Hitz alemaniar horren jatorrizko erabilera musikaren arlokoa da, eta musika pieza batean behin eta berriro errepikatzen den melodia, tema edo motibo musikal bat izendatzeko erabiltzen da. XIX. mendean erabili zen, eta batez ere R. Wagner en testuetan aurki daiteke. Literaturan, aldiz, halako hitz, esamolde, bertso edo lite ratur irudi bat, metafora edo sinbolo bat epeka-epeka obra literario batean azaltzen denean erabiltzen da. Poesian, narratiban nahiz antzerkigintzan erabiltzen da. Euskal literaturan, besteak beste, eta bereziki egitura “sinfonikoa” duela esan dai tekeen poema batean ikus daiteke leitmotiv adibide bat: Lizardiren Urte Giroak poe man, udaberriaren atalean, “Sagar-lore” deritzanean, bada udaberrian loratu berria den sagarrondoari atxikiriko irudi errekurrente bat:
“Sagasti berri, sagasti zuri, inguma atsegintokia iduri, elurte arian geldia! Ezin urtuzko txingo ugari, Azpi gizenean duk nabari Zelai-bitxizko loredia…”
Poemaren (25-30) ahapaldian garatzen duen irudi honetara itzultzen da poeta
aurreraxeago: “Ene begiok, ez so besteri: bide-ertz onetan nadin eseri, iri begira, sagastia… Sagasti gazte, sagasti zuri, Inguma atsegintokia iduri, Elurte arian geldia!”
Sagarrondoaren lore zurien eta elurtea ari dueneko irudien arteko identifikazioa aurrerago ere berrituko du Lizardik Urte giroen sinfoniari amaiera ematen dion “Ondar Gorri” poemaren azken ahapaldian: “Bekusat sagasti gazte elurgiro, Udalen-sortoge dana.”
Hainbat leitmotiv topa litezke lau urtaroei buruzko poema horretan, izan ere, paisaia berari begira eginiko lau poema horietan zehar egileak, bere begien inpre sioak aldatu ahala, lehengoen oihartzuna sumatzen baitu gogoan. Bestalde, berriz, Lizardiren poemen irudi eta esamoldeen indar espresiboak bereziki ukitu ditu gerraondoko hainbat idazle, eta haren testuen oihartzuna entzun daiteke, urruneko melodia musikal errekurrente baten gisan. Hala nola, “Berriro igo nauzu ene men dira” esamoldea Xabier Leteren Urrats desbideratuak liburuko izen bereko poeman, edo Xabier Mendigurenen 1998ko Berriro igo nauzu eleberrian, J.L. Zabalaren 1999ko Hautsia natza poemarioan.
[L. O.]
es: leitmotiv
fr: leitmotiv
en: leitmotiv