(grek. katharsis, garbiketa)
Errepresentatzen den antzezlanak ikusleengan sortzen duen eragin garbitzai lea adierazteko Aristotelesek Poetika n darabilen hitza. Anitz eztabaidatu da hitz horren esanahiaren gainean (F. Schiller, W. Goethe…), eta, B. Brecht ikusleengan horrelako eraginik sortzearen kontra agertu zen arren, bere teoriaren arrozte efek tuak eta antzerti teoria klasikoaren araberako eragin katartiko edo garbitzaileak ez dute zertan izan kontrajarriak; beraz, aldi berean, estrainamendu edo arrozte brech tiarraren bidez ulertua eta, gisa berean, eragin katartikoaren bidez bizitua lot dai tezke, era dialektikoan.
[P. U.] Ikus, halaber, U RRUNTZE .