literatur kritika - Literatura Terminoen Hiztegia

 
LITERATUR KRITIKA

Kritika hitzak grekoz “azterketa” esan nahi du; beraz, hitzaren jatorrizko adiera rekin bat eginez, idazlan konkretuaren azterketa du xede literatur kritikak. Teoria bat abiapuntu eta euskarri harturik, aplikazio praktikoaren eremua du jardunbide. Literatur kritikariak literatur gertaerari buruzko ikusmolde bat hartzen du oinarritzat, eta literatur testua osatzen duten elementuen eraketa eta funtzionamendua mugatu nahi du.

Literatura aztergai duten gainerako diziplinekin harreman estuan dago, eta hau tatua duen jarduera eremura hurbiltzeko ikusmoldeak ematen dio nortasuna: histo riaren aurrean azterketa sinkronikoa egiten du, une konkretu bateko erretratua eskaintzen du; literaturaren bilakaeraz, ibilbideaz, diakroniaz arduratzen den histo riak ez bezala. Literatur teoriaren aurrean, berriz, erabilera mailari heltzen dio, eta, literaturaren sistema maila ikertzen duen teoriak ez bezala, literatur gertaera kon kretua arakatzen du. Beraz, hiru diziplinak elkarren beharra dute eta ontzi komuni katuak balira bezala jokatzen dute: batean eginiko aurkikuntzak besteak elikatzen eta indarberritzen ditu. Harreman sinbiotiko hori aberasgarri eta ikerketa berrietara ko abiapuntu bihurtzen zaio bakoitzari.

Literatur teoriak bezain sustrai sakonik ez du literatur kritikak; berriagoa da. Errenazimentura arte ez zuen jarduera literario independentearen estatutua iritsi, eta XVIII. mendeaz geroztik izendatu zuen bere eginkizuna izen honekin. XIX. men dean jakitate baten duintasun guztiarekin ideien historiara batu zen, harik eta XX. mendean zehar kritikariak bere lana egiteko bitarteko analitikoetara jo duen arte.

1. Jarrera kritikoak . Literatur idazlanari buruzko ikuspegiek era bateko eta bes teko jarrera kritikoak sortu dituzte. Sistematizazio orotan bezala, ñabardurak alde batera utzita, jarrera kritikoak oro har bi sail nagusitan bana daitezke: barne kritika eta kanpo kritika. Barne kritikak idazlana eraikitzen duten osagaien azterketa egitea du helburu, testua bere baitan aztertzea eta deskribatzea. Kanpo kritikak, berriz, literaturaren hizkuntz izaeraren alderdiari kanpoko zaizkion diziplinen laguntzara joz, literatur idazlanaren aurrean haren kausez galdetzen du.

Ez da inolaz ere harrigarria idazlana jarrera kritiko hain ezberdinetatik hartzea aztergaitzat; izan ere, literatura deitzen den hizkuntz prozesu horretan faktore batek baino gehiagok hartzen du parte: batetik, jarduera sortzailea dago; bestetik, sortu tako obra; eta, azkenik, irakurleak egindako birsortzea. Eredu kritiko guztiek ez diote arreta berbera eskaini faktore horietako bakoitzari; aitzitik, gehienetan horie takoren batek erakarri ditu, eta huraxe bihurtu dute aztergune. Ondorioz, kritikaren historian joera anitz, kritika egiteko modu anitz sortzen dira.

Jarduera sortzailea aztertzera bideratu diren eredu kritikoek idazlearen jardue rari erreparatu diote bereziki, idazlanaren sorrera edo genesia azaltzera joz; sortu tako idazlanaren garrantzia azpimarratu dutenek, berriz, idazlana bera deskribatu nahi izan dute, idazlana bere baitan aztertu, idazlanean dagoena, hain zuzen ere; birsortzearen kritikak, aldiz, hartzaileak idazlanetik jasotzen duenari begiratu dio nagusiki, hau da, idazlanaren eta hartzailearen arteko harremanari.

2. Metodologia kritikoak . Aipaturiko ikuspuntu ugaritasun horrek metodo gara penean ere eragingo du. Gainera, ezin izan zitekeen bestela, helmuga ezberdinak izateak baliabide ezberdinak hautatzea baitakar. Guztiek ez dute jomuga bera, eta, ondorioz, bidea ezin izan bat eta bera.

a) Idazlanaren genesia aztergai dutenak, esate baterako, metodo historikoa, soziologikoa edo psikologikoa dira.

Kritika historikoa . Historian zehar aldatzen joatea da artearen ezaugarria, meto-do historikoaren abiapuntuaren arabera, eta historiari jaramonik egiten ez bazaio, testuen zentzua desitxuratzen da. Kritika historikoak filosofiaren eta historiaren eskutik, idazlana sortu zen testuinguruan kokatuz, sortu zenean zuen bizitza eta kolorea itzuliz, bere garaitik eta ikuspuntutik irakurri, birsortu eta epaitu nahi du. Metodo historikoa darabilenak iturrien kritika egitean, aztergai duen idazlana bere aurretik osatutako literatur altxorraren argitan hausnartuz, idazlan eta altxor horren artean sumatzen diren lokarriak azaleratu nahi ditu, alegia, idazleak altxor horreta tik jaso dituen maileguez egin duen erabilera erakustea du helburu.

Kritika soziologikoakliteratur idazlana gizartearen adierazpentzat jotzen du, eta arlo horretara dakar ikertze eremua. Idazlea gizarte konkretu batean jaio da, gizarte horretan ekoiztu du bere obra eta lotura horren berri ematea dagokio azterketari. Metodo soziologikoarentzat idazteak izaera soziala duenez, komunitateak idazlanean utzitako oinatzak bihurtu behar dira arreta gune. Oinarri komuna ikertzen du: idazleak gainerako gizakiekin batean du bere giza izaera, adierazten duen esperientzia beste garaikide batzuena ere bada, idazlanaren edukia giza jokabidearen behaketatik sortzen da, idazlanak irakurleen giza kontzientzian eragingo du. XIX. mendean sustraiak bota ondoren, eta abiapuntu orokorrei eutsiz, marxismoaren esparruan barrena bereziki, bide luzea egin du soziokritikaraino, zenbait eredu kritiko eskainiz. Guztiek testua/gizartea harremana gune izanik ere, bada alderik batzuen eta besteen artean. Esate baterako, literatur testuak egitura sozialetan betetzen duen eginkizunaz arduratzen den Literaturaren Soziologia dago alde batetik, eta, bestetik, egitura sozialek literatur testuetan betetzen duten eginkizunaz arduratzen den Soziokritika: lehenbizikoak gizarte auzia testuanikusten du, bigarrenak testuarengizarte auzia. Hala ere, ibilbidea hasteko jarritako goiburuak batzen ditu biak: komunikazio testuinguru batean gertatzen da zeinahi hizkuntz gertakari; idazlea, idazlana, irakurlea giza testuinguru batean elkarrekin harremanetan daude.

Metodo psikologikoak. Korronte kritiko horren lehen urratsak kritika biografiko an jar daitezke. Kritika biografikoak hauxe du euskarritzat: obrak idazlearen norta suna aditzera ematen du. Idazlea abiapuntu hartuz, idazlanaren giltzak atzeman nahi ditu. Iturri batzuetatik eta besteetatik idazleari buruzko berriak jaso ondoren, idazlanarekin alderatzen ditu. Eredu biografikoak idazlearen kontzientea erabiltzen zuen; kritika psikoanalitikoak, berriz, inkontzientea; azken hori, Sigmund Freudez geroztik sortua, sarritan literarioa baino gehiago klinikoa izan da. Psikokritikak edo kritika tematikoak, aldiz, ez dute bururik altxatuko testutik, testuaren egiturak atze man nahian. Idazlearen inkontzientea testuaren egitura harremanari hertsiki lotuko zaio. Metodo psikologiko horien norabide berrienetako bat –literaturan arketipo miti koak ikertzen dituena– historia, soziologia eta psikologia lagun hartuta, antropolo giaren, psikoanalisiaren, errituen historiaren eta mitologiaren forma sinbolikoez baliatzen da, mundu ikuskera magiko batetik metafora poetikoak nola sortzen diren erakusteko.

b) Sortutako obra bera aztergai dutenak. Jarduera sortzailea erdigune duten metodoetatik sortutako obran oinarritzen direnetara joz gero, jarrera aldaketa nabarmena da: aztergaia ez da sorrera, idazlana bera baizik. Obra bera izan behar du kritikak arreta gune. Barne kritika da, idazlana bere baitan aztertzen du, kanpo kritikak ez bezala. Barne kritika horretan koka daitezke metodo formalista-estruktu ralista eta estilistikoa.

Eichembaumen hitzetan, errusiar formalismoak darabilen metodoa morfologi koa da. Ezaugarri horrek bereizten du azterketa prozeduren barrutian; izan ere, hur bilpen psikologiko, soziologiko eta antzeko beste batzuetan azterketa objektua ez da idazlana bere baitan, kritikariaren iritziz idazlanean islatzen dena baizik. Errusiar formalistentzat idazlana forma da, eta obraren batasunarekin eta osotasunarekin identifikatzen dute forma. Horrenbestez, lehen-lehenik idazlanaren eraketa alderdia ezagutu behar da, idazlana osatzen duten elementu guztien eta elementu horiek betetzen dituzten funtzioen deskripzioa eginez. Jakobsonek Pragako Zirkulu Linguistikoan garatuko duen estrukturalismoak formalismoan ditu oinarriak. Testuaren elementu linguistiko guztien deskripzio exhaustiboa egitea proposatzen du, forma horien artean eratzen den harreman sarea ezartzeko: egitura, organismo itxia. Organismo itxi horren barnean, harreman sistema batean antolaturik daude zeinuak, eta hortik sortzen dira efektuak. Testua egitura itxia denez, bertako ele mentu bakoitza sistema horren barnean betetzen duen funtzioaren arabera zeda rritzen da.

Estrukturalismoakegiturak aztertzen ditu, hau da, multzo bateko elementuen arteko harremanak ikertzen ditu, elementu horietako bakoitzaren egitekoa osotasunaren baitan agertuz. Egitura asko utz daiteke agerian, eta ondorioz, estrukturalismo mota asko daude. Nouvelle Critiquefrantsesak idazlana egitura gisa ikusten du, elementuen arteko joko moduan, eta elementu horien arteko harremanak ditu azter gai. Metodo eredua kritikariak erabakitzen du. Abiapuntu horretan egindako aukerak (psikologian edo soziologian edo estilistikan hurbilpen eredua jartzeak) idazlanean egitura mota batzuk eta besteak atzematera darama kritikaria, eta osotasunaren eraketan zenbait koherentzia lege kausitzera. Ikuspuntua hautatzeko aske da kritikaria, baina, behin aukera eginez gero, ikuspuntu edo mintzaira kritiko horretan homogeneoa izanez, aztergai duen objektua asetzera, saturatzera heldu behar du.

Ameriketan XX. mendearen hirugarren hamarkadatik aurrera New Criticism deritzan mugimendua garatu zen. T. S. Elliotentzat, adibidez, bizitza propioa duen organismoa da poema, eta haren esanahia erabilitako lehengaiekin osatzen duen antolaketan idoro behar da, bere zatien artean eratzen duen sarean eta zati horie tako bakoitzak egitura osoarekin duen harremanean, hain zuzen ere. Idazlanak bere baitan dauzkan balioetara daramanez aztergunea, elementu biografikoek, eraginei edo iturriei buruzko ikerketa historikoek, edo ikerketa psikologiko edo soziologikoek ez dute laguntzarik eskaintzen. Idazlanak egitura autonomo bat osatzen du. Egitura autonomo horretaz bakarrik arduratu behar du kritikariak.

Metodo estilistikoa. Metodo horren objektua estiloa aztertzea da. Kritika estilis tikoaren sorrera eta geroagoko garapena laburtzean, oinarrizko hiru ikuspegi nagu si bereiz daitezke: ikuspegi psikologikoa, ikuspegi soziologikoa, ikuspegi estruktu rala. Hala ere, ikuspegi horien oinarri erkidearen bila abiatuz gero, honako ezaugarri hau aurkituko litzateke: estiloa subjektibitate baten adierazpen moduan ulertzen dute, eta adierazpen prozesu hori testuan atzematen den forma lantzean hezurmamitzen da. Bigarren alderdi hori da garrantzizkoena, nagusiki testu maila koa den metodologia kritikoaren esparruan kokatzen delako, formaren azterketara bideratzen diren ereduak eskainiz.

Kritika semiologikoa . Estrukturalismotik semiologiara igarotzean, kritika semiolo gikoak, bere eredu hirukoitzari esker, lehenbizikoaren muga batzuk gainditzea lortu duela dirudi. Hurbilpen semiologikoak idazlanak eratzen duen zeinu sistema hiru mailatan xehatzen du: alderdi sintaktikoari joskera dagokio, alegia, zeinua/zeinua harremana; semantikoari, berriz, zeinua/esanahia harremana; eta, azkenik, pragma tikoari zeinua/erabiltzaileak (igorlea eta hartzailea) harremana. Joskerak idazlana osatzen duten elementuen arteko harreman formala aztertzen du; maila semantiko ak forma hori esanahi batekin harremanetan jartzen du; eta pragmatikoak bi subjek tibitateekin, hots, igorlearekin (egilea) eta hartzailearekin (irakurlea), testutik bata eta bestearengana igortzen duten zantzuak bide. Horrela, eredu semiologikoak testua ez du egilearen eta irakurlearen subjektibitateetatik banatzen, forma soil eta objektu soiltzat joz, estrukturalismoan gertatzen zen gisan.

c) Idazlanaren eta irakurlearen arteko harremana aztergai dutenak.

Irakurlearen birsortze prozesuan sustraitzen den kritikak idazlana/irakurlea harremana arakatzen du bereziki. Jarrera hori erakusten dutenentzat, idazlanaren sorrera edo idazlana bere baitan aztertzea interesgarria izan daitekeen arren, ez da hor amaitzen literatur prozesua; izan ere, idazleak irakurleari eskaintzen dio obra, eta irakurleak ixten du zirkuitua eta azken zentzua ematen literaturari.

Metodo inpresionista rentzat idazlanaren interpretazioaren giltzak irakurlearen gan daude, eta irakurlearen erreakzio subjektiboan oinarritzen da. Metodorik ez iza-tea leporatu izan zaie, baina hautatutako bidean oso metodikoak izan daitezkeela erantzuten dute.

Azken hamarkada hauetan zenbait ikuspegi teorikotatik – Harreraren Estetika , esate baterako– aztergunea irakurlea/testua harremanean kokatzera jo da. Idazlan batek ez du zentzurik norbaitek irakurtzen ez badu, testua irakurri ahala jaiotzen baita. Eredu inmanentisten abiapuntu teorikoekin zorrotz jokatu dute: testuaren zentzua ez da testuari barnekoa zaion zerbait; aitzitik, irakurketaren ekintzak eratzen duen prozesuan kokatu behar da. Testua gertaera bat da, baina baita ira kurle edo publikoaren erantzuna ere, eta, azken batez, irakurle talde batentzat testu batek zentzu mugatu bat zergatik hartzen duen galdera nagusi bihurtzen zaie.

Egungo kritikan nabarmenena den ezaugarria aniztasuna da. Eredu anitz daude. XIX. mendeko kritikak idazlana bera ikergai eraikitzeari bizkarra eman bazion ere, XX. mendearen hasierak arreta idazlanean bertan jartzea ekarri zuen. Joera inmanentistaren metodologiak bultzatuz, testuaren eraketa aztertzetik harantzako harremanen hausnarketa baztertzen dute, baina jarrera horrek ere ez du ase kritikari oro, besteak beste, inmanentismo hutsak idazlana komunikazioan era giten duten kanpo faktoreen argitan atzematea eragozten duelako. Barne/kanpo kri tika dikotomia gaindituz, testua eta testuaren eraketa erdigune izanik, testutik kanpo kokatzen diren zeinuen ekarriak bereganatzen dituzten ereduei atea ireki zaie.

[J. K.] B IBLIOGRAFIA A NDERSON I MBERT , E.: La crítica literaria: sus métodos y problemas , Alianza Editorial

Universidad, Madrid, 1984.

A ULLON DE H ARO , P. (koord): Introducción a la crítica literaria actual, Playor, Madrid , 1984 . D IEZ B ORQUE , J.M. (ed.): Métodos de estudio de la obra literaria, Taurus, Madrid ,

1985 . W ELLEK , R.: Historia de la crítica moderna, Gredos, Madrid, 1959 .

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: crítica literaria
     fr: critique littéraire
     en: literary criticism

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper