literariotasun - Literatura Terminoen Hiztegia

 
LITERARIOTASUN

Literaturari dagokion ezaugarria da literariotasuna. Hari dagokiona, hari atxikia edo haren izaera adierazten duen ezaugarria. Testu sortze lan bat literatura lana bihurtzen duen ezaugarria da literariotasuna.

Literatura zer den garbi azaltzea zaila bada, ez da erraza argitzea zer den literariotasuna eta zer ez. Eta kritikaren historian ezaugarri horrek askotariko defini zioak hartu ditu. Hitza Errusiako formalistengandik dator, eta, haien aburuz, lan literarioaren barnean kokatzen da literariotasuna eta han egileak darabiltzan formula, modu, eta prozedurekin lotua da; alde batera utzi dituzte, beraz, literatura lanaren alde historiko, filosofiko, historiko eta beste zenbait.

Errusiar formalisten iritziz, literariotasuna loturik dago desautomatizazio kontzeptuarekin, eta kontzeptu hori urruntze kontzeptuarekin. Estrukturalistentzat, aldiz, literariotasun arte hizkuntzak hizkuntza arruntetik duen urruntasunean agertzen du bere “tasuna” literatura lanaren literariotasunak.

Errusiako formalistentzat, “desautomatizazioan” agertzen da literariotasuna. Eta kontzeptua “urruntze” kontzeptua baino zabalagoa da, eta, neurri batean, osoagoa. Batez ere, arau ahistoriko eta absolututzat hartu beharrean, historian kokatzen dute kontzeptua, eta une oro erlatibizatu, hartzailearen arabera definitzen baitute desau tomatizazioa.

Formalistentzat, artearen izatasuna ez zegoen ez egilearen asmoetan, ez hark agertzen zituen gaietan edo bizipenetan, ezpabere arte lanak erakusten zituen for metan; hau da, “ezberdin” izateko tasun edo ezaugarri bat agertzen zuten literatu ra lanek, lan arruntekin konparatuta. Literaturaren ezaugarria, beraz, arazo formala, erabilitako hitzena zen, eta ez besterik.

Idazle formalistek (Sklövski, Jakobson, Mukaroski) adierazten zuten munduaz eta hizkuntzaz dugun iritzia edo irudia gero eta “automatikogoa” dela, hain zuzen ere haren formetara “ohitzen garelako”, hura egunero biziz ohitu egiten garelako; beraz, arteak egiten duena zera da: munduaz dugun pertzepzioa aldatu; “harritu” egin behar du munduaren zertzelada berriaren aurrean, eta horixe da arteak, arte literarioak, literariotasunak egiten duena: zaharra berritu, “harridura sortu”.

Hizkuntzarekin ere beste horrenbeste gertatzen da: eguneroko hizkuntzara ohi tuta gaude, eta hark esaten duena, hark egiten duen erreferentzia hartzen denez batez ere kontuan, ez da hartan arretarik jartzen, automatizatuta dago. Arteak hiz kuntza “desautomatizatu” egiten du, harridura bihurtu ohitura. Sklövskiren esane tan, artistak adierazpen arruntaren mundua aldatu egin nahi du: forma ilundu eta pertzepzioaren iraupena luzatuz, diskurtsoaren zailtze formalaren bidez objektuak eta hitzak bereiziz; esan nahi da, artifizioaren bitartez. Artifizioaren bidez, hitzezko mezu poetikoak bere forma propioan jartzen du arreta, fokua diskurtsoaren forma-tan jartzera behartzen gaitu.

Hasiera batean, formalistak formen ugaritasunean jarri zuten ikerketen fokua, baina, ondoren, Mukaroskik eta Tianianovek kontzeptua zabaldu egin zuten, literariotasuna ez baitzegoen espresiobideen ugalketan, baizik eta espresiobideen funtzionaltasunean. Eta funtziook ez ziren bakarrik hizkera arruntarekin egin zitekeen kontrajarpenean sortzen, baizik eta tradizioarekin eta literaturaz kanpoko joerekin konparatuz agertzen ziren. Literaturaren barnean agertzen diren arau eta egoeren aurrean “harridura” jartzea zen desautomatizazioa; arauok eta egoerok, baina, aldatu egiten dira denboraren poderioz, konbentzio sistema bat osatu arte. Artifizioak ez dira solte eta bakan bizi, beste artifizio batzuekin lehian eta harrema netan baizik, eta horien esanahia sare horretan betetzen duten tokiaren araberakoa da; beraz, desautomatizazioa kontzeptu diakronikoa da.

Jakobsonentzat, literariotasuna mezuaren funtzio poetikoan datza. Forma poe tikoak enuntziatuaren forma (edo espresiobidea) azpimarratzen du. Poesiaren hiz kuntza bere funtzio estetikoan datza. Literatur mintzairan eragin nagusia mezuaren forma propioa da. Mezuaren agerbide literario horretan nagusiak dira espresiobide paralelistikoak eta forma errepikatuak.

