazlan fantasiazkoa, Camilo Lizardi erretorearen etxean aurkitutako gutunaren azalpena , 1982an.

Metalepsia, bestalde, transposizioa denez, eta hau izanik metonimiaren, sinek dokearen, ironiaren eta abarren aldaketa, ohartarazi izan da, metalepsia ez dela horietako beste figura bat, baizik eta figura horien topagune dela, metalepsiaren mugak ezabatzen direla, eta nahasten ere bai, edozein diskurtso irudikatuk berea duen propietatearen aurrean. Baina beti, gauza ezberdinak izango dira metafora eta metalepsia: hau, izan ere, metafora ez bezala, gertaleku baizik ez denez, eta disposizio bat ere bai, beste figura horiek ongi funtziona dezaten, berea duten pro pietatearen arabera.

[J. M. L.]

Ikus, halaber, M ETAFORA , M ETONIMIA , S INEKDOKE , T ROPO .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: metalepsis
 fr: métalepse
 en: metalepsis

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper