Narrazio edo antzerki bateko pertsonaiaren ezaugarri bereizgarriak erakusten dituen prozedura edo teknika da. Antzerti klasikoan nahiz XIX. mende aurretiko narratiban, pertsonaiak eraikitzeko molde konbentzionala aurki daiteke, haren itxu ra fisikoa deskribatzen duen prosopografia alde batetik, eta, bestetik, haren ezau garri psikologiko-moralak agertzen dituen etopeia. Gehienetan halako testuinguru batean duen garapenaren azalpenaz osatzen da karakterizazioa. Antzerkiaren arlo an, karakterizazioa bi eratara egiten du idazleak, pertsonaien jokamolde eta hizke raren bidez, eta, bestalde, eszenen akotazioetan pertsonaien janzkera, itxura, ego-era psikikoa eta abar azalduz. Bestalde, gainerako pertsonaiek edota koruak eginiko aipamenen bidez, nahiz aparte etan ikusleei eginiko iruzkinen bidez zehaz ten da pertsonaien aiurri, egoera emozional eta abarrei buruzko balorazioa.
Nobelagintza errealistan, prosopografiaz eta etopeiaz gain, pertsonaien bizi baldintzen deskripzio zehatza ere egiten da, eta, modu horretan, aiurri eta bizi bal dintzen ezaugarriekiko adostasunean gertatzen da nobelan zehar duten jokamol dea. XIX. mendeko nobeletako pertsonaien karakterizazio psikologikoaren bikainta suna azpimarratu ohi da, eta horren lekuko bipilak dira G. Flauberten Madame Bovary , F. Dovstoievskiren Krimena eta zigorra ko Raskolnikov edota Karamazov anaiak eleberriko protagonistak. Pertsonaia literario batzuen karakterizazioak norta sunaren zenbait ezaugarri bereziren arketipo bilakatu ditu, hala nola, J. B. Molièreren Harpagon zikoizkeriarena, J. Zorrillaren Don Juan Tenorio amoroskeria rena edota On Kixote Mantxako erokeria ameslariarena.
XX. mendean, ohiko karakterizazio baliabideak, hala nola, zuzeneko deskrip zioak, elkarrizketak, bakarrizketak, kontalariaren eta gainerako pertsonaien azalpe nak… zabaldu eta ugaritu egin dira, batez ere pertsonaien barne mundua agertze ko teknika berritzaileekin, hala nola, iraganeko oroitzapenak gogoratuz (M. Proust), amets eta amesgaiztoak azalduz (F. Kafka), uneko irudipen iheskorrak birsortuz (V. Woolf), kontzientziaren barne isuriaz (J. Joyce)…
Euskal literaturan, pertsonaien karakterizazio klasikoa aurki daiteke, esate bate rako, J. Etxaideren Joanak Joan bezalako nobelan, non pertsonaia bakoitzaren pro sopografia eta etopeia nabariak egiten diren, eta nobelagintza berriaren arloan, tek nika berritzaileez baliatuz karakterizaturiko pertsonaiatzat aipa daiteke B. Atxagaren Gizona bere bakardadean go Carlos, R. Saizarbitoriaren Hamaika pau so ko Iñaki Abaitua, edo L. Oñederraren Eta sugeak emakumeari esan zion eko Teresa.
[L. O.] Ikus, halaber, E TOPEIA , P ERTSONAIA .
es: caracterización
fr: caractérisation
en: characterization