Testua bukatua baino lehenagokoa den lana eta prozedura du aztergai kritika genetikoak, hots, testuaren prestatzeko, idazteko eta zuzenketen egiteko autoreak dokumentu edo informazioen bila iragan duen denbora. Kritika genetikoa testu batek daukan denbora alderdi horretaz da arduratzen, bukaeran den emaitza –den bikainena izanik– hastapeneko genesiaren ondorioa dela hartuz irizpidetzat. Argi da, ordea, lanketa hori hatzak gelditu baldin badira bakarrik iker daitekeela. Testu genetikaren helburua izanen da, beraz, hatz material horien aurkitzea eta argitzea. Testuaren ondoan edo aitzinago, autoreak berak bilduak dituen hein ezberdineko “erredakzio dokumentuak” (usaian, obraren eskuizkribuak deitzen direnak) izan bai taitezke. Eskuizkribu horiek arras ezberdinak dira, tipo, mota, autore eta garaiak kontuan hartzen baldin badira.
Kritika testualak (eskuizkribuak materialki ikertzen eta argitzen dituenak) eta kritika genetikoak (argitzeak dakarzkien ondorioen interpretatzera entseatzen denak) helburutzat dute testuaren fabrikatzeak dauzkan sekretuak eta testuaren originaltasunaren arrazoiak nola aurki daitezkeen eskuizkribuetan.
1.- Problematika baten istorioa: Eskuizkribu modernoa .
Kritika genetikoak aztertzen dituen eskuizkribuak ez dira filologia klasikoak ikertzen zituen Erdi Aroko eskuizkribuak, aitzitik, autoreak egiaztatuak eta liburu batean gero mamituko diren “eskuizkribu moderno”en genesiaren dokumentuak dira aztertzen. Aro Modernoak, Mendebaldean, inprimatzearekin dira hasten, XV. mendean. Lehenago eskuizkribua zen erabiltzen oinarri gisa, bereziki literatura arloan, testuen publikoki hartzeko (“grabatzeko”), zabaltzeko, komunikatzeko. Inprimatzea aitzin, testu bakoitza hartaz eskuz egin kopia beti bakar eta bertsioen arabera zen ezagutzen. Ez zen hor obraren genesiaren bilatzerik, ez baitzitekeen egin. Betiko galdua da, hor, mitikoa bilakatua den testuaren hastapena. Antzinateko kulturaren kutxa den Erdi Aroko obra bere bariante pluraletan da sekulako mugatu ko, eta behin betiko bertsiorik sekulan ez da lortuko.
Pentsa daitekeen bezala, egoera hori ez da bat-batean iritsi, inprimategiaren sartzearekin; luzaz, eskuizkribuak bere deretxoak atxikiko ditu. Bakarrik XVIII. men dean inprimategiaren aurreratze teknikoek zituzten betiko eskuizkribuzko kopiak ordezkatu, liburu inprimatua dela medio. Garai horretatik landa, eskuizkribua garai berri batean sartzen da, ez da gehiago komunikatzeko tresna, baina bai kreazio indibidualaren hatz pertsonala. Originaltasun baten sinbolo bilakatzen da, “autore aren eskuz” idatzia den dokumentua, liburua sortarazten ahal izan duen dokumen tu “autografoa”. Bestalde, inprimaturik irakur daitekeen autore baten obraren bertsioa.
XIX. mendeak eskuizkribuaren inguruan den bikoiztasun hori erakusten du argi ki; alde batetik, filologiak eskuizkribu zaharra (Antzinate eta Erdi Arokoa) birdesku britzen du eta hori zientzia historiko bezala finkatzen, edizio kritikoaren eta literatu ra eta Historiaren artean diren harremanetaz ikusmolde berriak agertuz; bertze aldetik, garaiko autore frankok begi berriez ikusten dituzte beren eskuizkribuak eta atxikitzen hasten dira, liburua egin eta gero, botatzeko orde, bilduma publiko ala pribatuei ematen hasten dira. Horrela sortu da sekulako ondare autografoen biltzea. Mugimendua Alemanian, XVIII. mendean da hasten, eta Frantzian 1830 urteetan zabaltzen eta gero Europa guztian. XIX. mende erditik hona ikusten dira liburutegiek muntatzen dituztela “garaiko eskuizkribuen departamenduak” eta gaitzeko ontasu nak biltzen dituztela gaurko kreazio literarioaz. “Eskuizkribu modernoa” sortua da eta historikoki ongi mugatua den gauza hori dute, gaur, aztertzen bai genetika tes tualak eta kritika genetikoak.
Literatura azterketan irekitze zientifiko berriak sarrarazten dituen kritika mota berri hori (hamabost bat urte ditu), denbora berean filologia klasikoarekin lotura eginez, zehazki ondoko puntuetan da mugatzen: lehenik, testuaren produkzio mekanismoaren ulertzea; bigarrenik, argitzea zein den izan idazlearen barne mugimendua eta nola sortu den obra. Eta hirugarrenik, azken bi mendeetan Mendebaldeko artxiboetan gordea den eskuizkribu ondare preziatuak zientifikoki aztertzeko behar diren kontzeptu, metodo eta tekniken finkatzea.
Kritika mota horrek ez du beste diskurtso kritikoekin konkurrentzian sartu nahi, baizik eta horiei “objektibitate” esperimental bat eskaini, beren hipotesien baieztatzeko ala ezeztatzeko.
2 . Obraren genesiaren aroak . Kritika genetikoak lau aro bereizten ditu obraren genesian :
2.1.- Erredakzio aurreko aroa: Arras ezberdina, autoreen arabera. Askotan abiatze antzuak ikus daitezke, helburu argi bat definitu aitzinekoak. Denbora asko pasa daiteke fase horretan. Bi erredakzio aurre garai defini daitezke:
Esplorazio garaia (aurre-iniziala) denboran zehar ikus daitezkeen entseguak eta batzuetan entseguak erredakzioa baino aise aitzinekoak izan daitezke. Garai hori bakarrik defini daiteke gerora, emaitza ikusirik. Horrela baita agertzen autoreak ez duela bere helburua gorpuztuko, baina autoreak uste izan zezakeen zinez obra ren idazten hasia zela.
Erabakiaren garaia (iniziala): erredakzioa, zenbait kasu programatuz, zinez aurreratzen duena, hau da hastapeneko garaia edo garai iniziala. Memento batean, eta kritikariak argitu nahiko dituen arrazoi askorengatik (direla sinbolikoak, psikolo gikoak, literarioak, profesionalak etab.), autoreak proiektuak biziaraz ditzake. Batzuetan, autorea bera ez da kontziente eta lan eta lan ari da bukaera zinez ikusi gabe. Memento horiek arras ezberdinak dira autoreen arabera. Batzuetan, hasta peneko hitzak berak dira oinarrizkoak izanen segidarako eta incipit ak ditu osatuko erabakia, programazioa eta errealizazioaren hastapena. Lehendabiziko esaldiak edo lehendabiziko orriak dira orduan obraren memento genetikoaren definizio-gune izanen. Baina idazle gehienentzat memento hori prestatu eta programatu behar duen erredakzio mementotik ezberdintzen da. Lan mota horretan aurki daitezkeen eskuizkribuak honelakoak dira: hitz zerrendak; tituluak, plan huts edo gidoi forma duten plan zehatzak, eta ikertze notak, egin gogo den erredakziorako bildu den dokumentazioa; baita ere, sinpleki, hain inportantea den obraren egituraz amets egiteko.
2.2.- Erredakzio aroa: helburuaren obratze garaia da hemen genesiaren bihotza, obraren “zirriborroak” deitzen direnak. Alor ezberdineko eskuizkribuak dira eta gainera erredakziorako eraikia den notaz estaliriko dokumentu bat dakarkete, nota mota horiek aro inizialekoetarik ezberdinak direlarik usaian.
2.4.- Argitaletxe garaia: hemen agertuko da autoreak azken probari eman dion soaren ondoari esker egiten den liburuaren lehen edizioa. “Testua” da, baina ez preseski obrak hartuko duen azken forman. Obrak edizio bat baino gehiago ezagut litzake eta, aldi guztiz, bertze zuzenketa batzuk egin ditzake, erran nahi da, berriz testua alda dezakeela. Metamorfosia horiek ikerketa genetikoaren barne dira, bis-tan dena, baina ez dira testua eraiki aitzineko “erredakzio egoeretan” sartzen. Autorearen testuaren finkatzeko beraz, autoreak bizi zelarik egin zuen azken alda kuntza da erreferentzia bezala hartuko. Bistan da, edizio horri gehitu beharko zaiz kio autoreak hil aitzin azken edizioari gehitu dizkion zuzenketak. Obraren azken irudi horrek du ikerketa genetikoaren azken muga markatzen.
3. Genetika testualaren metodo eta bideak.
Ikusi diren lau aroek erakusten dute kronologikoki eraiki den obraren genesi materiala: hastapeneko gidoietarik testuaren azken ediziora arte. Denboran hedatzen diren dokumentu horiek ikusiz, gisa berean interpretatu ere egin daitezke, eta autoreak bere testuaren asmatzeko eta bere obrari formaren emateko egin dituen hautuei esanahi bat ere ematen ahal zaie. Lehenik berreraiki egin behar da: hauxe da genetika testualaren lana. Kritika genetikoaren egiteko bide den material manuskriptologikoa ordenan ezarri eta irakurgai bilakaraztea. Horretarako, lau mai latan banatuko da lana:
[A. A.]
es: crítica genética
fr: critique génétique
en: genetic criticism