Hizkuntza klasiko batetik harturiko maileguari deritzo; gehienetan latinetikoa izan ohi da. Jakintzagairen batean erabili eta gero sartu izan dira gehienetan horre lako maileguak. Jatorrizko ezaugarri fonetikoak gorde egiten dituzte, eta, aldaketa ren bat jasatekotan, oso txikia izan ohi da, xede hizkuntzako ahoskerara egokitze ko adinakoa, besterik gabe. Ez da, beraz, hizkuntza bateko hiztegiak izan dituen aldaketa fonetiko ugariren mende ibilitako hitza. Kultismo asko testu idatzien bidez hedatu dira, baina ez dira gutxi Elizaren, irakaskuntzaren nahiz administrazioaren eraginez sartu direnak, eta ahozko bilakaera eraman baina, aipatu instituzioen era ginez, hizkera arrunteko moldeetara makurtu ez direnak.
Euskal literaturan, hasieratik ageri dira kultismoak, alde batetik herri hizkerak zenbait kontzeptu eta eduki adierazteko baliabiderik ez zuelako, eta bestetik idaz le gehienak elizgizonak edo heziketa klasikoa jasotakoak zirelako. Leizarragak Testamentu Berriaren itzulpenean kultismo ugari erabili zuen, mezua ahalik eta zehatzen adierazi nahian; A. Oihenartek ere ugari erabili zituen kultismoak, eta P. Agerre “Axular” berak ere bai. Kultismoaren joera azken muturreraino eraman duena F. Krutwig izan da; lapurtera klasikoa oinarri harturik, kultur hitz guztiak gre kotik ekarri ditu, hizkera jantzi bezain hermetikoa eraikiz.
[J. K. I.]
es: cultismo
fr: cultisme
en: cultism