Narrazio baten istorioaren eta berbaldi edo diskurtsoaren arteko harremana kopuruaren ikuspuntutik atzematen du maiztasunak: istorioak kontatzen dituen ger taeren jazoera kopurua eta berbaldiak kopuru horri ematen dion tratamendua. Teorian, hiru aukera daude: kontaketa singulatiboa, iteratiboa eta errepikatzailea. Kontaketa singulatiboan istorioan behin bakarrik gertatu dena berbaldian behin bakarrik kontatzen da. Kontaketa iteratiboan, behin baino gehiagotan gertatzen dena, behin bakarrik kontatzen da eta kontaketa errepikatzailean behin gertaturikoa behin baino gehiagotan jasotzen da berbaldian. Ikus D ENBORA .
Ohitura eleberrietan arrunta da kontaketa iteratiboaren erabilera. Tx. Agirreren Kresala n, urtero joango dira Arranondoko arrantzaleak antxoa bila itsasora eta txartel bila elizara, baina behin bakarrik kontatzen da: “Garizumako egunak zirean, antxoba tarako ta txarteletarako egunak”.
Kontaketa errepikatzailea hainbat prozesuren emaitza izan daiteke: pertsonaia berberak behin eta berriz gertaera berberari erreferentzia egin diezaioke obsesio bihurtu zaiolako, baina zenbait pertsonaia gertaera berberari buruz jardutea eta hura errepikatzea ere gerta daiteke. B. Atxagaren Gizona bere bakardadean eleberriko protagonista Carlosen oroitzapenetan behin eta berriz gogoratzen dira bere bizitzako zenbait une, bere anaia Kropotki psikiatrikoan sartzearena, atrakua rena eta abar. Tx. Agirreren Auñemendiko Lorea n bada pasadizo bat bost bider kontatzen dena, bost pertsonaiaren ahotsera joz horretarako.
[A. T.]