R. Barthesentzat, funtzio sekundarioa da katalisia. Katalisien eginkizuna osat zea da, kontaketaren guneen arteko tartea “betetzea”, hain zuzen ere. Guneak edo funtzio kardinalak kontaketaren arrisku uneak dira, gertaerek har dezaketen norabi dean erabakigarriak direlako. Katalisiak, berriz, arrisku une horien artean atseden uneak dira. Beren funtzionalitatea ahula izan daiteke, baina ez dira funtzionalitate rik gabeak, ez dira inoiz alferrikakoak.
Esate baterako, balizko eleberri bateko “etxeko atea jo zuten”etik “andreak atea ireki zuen”erako tartea hamaika xehetasunekin “bete” daiteke: esate baterako, “mantala kendu zuen, bainugelako ispiluan aurpegiari begiratu zion” eta abar.
[A. T.]
Ikus, halaber, F UNTZIO , G UNE .