Lizentzia poetikoa edo lizentzia metrikoa da poetak duen baimena zenbait lege fonetiko nahiz morfosintaktiko hausteko, edota hitz jakinen erabilera arautua eral datzeko, horrela zailtasunak gainditu ditzan, edota poema baten eskakizun metri koei erantzun diezaien. Poesigintzan gehienbat onartzen diren lizentzietan honako hauek aipa daitezke:
Gisa berean, lizentzia metrikoak dira hotsak kenduz edo erantsiz gertatzen di renak: aferesia, sinkopa, protesia, epentesia eta paragogea. Ikus A POKOPE , A FERESI , D IERESI , E PENTESI , P ARAGOGE , P ROTESI , S INALEFA , S INERESI .
Euskal metrikari dagokionez, herri poesian lizentzia poetikoen erabilera laxoa izan da gehienetan, hala nola, diptongo, dieresi, sineresietan, eta batik bat sinale fetan, komenentzien arabera erabili izan direlarik, arau zehatzik gabe. Kalapita gehiena sortu duena sinalefarena izan da. Elisio sinalefak egin behar diren ala ez galderari lau eratako erantzunak eman zaizkio euskal poesiaren historian zehar, P. Altunak (1994) dioenez: bat, A. Oihenartena, “beti egin behar da, nahitaez”; bi, S. Aranarena, “beti ez, ia beti”; hiru, J.I. Aranarena eta iparraldekoena, “inoiz ez, edo ahal den gutxiena bederen”; eta lau, “bai eta ez, komeni denean, aisiara, batere araurik gabe”, hau delarik bertsolariena.
Joera metriko berriagoen praxian jarraituz, J. M. Leizaolak (1961) bi eskola bereizten ditu: bata, S. Aranak emandako arauei jarraitzen diena, eta bestea Oxobi,
P. Lafitte eta abarrena, azken horiek aitzindari asko izan zituztelarik iparraldean, sinalefa oro baztertzen zutenak. Azkenaldian, bai bertsolaritzaren indarberritzeak, bai kantutegien loreberritzeak, bai iparraldeko bertsoen ezagutza sakonagoak, bai oro har gerra osteko herri poesiarako joerak, S. Aranak ezarritako legea laxoago bihurtu zuen azkenaldiko poesigintzan, sinalefak egiteari dagozkionetan. Lizardik nahi bazuen ere S. Aranaren arauak zehatz-mehatz erabili beharrak izatea (K. Otegi, 1993), gerora G. Arestik, batez ere kantuaren hariko diren poemetan, ez du erakusten horrelako kezkarik sinalefak egiteko orduan. Gaur egungo bertso askeak, bestalde, ezabatu du horrelako lizentzia poetikoen beharra, batez ere kantuari ez dagozkion testuetan.
[J. M. L.]