Komunikazioaren prozesuan, igorleak mezu bat helarazten dio hartzaileari; mezuak dakarren informazioa seinale material bati lotua da, hala nola, uhin akusti koari, hitz egiterakoan, edo sugar gorriekiko ezaugarriari, erregai baten seinalatze ko. Baina komunikazioan, seinale informazio bikote horren osatzeko komunikabide erabiltzaileen artean ezaguna den arau bilduma bat sortu behar da, kode deitzen dena. Komunikazio mota bezainbat kode aurki daiteke, eta arlo guztietan baliatzen dira: egun guztietako harreman eta egitekoetan, giza zientzietako sailetan (eder gintza, etab.) baita gainerako zientzietan ere (informatika, etab).
Semiotikak kode horien antolatzeko eta erabiltzeko moldeak ikertzen ditu ikus pegi zabal batez, egitura horien lege orokorren argitzeko asmotan: errepide seina leak, kode numerikoak, kode musikalak eta literarioak, kode sinbolikoak (loreen edo koloreen sinbologia), eta abar. Hizkuntza, sistema orokor gisa harturik, kodea da gisa berean, informazioak eta seinaleak (uhin akustikoak ahozkoan, zeinu grafikoak idatzian) uztartzen dituen ber. Bestalde, hizkuntzak –bakoitza bere berezitasune kin– eta dialektoak kodeak dira, denek araudi bat erabiltzen baitute, hala nola, gra matika edo lexiko mailetan.
Literatura mailan ere, kode mota asko erabiltzen da. Adibide gisa, hamalaudu na eman daiteke. Lau ahapaldiz osatua da; lehen biek lau neurtitz dute, hiru baizik ez ondoko biek, eta neurtitz bakoitzak hamabi silaba tradizio frantziarrean eta hamaika italiarrean nahiz espainiarrean. Hamalauduna poesia landuaren eredu nagusietarik bat da. Beraz, erran daiteke hamalauduna eta oro har metrika guztia ohizko poesia idatziaren kode literario bat dela.
[J. C.] Ikus, halaber, K OMUNIKAZIO .