1.- Gradatio 1 edo climax 1 izeneko figura da (lat. concatenatio ). Testu zati baten azken hitz andana hurrengoaren hasieran errepikatzean datzan prozeduraz baliatzen da. Anadiplosi jarraitua da, beraz. (Ikus G RADATIO )
2- Narratiban, joskera narratiboaren arloan, zenbait sekuentzia edo istorio, edo istorio zatiak josteko eta antolatzeko oinarrizko forma posibleetariko bat da kateatzea, txandatze eta txertatze joskera narratiboen molde funtsezkoekin batera garria.
Sekuentziak justaposizioz, segida hutsean jarriz, istorioak bata bestearen atze tik jarraian ipiniz lotzea da kateatzea, bakoitzaren bukaera hurrengoaren abiapun tua izanik, behin lehenengoa bukatu eta bigarrena, hurrenez hurren, burutzen dela rik.
Joskera narratiboaren forma hori erabili ohi da, oro har, adibidez, eleberriaren forma tradizionaletan, herri ipuinetan, nobela pikareskoan, bidaia eta autobiografia kontakizunetan, eta abar. Hala, J. Swiften Gulliverren bidaiak (1796: I. Mendiguren, 1990), edo Tormesko itsu-mutilla (1554: Orixe, 1929). Euskal narratibaren barruan,
S. Salaberriaren Neronek tirako nizkin (1964), S. Irizarren Txingo (1973) edo Txilladegiren Leturiaren egunkari ezkutua (1957) idazlanak, funtsean, gertaeren jus taposiziozko kateatzez daude taxutuak.
[K. O.]
Ikus, halaber, I STORIO , J OSKERA N ARRATIBO , S EKUENTZIA , T XANDATZE , T XERTATZE .
es: encadenamiento por continuidad
fr: concaténation
en: concatenation