kritika psikoanalitiko - Literatura Terminoen Hiztegia

 
KRITIKA PSIKOANALITIKO

Zentzu orokorrean harturik, kritika psikoanalitiko klasikoak lotuneak eta harre manak bilatu eta aztertzen ditu artisten nortasunaren eta euren sorkarien artean. Arlo literarioan, bereziki, egileek sorturiko pertsonaiak nortasun errealak balira bezala aztertzen dira, baita euren mintzamoldea eta iruditeria ere. Baina garapen handia izan du kritika psikoanalitikoak, eta hastapenean Freudek egin ohi zuen azterketa modu horretan ez bezala, J. Lacanek dioenez, literatur sorkaria idazlea ren sintoma bat baino ez da.

Literaturaren eta Psikoanalisiaren arteko harremanak Freuden obran aurki dai tezke, inkontzienteari buruzko lehen ikerketak egiten hasi zenetik, XX. mendearen hastapenetik. Aztertze modu horren lekuko dira W. Jensenen Gradiva z egin zuen azterketa (1907) pertsonaia nagusiaren ametsak aztertuz, ametsen interpretazio teoriaz baliatuz ametsen interpretazioa egiten saiatu zen (1900). Kasu horretan garrantzitsua izan zen, ez bakarrik ametsaren ardatz nagusiak ulertzea, baizik eta ametsa “heroiaren destino psikikoan” sarraraztea, erran nahi da, narrazioaren harian, kontaketan zehar ameslariaren kanpoko eta barruko biziari buruz ahal diren xehetasunak bilduz.

Freudentzat mundu poetikoa ez da erreala, joko baten ondorioa baizik. Teknika artistikoek atsegintasuna sortarazten dute, errealitatean aurkituz gero atsegintasu na sor ez lezaketen gauza berberekin (krimenak, mehatxuak, izuak…). Freudek azpimarratzen du zenbatetarainoko ahaidetasuna duen eleberri psikologikoak amets iratzartuak dakarzkien fantasmekin; adibidez, ahuleziarik ez duen heroia, eta beraren maitasunak, laguntzak, etsaiak, amets iratzartuan beharrezkoak izaten dira. Bide hori segituz, eleberri psikologikoaren azterketa teknikoa egiten du, horretan baita hobekienik ikusten nitasun osoa anitz zatitan puskatzen dela: heroi batzuek eta besteek autorearen bizi psikikoaren alderdi ezberdinak pertsonifikatzen dituzte.

Freudek jakin nahi zuen era berean ea “zer nolako oroitzapen pertsonal eta barne inpresioei esker” duen autoreak bere obra eraikitzen. Bide urratze horrek agertzen du berehala nola idazkitik biografiara pasatzen ari garen, pertsonaren gandik idazlearengana. Autoreaz duen interesak bultzatuko du autorearen haur denborako oroitzapen, obsesio eta darabilzkien zomorroak hurbildik begiratzera (ikus, bereziki, Goetheren haurtzaroko oroitzapen bat, 1917). Baina Freudek ez du sekulan obra baten azterketa osoa egiten, zatiak baizik ez ditu hautatzen eta bere ziki zati enigmatikoak, hala nola, W. Shakespeareren Veneziako saltzailea eta Lear Erregea -n aurkitzen diren bi eszena berdintsu, hiru kutxen hautatzearekin zer ikus tekorik badutenak ( Hiru kutxen hautatzea, 1913).

Freudek ireki bideetan bertze psikoanalista batzuk ere sartu dira: K. Jung, F. Goethe eta Nietzstcheren obrez interesatuta, bereziki Fausteta Honela mintzatu zen Zarathustra(X. Mendiguren Bereziartuk itzulia, 1992); gisa berean, mitoak, legendak, elezaharrak eta ipuinak, Freuden gibeletik, kontu handitan hartu dira, bereziki berak inkontziente kolektiboaz agertu zuen teoriaren ilustratzeko. Aipa daitezke era berean, O. Rankek eta, bereziki, J. Lacanek, J. Joyce, P. Claudel, E.A.Poe, M. Duras, A. Gide eta abarrez egin lanak.