Teoria guztietan, hizkuntza arruntaren eta literatur mintzairaren artean dagoen banaketa azpimarratzen da. Baina, beste teoria batzuentzat, batez ere formalismo tik urruntzen direnentzat, literariotasuna ez da aurkitu behar “urruntze prozesuan”, konnotazioa n baizik. Estrukturalismoaren alde batek adierazi du literariotasuna ez dagoela hizkuntzaren erabilera “urrun” edo nabarmen batean, baizik eta literariota suna hizkuntzaren sisteman kokatzen dela, ez dela hizkuntza berezia, baizik eta hiz kuntzaren sistemaren barnean diren ahalbide ahaztuak gaurkotzen dituen erabilera linguistikoa, erregistroa, edo hizkera maila.

Konnotazio ahalmenean datza erabilera horren berritasuna. Literariotasuna aztertzea, beraz, ahalmen konnotatiboa aztertzea da. Konnotazioa balio espresibo, afektibo, eta erabileraren modalizazio gisa ulertua.

Estrukturalismoaren krisialdia heldu zenean, 1960. urteetatik aurrera, literariota suna testuan baino gehiago testu horren harreran kokatu zen, eta Literaturaren Pragmatikak hartu zuen kontzeptu horren inguruko ikerketa lana. Literatura, ikuspe gi horretan, ez da soilik testuan agertzen, aitzitik, gizartearen komunikazioaren esparruan aztertu beharrekoa dela baiesten da. Beraz, literariotasuna ez da ongi definitzen azterketa inmanentistak eta ontologikoak (testuari eta bere izaerari dagozkionak) soilik egiten badira. Literatura komunikazio sozial konplexua da, eta ikuspegi hori landu beharko litzateke, eta, alde horretatik, literatura modelizazio kul tural bat den heinean, maila fraseologikoak eta testualak alde batera utzi eta komu nikazio sozialaren zirkuituan gertatzen den ekintza kultural gisa hartu beharko litza teke literariotasunaren azterketa.

Ikuspegi horretan, Tartuko Eskolak eta haren maisu den Iuri Lotmanek garrantzi handia hartu dute. Batetik, literariotasunaren kontzeptuarekin hautsi nahi duelako, eta, bestetik, literatura eta artea banatzen ez dituelako, eta literatura beste hizkuntza artistikoekin batera agertzen duelako. Iuri Lotmanentzat, testu artistikoa neurri berean da kode linguistiko baten partaide zein kode estralinguistiko, hots, arau kultural baten, partaide. Arau hori prozesu psikologikoa eta kulturala omen da, gizartearen barnean testu bati diskurtso artistikoaren “balentzia” edo balio soziala ematen diona. Horrela, literatura testua zeinu kulturala bihurtzen du. Balentzia horiek aldakorrak eta dinamikoak dira.

I. Lotmanek dioenez, testu artistikoa modu berezian eratzen den sistema organizatua da, eta bere ezaugarriak hizkuntza naturaletatik urruntzen du, eta era berean hizkuntza artifizialetatik. Testu artistikoa “bigarren mailako modelizazio sistema”tzat zedarritzen da. “Bigarren mailako” diotenean, ez dute esan nahi bakarrik hizkuntza hori hizkuntza naturalez baliatzen dela, baizik eta “hizkuntzen moduan” eratzen dela, hau da, gizakiak sortu dituen eredu kategorial gisa eratzen dela.

Testu artistikoaren (eta literarioaren) ezaugarria honako honetan datza: izaera testualaz gain (zehaztua, hierarkizatua, egituratua), ahalmen ikoniko edo figuratibo bat dauka, eta, batez ere, kodifikazio bikoitzaren izaera.

Lotmanentzat, testu artistikoa (eta literarioa) kodifikazio bikoitza duen testua da. Eta puntu horretan bizitzako ekintzetatik at dago (horiek asistematikoak direlako, eta kode asistematikoa dutelako) eta neurri berean ekintza logiko-abstrak tuetatik kanpo (sistematikoak soilik direlako). Horregatik, Lotmanek jokoarekin kon paratzen du testu artistikoa. Jokoan joera bikoitza gertatzen da: jokalariek badakite egoera konbentzional batean daudela, baina hori horrela ez balitz bezala jokatzen dute. Beraz, testu artistikoan, hartzaileak eragile bi ditu aurrean: materia (hizkuntza naturala) eta handik sortzen den sare berri bat: kode kulturalak, arauak, kon bentzioak, ideologia. Puntu horretan sortzen da testuaren polisemia, eta testuaren dentsitate semantikoa, esan nahi baita irakurketa posible anitz ahalbidetzen ditue la testuak, baina, R. Barthesen teorietatik urrunduz, irakurketa anitzek erlazio estra sistemikoak lortzen dituzte, eta testu artistiko bat beste kode batera itzultzen dene an, hizkera arruntera adibidez, parafrasiak eginez, beti geratzen da zerbait itzuli ezina dena.

[J. K.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: literariedad
     fr: littérarité
     en: literariness

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper