kritika tematiko - Literatura Terminoen Hiztegia

 
KRITIKA TEMATIKO

XX. mendearen bigarren erdialdean Frantzian garaturiko korronte kritikoa. Sarritan, Nouvelle Critique edo Kritika Berriaren baitan kokatzen zen arren, bere autonomiari eutsi dio, bereziki G. Bachelard filosofoaren lanek eragindako kritika molde horretako sortzaile eta idazle iaioen lanei esker: G. Poulet, J. Rousset, J. Starobinski eta J. P. Richard. Kritika tematikoaren eragile izan da modu ezkutuagoan “Genevako Eskola” deritzana ere, eta haren partaideek, Albert Béguin eta Marcel Raymond, harreman profesionalak eta pertsonalak izan dituzte aipaturiko kritikariekin.

Kritika tematikoaren ardatz teorikoak aurkezterakoan, ezin da dogma zehatzik aipatu eta eskolarik ere ez, izan ere, kritika tematikoa intuizio nagusi baten ondo rengo bilaketa kritikoaren garapena denez, kritikarien gaitasunek berek eutsi diote kritika tematikoaren ekarpenaren balioari. Kritika tematikoak kritikaren alderdi sortzailea aldarrikatzen du, begirada eskuzabalaz testuei bizitza ematen dien pro zesu emankorra bilakatzen baita kritika literarioa euren eskuetan.

Kritika tematikoak ez du literaturaren kontzepzio ludiko edo formalistarik onartzen, eta gisa berean ukatu egiten du testu literarioa objektutzat hartu eta, iker keta zientifiko baten ostean, zentzua azalerazi dakiokeenik. Izan ere, euren ustez, literatura ez da jakintzaren arloko objektua, esperientziaren arlokoa baizik, eta izae ra espirituala dagokio. Bereziki poesia hartu du lan barrutitzat, izan ere “izatearen esperientziatzat eta izateari buruzko esperientziatzat” hartzen dute (Starobinski) poesia.

Korronte kritiko horren sustraiak erromantizismoan daude, eta erromantizismo ak erretorika zaharretik heredatu du tema ren kontzeptua, jakina denez, erretorika hartan topos ak garrantzi berezia baitzuen. XIX. mendean zehar, literatura konpara tu frantsesaren garapenak berez ekarri zuen tema edo gaiaren kontzeptuari garrantzi handia ematea, eta hura hartzea zentzu eta inspirazio osagai oinarrizkotzat, eta horrek aukera ematen du autore beraren eta anitzen obrak alde ratzeko. Kritika tematikoak erromantizismo garaiko obren azterketa garatzeko zale tasun berezia erakutsi du, garai hartako arte kontzepzio nagusi bat baitu berega natua, hots, badela egilearengan kontzientzia sortzaile bat, pertsonaren baitako barnetasun bat; eta hartan inspirazio iturri den “gai” edo tema ardatz bat, eta haren inguruan garatzen direla gainerako osagai formal eta aldagarri guztiak.

Kritika tematikoaren ustez, irakurlearengan eragiten duen esperientzia proze suarengatik da baliosa obra literarioa, irakurlearengan egiten duen oihartzunaren gatik, harengan hartzen duen zentzuarengatik eta zentzu horrek haren bizitzan era giten duenagatik. Literaturak berez ez du baliorik ez badu irakurlearengan zentzuaren zabaltze prozesurik eragiten, eta irakurketa kritikoak egiten duen inter pretazio ahaleginak obra batean dagoen egituraren eta pentsamenduaren harrotze bateratuaren berri ematea du helburu.

Marcel Proust idazlearen ideia literarioen eragina nabari du kritika tematikoak; izan ere, haren iritziz estiloa ez da teknika kontu bat, mundu ikuskera edo mundua ren pertzepzio jakin baten adierazle baita obra literarioa, eta erabiltzen duen mate riaren moldaketan gauzatzen baita. Prousten iritziz, idazle handien obretan “gai bat” dago, idazle nagusiek obra bakar bat egiten dute, edo asko, baina denek munduari ekartzen dioten edertasun bakar bat eskaintzen dute, baliabide batzuez eta beste ez errefraktatuz.

Kritika tematikoaren egile gehienek ni sortzailearen plastizitate dinamikoaren ideiari eusten diote: ni sortzailea aditzera ematen den mugimenduaz batera sortzen da (J. P. Richard). eta inkontzienteki hautatzen duen estiloaren bidez antolatzen du bere esperientzia propioa, eta gisa horretan eraikitzen du bere nortasun sortzailea eta bere benetako bizitza deskubritzen du. Horregatik, literatura lana produkzio edo adierazpen artistiko izan baino lehenago, egileak bere burua ezagutzeko duen modu bat da (J. Rousset). Ondorioz, kritika tematikoak atzera uzten du idazlearen ikuspuntu klasikoa, egilea bere obraren ontzi maisu egiten duena, baina ez du, psi kokritikak bezala, egilearen barnetasun psikiko baten menpeko denik iradokitzen. Izan ere, kritikari horien ustez, egileak badu kontzientzia sortzaile dinamiko bat, obra sortu ahala mamitzen dena.

Hortaz, kritika tematikoan badira funtsezko diren hiru kontzeptu: ni sortzailea, irudimena eta tema.

1. Ni sortzailea . Kritika tematikoak garrantzi berezia ematen dio idazlearen dina mika kontzienteari, eta bereziki kontzeptu garrantzitsua da “ni sortzaile” hori idazlea den ni historiko horretatik banatzea. Horregatik, kritika tematikoaren ezaugarri nabarmena da “ni, ente edo subjektu sortzailea” deituraz izendatzea egilea.

Subjektu sortzaileak egiten duen kontzientzia ekintza horrek munduarekin harrema netan jartzen du bereziki. Munduaren pertzepzio bat ematen du. M. Prousten hitze tan esateko, “munduan egoteko modu bat” nabarmenarazten da testu literarioetan. Kritikariek egiten duten irakurketa tematikoak sarritan pertzepzioaren eta mundua rekiko harremanaren kategorien arabera antolatzen da: denbora, espazioa, eta sen timen mota guztiak.

G. Bachelard filosofoa, korronte horren iragarle nagusia, S. Freuden Psikoanalisiak eta H. Bergsonen Fenomenologiak markatu zuten, baina bereziki bigarren horrek. Izan ere, Bachelardek dioenez, irudimen sortzaileak denbora eta espazioa hautemateko duen erak munduan egoteko modu baten berri ematen dute. Horregatik, kritika tematikoak alderdi horiek nabarmentzera jotzen du eta pertzep zioaren kategoria horien erabilera metaforiko zabala egiten du. Puletek esaterako, Etudes sur le temps humain (1952) azterlana egin zuen eta J. Roussetek ere den bora kategoriaren pertzepzioaren azterketari garrantzi berezia eman zion barroko garaiko literaturaren azterketan.

Kritika tematikoaren adierazpen estiloan ere nabarmentzen da alderdi hori, pertzepzioaren kategorien erabilera metaforiko zabala egiten baitu. Eta zenbaitetan pertzepzioaren modalitateak substantzia bera bilakatzen dira, eta artistak duen munduan egoteko eraren lekuko. Esate baterako, J. P. Richarden lanetan, sentimen eta ikusmen pertzepzio zenbait substantzia bilakatzen dira, hala nola, ukimen sen timenak: zimurtsua, belusatua, ihartua, leuna... Starobinskik, aldiz, mugimendu pertzepzio zenbait ditu bereziki substantibotzat nabaritzen M. de Montaigneren obretan: dinamikoa, astuna ala arina... Horren ondorioz, nabarmen daiteke kritika tematikoarentzat inpresio sentsorialak pentsamendu hausnartuak adina garrantzi izan lezakeela.

2. Irudimena. Kritika tematikoak ez du obra fosildu nahi, aitzitik sortze dinami kari erreparatzen dio bereziki, eta sarritan Psikoanalisiaren laguntzaz baliatzen da; esate baterako, Psikokritikariek bezala, Richard eta Starobinskik garrantzi handia ematen diete irudiei, eta testuen adiera nabaria gainditzeko ahalegina egiten dute, eta zenbait obratan zehar irakurtzeko joerari eusten diote, horien arteko analogien azterketak, irudi eta eskema nagusiak agerrarazteko. Baina ez dute Psikoanalisiarekin bat egiten obraren sortzeari dagokionez; haien ustez ez da ego kia Psikoanalisiaren abiapuntua, hots, artearen hitzarmenaren bidez, berez adie razten dela gainerakoan agertzea debekaturik legokeen desioa, edo libidoa mintzatzen uzten dela. Egilearen biografian eta azterketa psikoanalitikoan oinarritu riko lanek mugatu egiten dute irakurketa literarioa, kritika tematikoaren ustez, batez ere imajinatu edo irudikaturiko etorkizun baten menpe eraikia baitago obra. Izan ere, irudimena da kritika tematikoarentzat sortzaileari obra sortzeko ahalmena ema ten diona, eta hori ez dago erabat giza psikismoaren menpe ezarria.

G. Bachelarden ustez, irudimena dinamismo antolatzailea da, egilearen mundu propioa ordenatzen du: “Irudi berri bakar batek mundu berri bat zabaltzen du. Irudimenaren leihotik begira, mundua mudatu egiten da etengabe”. Irudimena askatzen duen egoera da reverie edo ameskeria: irudimen sortzailea aske dabil, baina kontzientzia maila batean dirau egileak. Psikoanalisiak obran borrokan agertzen diren pultsio indarren arteko lehia jartzen du agerian; kritika tematikoak, aldiz, egileak kontradikzio horiei obran ematen dien ordenamendua, oreka, konponbidea jarri nahi du agerian.

3. Tema edo gaia antzekotasun harremanean finkatzen da bereziki, kritika tema tikoaren iritziz. Temak iraun egiten du, errepikatu egiten da behin eta berriro testu aldagaietan zehar eta iruditeria zoriontsu bati egiten diote erreferentzia. Kritika tema tikoak baztertu egiten du irudi eta baloreen arteko hierarkia edo estrukturalismoaren planteamendua; irudiek sare bat osatzen dute eta etengabe ireki daitezke. Bestalde, jarrera anti-intelektualista dute kritikaren alorrean, erudizio kritika edo diskurtso teori ko murriztaileen menpe ezarritakoak baztertzen dituzte. Izan ere, literatura espe rientzia espirituala bada, egilearen eta irakurlearen artean bi kontzientziek bat egiten duten gunea da axola duena benetan; irakurleak beste norbaiten, sortzailearen iru dimenarekin bat egiten du, mimetismo moduko bat gertatzen da, irudimenaren mugi menduekin bat egiten du eta konposizio baten diseinuak berritzen ditu. Urruti daude elkarrengandik kritika tematikoa eta Nouvelle Critique ren objektibotasun aldarrikape na. Kritika tematikoaren iritziz, kritikariak élan edo oldar bat berreskuratu behar du, abiapuntua aurkitu behar du. Eta horretan tema/gaiaren kontzeptua oinarrizkoa da: idazleak duen munduan egoteko eraren erakusle bereziki adierazgarria da tema, antolamendu irizpide konkretu bat, eskema edo objektu konkretu bat, eta irudizko mundua haren inguruan eratzen da. Halako gai batek balore estrategikoa izaten du obretan, kualitate topologiko bat (J. P. Richard). Errekurrenteak diren asoziazio adie razkorren sarea da gaia. Baina errepikatzea soilik ez da kontua, diseinatzen den konexio multzoak hura adierazten duen kontzientziarekin duen harremana baizik.

Euskaraz, kritika tematikoak garapen gutxi izan du, baina badira zenbait saio, besteak beste, J. Sarrionandiak J. Miranderen mundu literarioan E. A. Poe idazle amerikarrak izandako eraginaz idatzirikoa: “ Haur besoetakoa eta beste ninfula batzu ” ( Maiatz, 1993, IV alea, 38). Bestalde, aipagai da sail honetan A. Iturbide ere Lehio-ohialen mugetan (1997) nahiz B, Gandiaga, J.A. Artze eta X. Leteren poe magintza liburuan (2000) liburuetako zenbait ataletan.

[L. O.]

B IBLIOGRAFIA

B ERGEZ , D. et A LII : Introduction aux méthodes critiques pour l’analyse littéraire , Bordas, Paris, 1990 . R ICHARD , J. P.: Poésie et profondeur , Seuil, Paris, 1955 .

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: critica temática
     fr: critique thématique
     en: thematic criticism

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper