Nazio eratu bakoitzean sorturiko idazleen literatur produkzioa unitate deskripti bo gisa hartzearen emaitza da literatura nazionala. Bereziki XIX. mendean garaturi ko kontzeptu horren arabera, sailkapen irizpide gisa hartzen da egileen jatorria edo nazionalitatea, nahiz eta literaturak egitura sozio-politikoekin izan dezakeen harre mana eta eragin-trukea teorialariek oso zalantzan jartzen duten faktorea den eta XX. mendean zehar literatura nazionalaren kontzeptua aldatuz eta garaietara egokituz joan den.
Literatura eta gizarte egituren arteko eraginaren ikuspuntua errotik aldatu zen
Literatura nazionalaren kontzeptuaren garapena hobeki azaltzeko, eskolaratzearen ondorioz literatura irakasgai bihurtzea eta nazio bakoitzeko literaturaren historia eta garapen autonomoa finkatzea gehitu behar zaio mugimendu nazionalista horri. Bestalde, XX. mendean estatu eta nazio identifikazioaren aldentzearen ondorioz, literatura nazionalaren kontzeptua ere aldatu da apurka-apurka, eta deskripzio unitate gisa hobetsi da, halako hizkuntza batean garaturiko literatur obra edo, bestelako irizpideetan oinarrituz, literatura nazionala izateko behar duelarik halako idazle multzo eta obra produkzio garrantzitsua sortzea, sistema editoriala eta eskola iza-tea, ingurune kultural batean hegemonikoa izatea, obra beste hizkuntzetara kanporatzea, eta abar.
[L. O.]
es: literatura nacional
fr: littérature nationale
en: national literature