(lat. clausula, itxia)
Erretorika grekolatindarrean, klausula esaten zaio hitzaldiaren, periodoaren edo perpausaren azken zatiari, hizlariek osagai erritmiko adierazgarriez hornitzen zuten zatiari. Metrikan, oin metrikoek (janbo, trokeo, espondeo...) elkarrekin konbinaturik zenbait klausula mota osatzen zituzten. A. Bellok erabili zuen klausula hitza azen tudun silabaren inguruan eraturiko silaba multzoa izendatzeko, A. Nebrijak eta Correasek, oina deituriko unitatea izendatzeko.
[L. O.] Ikus, halaber, O IN METRIKO .