kronika - Literatura Terminoen Hiztegia

 
KRONIKA

1. Literatura historiografikoaren barnean sailkatzen den testu mota da. Kroniketan, zenbait pasarte historiko kontatzen dira, gertatu diren hurrenkerari jarraituz. Badirudi terminoaren sorrera K.o. IV. mendean koka daitekeela, Zesareako gotzainak eginiko historia unibertsalari buruzko lan batean, hain zuzen. Hala ere, generoaren aitzindariak askoz lehenagokoak dira; adibidez, Julio Zesarren De bello gallico .

Oso jatorri zaharra du generoak, baina, batez ere, Erdi Aroaren hasieratik izu garri garatu zen Europa osoan. Legendarekin loturik garatu zen, eta Erdi Aroko epi karen iturri gertatu, nondik etorriko baitziren chanson de geste entzutetsuak. Kronika asko idatzi ziren Erdi Aroan, eta zenbait gairi buruz halako ugari aurki dai tezke, hala nola, Troiako gerrari buruzkoak, edo Bibliako gertaerei buruzkoak; entzutetsua da, adibidez, Alfontso X.a Jakitunak zuzendu zuen Crónica General deituriko lan erraldoia.

Euskal Herrian, berandu samar idatzi ziren Erdi Aroko kronikak, eta tartean balada zahar ugariren berri eman ziguten. Historialariak izan ziren lan hori egin zutenak: E. Garibai, L. Martínez de Isasti, Ibarguen-Cachopin, etab.; geroagoko zenbait bertso sorta ere kronika moduan idatzirik agertzen dira.

2. Kazetaritzan, gaur egungo gertaeren kontakizuna bertatik egiten duen arti kuluari ematen zaio kronika deitura, leku (edo herrialde) eta giro jakin bati dagokio na, hala nola, bidaia baten kronika, gerra batena… Egunkari bateko atal batean albiste mota jakin bat ematen denean ere erabili ohi da kronika hitza; hor dira herrie tako berriak, kirolari buruzko kronikak, nahiz kulturari buruzkoak, esate baterako. Kronikaren zeregina zerbait kontatzea eta deskribatzea da, eta eginkizun jarraitua izan ohi da, gehienetan kazetari jakin baten esku egon ohi dena; kronikagileak bere ikuspuntutik idazten du, estilo berezi eta libreaz, asmo literariotik hurbil. Euskal Herrian aipatzekoak dira Eskualduna kronikak, batez ere J. Hiriart-Urrutirenak; E. Bustintza “Kirikiño”ren zuzendaritzapean J. B. Bilbao “Batxi”k eginikoak, berriz, Hau mundu arrano hau liburuan bildurik daude (K. Izagirre eta I. Aranbarri, Susa). Kroniken artean sartu behar dira, bestalde, bidai artikuluak (Lizardiren “Donapaleura joan-etorria”) eta liburuak ere bai; aipagarriak dira horien artean S. Irizarren Txingo eta J. Arretxeren Tubabu liburuak. Gaur egun, Susa argitaletxean kronika generoa asko landu da: aipagarriak dira I. Aranbarriren nahiz K. Izagirreren lanak, besteak beste.

[J. K. I.]

Ikus, halaber, H ISTORIA , K AZETARITZA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: crónica
 fr: chronique
 en: chronicle

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper