Pastoraletako errepresentazioan parte hartzen duten bi multzo nagusietako bat osatzen dute khiristi ( giristino) edo kristauek, türkak aurkari dituztelarik. Pastoraletako protagonista edo süjet a khiristi en multzoko pertsonaia nagusia izaten da. M. A. Garamendik dioenez (1987), pastoraletan gizaki oso diren bakarrak dira, izan ere, on en multzoko gainerakoek izaera jainkotiarra baitute; aitzitik , türko eta satanak gizaki itxurako izaki baldar basatiak besterik ez dira. Azken horiek kolore gorriak eta portaera zabarrak karakterizatzen ditu; khiristi ak, aldiz, kolore urdinak eta portaera neurtu eta dotoreak. Garamendik dioenez, kristauen gizartea gizarte antolatua ageri da, hiru mailatan bereizia, elizgizonak, gerlariak eta nekazariak.
[L. O.] Ikus, halaber, P ASTORAL .