Gérard Genettek (1972) hiru kontaketa maila ( niveau narratif edo niveau diégé tique ) edo fikzio maila bereizi zituen, ahotsaren azterketaren eremuko alderdi hone tan. Genetten ustez, narrazio ( récit ) batean kontatzen den gertaera oro, narrazio hori sortzen duen kontaketa ekintza baino maila diegetiko goragokoan kokatzen da. Abiapuntu horretatik, hiru kontaketa maila bereizi zituen: estradiegetikoa, (intra)die getikoa eta metadiegetikoa.
Maila estradiegetikoa: lehen mailako narrazioaren kontaketa ekintzari dagokion maila da. Kontalari nagusia, beraz, bere kontaketa ekintzari dagokionez, maila estradiegetikoan kokatzen da.
Maila intradiegetikoa: kontalari estradiegetikoak kontaturiko gertaeren maila da, eta pertsonaiak, beraz, maila diegetiko horretan kokatzen dira.
Maila metadiegetikoa (hipodiegetikoa M. Balentzat, 1977): maila diegetikoan esku hartzen duten pertsonaietariko batek hitza hartu eta kontaketa ekintzaren bitartez irudikaturiko gertaeren maila da.
Kontaketa mailen urratze edo nahastea emateari metalepsi narratibo deritzo; esaterako, maila diegetikoak maila estradiegetikoa nolabait kutsatzen duenean.
[I. R.]
Ikus, halaber, A HOTS .