kritika marxista - Literatura Terminoen Hiztegia

 
KRITIKA MARXISTA

Kritika marxista edo, orokorrago, kritika soziologikoa deituraz ere ezagutzen dira XX. mendean zehar garaturiko kritika literarioaren alorreko zenbait korronte kri tiko. Ezaugarri komuntzat dute testu literarioen ekoizpena, egitura eta zeregina aztertzerakoan, testu horiek sortu ziren testuinguru ekonomiko sozio-politiko eta kul turalarekin harremanetan jartzea eta haren argitan interpretatzea.

Korronte horien jatorri urruna XVIII. eta XIX. mendean gizartearekiko harreman hori azalerazten saiatu ziren J.J.Rousseau, Mme. de Staël, H. Taine, eta abarren obra kritikoetan aurki badaiteke ere, bereziki Errusiako Iraultzaz, (1917)z geroztik eskaini zaio arreta berezia literaturak gizarte aldaketekin eta alderantziz gizartearen egiturek obraren sorrera eta ezaugarriekin izan lezaketen harremanari.

Errusiako Iraultzaren ideologia eragilearen sortzaile izandako Karl Marx (1818 1883) filosofoaren ustez, literatur obra bere garaiko sistema sozialaren eta erreali tate ekonomikoaren fruitu da. Halere, bazekien ez zegoela literatura lanaren eta sortu zuen garaiko zibilizazioaren garapen sozio-ekonomikoaren arteko ekuazio sin plerik egiterik. Horregatik, esaten zuen, adibidez, arte grekoaren ukaezinezko kali tatea ez dagoela ezinbestez loturik Greziako gizarte oligarkiko eta esklabutzan oinarritutakoari. Artea gizarte egitura baten emaitza independentea da nolabait, baina betiere haren emaitza da, zeharka bada ere.

Marxen idatziek hainbat arlotan XX. mendean izaniko eragina hain handia izan da, non literaturari buruzko pentsaera marxista Marxek berak idatzirikoa baino askoz harantzago lerratu den. Hala, 1932an Idazle Sobietarren Elkarteak “errealis mo sozialista” sustatu zuen, literatur produkzioaren eta arte lanen azterketarako eredu gisa, ustez K. Marx, F. Engels eta J. Leninen ideiak jasoz. Izatekotan, Leninen gustuko ziren XIX. mendeko idazle “proletario”en errealismoa proposatu zuten K. Radek eta A Zhdanov kritikariek eredutzat, klaseen arteko harremanen islaren lehentasunean oinarriturik, eta gizarte maila jakin batzuen bizitza baldintza, balio eta sentimenduen kontzientzia hartzeaz oharturik, esaterako S. Pushkin Kapitainaren alaba , eta M. Gorkiren Ama (J. Moralesek itzuliak, 1996 eta 1995ean).

Era berean, garaikide zituzten korronte formalistak eta mendebaldeko literatu ran nabarmentzen ari ziren M. Proust, J. Joyce edo F. Kafkaren obrek adierazitako ak bezalako ustezko mundu etsi, noragabe eta absurdoak gaitzetsi zituzten gizarte dekadentearen fruitutzat; bestela esanda, kapitalismoaren emaitza gisa. Horregatik, errealitatean, XX. mendean izan diren eta diren zenbait estatu marxistetan ezarriri ko “errealismo sozialistak” literatur egilea eta obra kontrolatzea izan du helburu, gizartearen premien araberako irizpideei lehentasuna emanez. Alabaina, horrek ez du inolaz ere ukatzen korronte horretako idazleen eta kritikarien obraren balioa eta ekarpenak bereziki aberasgarri gertatu izana.

G. Lukács kritika marxistaren sortzaile nagusitzat ezagutzen da. Hainbat obra kritikoren egile da: Eleberriaren teoria (1915), Eleberri historikoa (1937), Errealismoaren arazoak (1955) eta Errealismoari buruzko saiakerak (1965). Lukács da errealismo sozialistaren teorialari nagusia, literatura gizarte harremanen eta erre alitatearen kontradikzioen isla dela baieztatzen du, hots, historiaren aldaketetan zehar bilakaera dialektikoan garatzen den “osotasun zabala eta bakarra” den erre alitate hori aditzeko era. Horregatik, errealismo sozialista da, haren ustez, mundua osotasun gisa hartzeko gaitasuna duen formula estetikoa, non gizartearen eta giza kiaren arteko elkar egokitzea ahalbidetzen den. Bereziki arbuiatzen ditu J. Joyce,

M. Proust, F. Kafka edo W. Faulkner-en gizarteko errealitateen ikuskera estatikoa, zatikatua, indibidualista eta absurdoa. Aitzitik, eta errealismo sozialista ilustratzeko,

H. de Balzac-en Les Paysans (1934-35) aztertu zuen.

Ideologikoki bere burua marxistatzat zuen B. Brecht alemaniarrak Lukács-en ikuspuntu kritikoari dogmatikoegia zeritzon, sorkuntza literarioaren eredu bakarra proposatzen baitzuen, errealismo sozialista alegia. Izan ere, Brecht-en ustez, erre alitate historikoa aldatuz doa, eta horregatik hura errepresentatzeko modu berriak eskatzen ditu, “metodoak maiztu egiten baitira, estimuluak nekatu eta teknika berriak eskatzen dituzten arazo berriak agertzen baitira etengabe”.

G. Lukácsen ideiekin harremanetan aipatzen da Lucien Goldmann, “estruktu ralismo genetikoa” deritzan azterketa metodoaren sortzailea. Goldmannen hipote siaren arabera, obraren unibertsoaren egiturak harremanetan daude zenbait gizar te multzoren egitura mentalekin, homologoak dira elkarren artean edo bata bestearekiko harremanean aditzen dira hobekien. Beraz, gizataldeek beren partai deen kontzientzian halako mundu ikuskera jakin bat, halako kategoria mental batzuk eraikitzen dituzte, naturarekiko eta gizarte osoarekiko harremanetan sortzen zaizkien arazoei erantzun koherentea emanez. Gizatalde horietako partaide den literatura sortzaile handi batek mundu ikuskera hori unibertso imajinatu batean mamitu lezake eta, gero, obra horrek taldekoak ere euren mundu ikuskeraz oharta raztera edo jabetzera eraman litzake. Halaxe gertatuko zatekeen J. Racineren obra rekin eta garaikideak zituen mugimendu sozial zenbaitekin, jansenismoarekin eta erregearen joera absolutistaren eraginez noble togatuei gertatzen ari zitzaien indar galtzearekin ( Le Dieu caché [Jainko gordea]).

Era berean, kritika soziologikoaren barruan aipatzen dira Frankfurteko Eskolaren partaideak: Th. Adorno, M. Horkheimer, H. Marcuse eta W. Benjamin. Horiek marxismoari atxikitzen bazaizkio ere, eredu sobietarra eta G. Lukácsen erre alismo sozialista gaitzetsi dituzte. Aipatu idazleek proposatzen dituzten metodolo gia kritikoek gizarte zientzien metodologia, Freuden psikoanalisia eta marxismoa ren ekarpenak integratzen dituzte. Errealismoa eredu bakartzat baztertzeaz gain, abangoardiako literaturaren indar askatzailea aldarrikatu dute, indibidualismoaren kontzientzia hartzea erraztu lezakeenez; bereziki, W. Benjaminek azpimarratu du literaturan benetan iraultzailea gertatzen dena testuen tratamendu estetikoen iraultza dela, gaien aldetikoa baino areago.

Teoria soziologiko horren jarraitzailetzat aipa litezke era berean, A. Gramsci, G. della Volpe, T. Eagleton, F. Jameson, L. Althusser, R. Garaudy, C. Blanco Aguinaga,

I.M. Zavala…

Bestalde, L. Goldmannek erakutsitako bidetik, kritika soziologiaren arloan dihardute, baina ikuspegi marxistaz urrundurik, Soziokritika deitu sailean ari izan diren ikertzaileek, hala nola, P.V. Zima ( Textsoziologie , 1980) edo C. Duchet ( Sociocritique , 1979), besteak beste. Goldmann bezala, obra dute aztergai baka rra. J. Dubois ( L’Institution de la littérature , 1978) P. Bourdieu eta A. Viala, besteak beste, sistema sozialaren barnean literaturari uzten zaion kokagunea finkatzen saia tu dira, soziologiak erabiltzen dituen kontzeptuen bitartez: gizarte sistema eta insti tuzioak; harreman politikoak, ekonomikoak eta kulturalak; ontasun materialak eta kulturalak. Korronte kritiko horren jomuga nagusia testu literarioen adierazi soziala eta ideologikoa azaleraztea da. Horretarako, Semiotikatik, Neorretorikatik eta Hermeneutikatik erakarritako prozedurak integratzen dituzte beren metodologia kri tikoetan, gizarte eta testu egituren arteko eragina argitzeko asmoz.

Literaturari buruzko pentsaera marxistak eskainitako emaitza literariorik interes garrienen artean aipa daitezke, esaterako, Bertold Brecht eta J.Paul Sartre. Eleberrigileen artean, berriz, G. Orwell eta R. Williams britainiarrekin batera, E. Wilson eta L. Trilling estatubatuarrak dira ezagunenak.

Azkenik, ideologia jakin baten jarraitzaile izan gabe, kritika soziologikoaren ondarearen hartzailetzat jotzen dira mentalitateen ikerketa historikoan eta literatura ren soziologian kalitate handiko obrak garatu dituzten zenbait egile, hala nola, bes teak beste, J. Mukarovski kritika estrukturalistan, H. R. Jauss harrera teorian, eta Espainiako kritikaren barruan, J. A. Maravall, F. Ayala …

Euskal literaturaren arloan azterketa kritiko marxistaren eragina suma daiteke 1972-75 arteko I. Sarasola, J. Azurmendi edo J. M. Torrealdairen lanetan. Bestalde, literatura historialariek azpiegitura ekonomikoaren eragina aipatu izan dute esate rako, XVII. mendeko Lapurdiko literatura loraldiaren fenomenoa argitzeko, edota, euskal eleberriaren sorrera azaltzeko.

[L. O.]

Ikus, halaber, K RITIKA S OZIOLOGIKO .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: crítica marxista
 fr: critique marxiste
 en: marxist criticism

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper