(grek. litotes, soildua, gutxitua)
Erretorikan, pentsamendu figuren arteko baliabide horrek adierazpena leundu edo arindu egiten du, itxuraz, baina berez kontrako adiera indartuz. Perifrasia da, usu ironia besalagun duena. Hiriart-Urrutiren adibide honek garbi erakusten du zer den litotea: “ Dugun aitor ez zela gerla pizteko itxindi gorri bat. Ez alafede ez! Ja egun hogoi erran duguna, eztia zen biziki.”
Beraz, litotea edo adierazpidearen leuntzea (“ez zela gerla pizteko itxindi gorri bat”) itxurazkoa besterik ez da, funtsean benetako esanahia (“eztia zen biziki” gain balioztatzeko erabiltzen dena, enfasi eta lakonismo bidez. Eta hiperbolearen kon trakoa dela esan arren, norabide bereko prozedura da, itxura eta forma gorabehe ra. Ezezko forma du ohikoena gauzak baieztatzeko. Euskaldunen ahozko literaturan eta eguneroko mintzairan sarritan erabiltzen da: “Hori ez da batere tontoa”, “Ezin da ukatu…”
[X. A.]
es: litote
fr: litote
en: litotes