Literatur kritikaren arloan, Ch. Baudouinek Ediporen konplexua, narzisismoa, errudun konplexua aztertzen ditu, bertzeak bertze, W. Shakespeare, L. Tolstoi, A. de Musset, O. Wilde edo F. Dostoievskiren analisia eginez. Baudouinentzat psikoanali siaren laguntza ezinbestekoa da idazkien zentzu batzuk hobekiago ulertu eta argitzeko. Saiatzen da, azterketa sakon eta zehatz baten bidez, idazkiaren inter pretatzean ahal bezain urrun joaten (V. Hugoren La Conscience ren azterketan, esa terako). Poema partikularra lotzen du, adibidez, obra osoarekin, poemaren gai nagusiak elkarrekin bilduz, eta, horrela, poetaren inkontzientera iritsiz eta, azkene an, obraren genesiara helduz.

Baudouin irakurleaz ere arduratzen da, irakurleak obraren aitzinean ukan ditza keen erreakzioez, eta gauza berria da hori; azpimarratzen du irakurleak, obraren bitartez, bere alderdi inkontzienteak dituela agertzen, bere konplexuak eta hauen ebazpideak proiektatuz (gozamenaren sentimendua).

Baudouinen ustez, edergintzak, ametsak ez bezala, imajinazioa errealitatean proiektatzen du, bertzeei irekitzen da eta irakurlea bere baitatik aterarazten du. Azpimarratzen du kritikak ez duela obra baten esanahia bakarrik konplexuetan bila tu behar, baizik eta eratorpen eta sublimatzetan ere bai. Bertzenaz, obra guztiak beti berdin diren itxura gutxitan muga litezke (Edipo, kastrazioa...). Konplexutik at, oro har, konplexuaren garaitzeko egiten den indarra, sublimatzea ere ikusi behar litzateke.

Aipatzekoa da Marie Bonaparteren ekarpena ere E. A. Poeri buruz egin zuen azterketan (1933), eta bereziki Ch. Mauronen obra. Mauronek autore asko aztertu ditu, horien artean, G. Nerval (1949), J. Racine (1957), F. Mistral (1953), St. Mallarmé (1950-1968). Azpimarratzen du kritikariak ez duela psikoanalistak bezala diagnostikorik egin beharrik eta bakarrik sintomak zaizkiola interesatzen. Arras garrantzitsua da, beraz, irudi eta asoziazio sareen deskribatzea (elkartuz, adibidez, ile adatsa, garra, eguzki sartzea, amodioaren triunfatzea eta heriotza), metafora sis temak agerraraztea, azpian gorderik dauden konplexu klasikoak deskubritzeko.

1-Kritika molde horretan erreferentzia nagusi den Mauronen Psikokritikan Psikoanalisiaren ezagutza beharrezkoa da, baina helburua ez da sendatzea. Zientzia baten eta edergintzaren arteko lotura bakarrik bilatzen da, hots, zein diren autore batek kontzienteki moldatu duen idazkiaren egituren gibelean inkontziente ak diren asoziazioak.

Psikokritikak, idazkien elkartzearen bitartez, asoziazio sareak, irudi errekurren te eta inkontzienteak jalgiarazten ditu. Gero, obran zehar, figurek eta egoerek age rrarazten dituzten egituren aldakuntza xerkatzen da, mito pertsonala bilatuz. Mito pertsonaletik idazlearen pertsonalitate inkontzientera garamatza. Azkenik, idazlea ren bizitzarekin diren korrespondentziak bilatzen dira.

Mauronen metodologiaren bidez hizkuntza kontziente eta inkontzientearen arte ko sintesia bilatzen da. Ikuspegi horrek ukan ditu, halere, aurkakoak, hala nola Genettek Mauronen “zientismoa” salatzen duelarik (1963), edo S. Doubrovskik dioelarik, autore baten obra guztiak elkartuz eta nahasiz, obra bakar baten autono mia desegiten duela, generoak ere deseginez, gainera.

Kritika molde horri buruz diharduela, J. Bellemin-Noëlek, berriz, galdegiten du ea zer gelditzen zaion molde horretako kritikariari, ikusiz ez direla serioski, ez auto rea eta ez pertsonaiak psikoanalizatzen ahal. Testu azterketa hutsa geratzen da, berak testu psikoanalisia (“psychanalyse textuelle”) formulatzen duena, Freuden kontzeptu eta figurak idazki bati aplikatzen zaizkiolarik (1971-1979) edo testu ana lisia, hots, desira inkontziente singular bat agerrarazi nahi izatea idazki singular batean. Horrek erran nahi du testuak berak inkontziente bat badaukala idazleare narekin nahasten ez dena.

Ipuinez egin diren azterketen barnean aipatzekoa da B. Bettelheimek The Uses of Enchantment (1976) liburuaz egin zuen kritika: Bettelheimentzat ipuinak afektibi tate normal baten ikaskuntzak soilik dira, Bellemin-Noëlentzat aldiz, europar freu diarrentzat bezala, ipuinek haurrak fantasmarazten dituzte beren gusturako. Ipuinen aipamenarekin bukatzeko, hor dira Marie Louise von Frantzek, jungiar perspektiba baten bidez, tradizio orotako ipuinez egin dituen azterketak ere: Itzala eta gaitza (1974), Indibidualizazioa (1977) eta Apuleioren Urrezko astoa z egin ikerketa (1970).

Marthe Robert, Mauron bezala, testuaren psikoanalisiaz da arduratzen. Erakusten du, bereziki, M. Cervantes eta W. Defoeren obren azterketen bidez (1972) psikoanalisia freudiarrak argi dezakeela, ez bakarrik obra bat, genero bate an diren obra ugariak ere bai; eta hori, autorearen inkontzientean sekulan sartu gabe, izan ere zenbait garaitako autoreen kasuan ez litzateke gisa guztiz posible ere izango.

Aitzitik, bertze kritikari batzuei, Psikobiografiak zaizkie gehienik interesatzen, hala nola M. Roberti Flauberten kasuan. Aipatzekoa da Dominique Fernandezen lana eta metodoa (1972), artista guztientzat erabil daitekeena (Michelangelo, W. Mozart, M. Proust). Fernandezen iduriz, kreazio prozesuaren asmo inkontzienteak kontuan hartu behar dira eta ikusi nolako elkartasun sakona dagon gizaki baten bizitzaren eta haren lan artistikoaren artean. Psikobiografiarentzat autorearen haurtzaroak garrantzi handia du eta obrak ere bai, helburua baita gizakia eta bera ren obraren arteko eragina agertzea eta motibazio inkontzienteek egiten duten bien arteko batasuna. Ikus, besteak beste, C. Pavese eta Julien Greeni buruzko azter ketak. Fernandezen iritziz, obra bera tratamendu bat da.

[A. A.] B IBLIOGRAFIA B AUDOUIN , Ch.: Psychanalyse de l’art , Félix Alcan, Paris, 1929.

B ELLEMIN -N OËL , J.: Vers I’inconscience du texte, PUF, Paris, 1979. B ELLEMIN -N OËL , J.: Psychanalyse et littérature, PUF, Paris, 1978.

B ETELHEIM , B.: La psychanalyse des contes de fées , Robert Laffont, Paris, 1976 /

Psicoanálisis de los cuentos de hadas, Crítica, Barcelona, 1975 . F ERNANDEZ , D.: L’arbre jusqu’aux racines. Psychanalyse et création , Grasset, Paris , 1972 .

F REUD , S.: Délires et rêves dans “ La Gradiva” de Jensen, jat. 1907, Gallimard, Paris,

1971 . F REUD , S.: Essais de psychanalyse appliquée, Gallimard, Paris, jat. 1933, 1975 / L’inquiétante étrangeté et autres essais , Gallimard, Paris, 1985 .

F REUD , S.: La interpretación de los sueños , Alianza Universidad, Madrid, 1966 . F REUD , S.: Psicoanálisis del arte , Alianza Universidad, Madrid, 1970 . M AURON , Ch.: Des métaphores obsédantes au mythe personnel. Introduction à l a

psychocritique, Corti, Paris, 1962 . M AURON , Ch.: L’inconscient dans l’oeuvre et la vie de Racine , Corti, Paris, 1957 . M AURON , Ch.: Mallarmé l’obscur , Denoël, Paris, 1968 . M AURON , Ch.: Psychanalyse de Victor Hugo , jat. 1943, Colin, Paris, 1972 . R OBERT , M.: Roman des origines et origines du roman , Grasset, Paris, 1972 ;

Gallimard, 1977.

von F RANZ , M.L.: L’interprétation des contes de fées , Jacqueline Renard, Paris , 1970 . vonF RANZ , M.L.: Interprétation d’un conte: L’Ane d’or , Jacqueline Renard, Paris ,

1970.

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper