Eguberri kantua Gabon garaian abesten den eta Jesusen jaiotzaren inguruko gaiez diharduen abesti mota da. Eguberri kanta edo gabon kanta izendatuak, maiz, errepika, bihurki, mudantza eta beste lotura teknikez horniturik azaltzen dira bertso etan. P. I. Barrutiaren Gabonetako ikuskizuna antzerkian daude jasorik eredu eder zenbait horren lekuko, eta misterioaren inguruko osagaien bitxitasunez blaiturik:
“Eji ene laztanchoa, eji negar tanta vat da asco oraingañeco culpa eguiñak deseguinzeco amorioac yrizi zaituz zerueaniq lurrera Adanen ume desterraduac zeugana combertizera Magestadea bateti dacust, besteti umildadea Xangoicoa ta guizona zara, milagro parevaguea Zeureac dira gure biozac, mundu guztia zeurea Eracuscuzu xaun zerucoa, zarala gure xavea Eji, ene laztanchoa eji!
( Gabonetako ikuskizuna )
Euskal Herriko eguberri kantuak molde ugari har ditzake: kopla zaharretan nahiz molde txikian edo nagusian emanikoak dira kantuok. Iparraldean, noelak, eta Hegoaldean “Gabon kanta” eta bilantziko deitu izan dira, eta molde zaharreko hain bat bertso mota gorde dira genero horretan. Hala, gorde den bilantziko zaharrene tariko batean kopla zaharren teknika ageri da:
“Eder dek olan gabia, larre onean ardia. Nafar baiño hobe diagu Zaragozako zuria.”
(1705)
Eguberri zikloko kantuen artean, lau une bereizten dituzte herri literaturan adituek: San Nikolas egunekoa, Gabon Gauekoa, Gabon Zaharrekoa eta Erregeetakoa. Euskal Herrian, herrietako gazte taldeek etxez etxe nahiz auzoz auzo eskean egiteko era biltzen duten errepertorioa osatzen dute tradizioko eguberri kantuek. Garai bate an, bereziki mutilek osaturiko taldeek euren gain hartzen zituzten gizartearen era kuntzarako ardura asko eta asko (herriko edo auzoko ospakizunen antolakuntza, biztanleen moralaren kontrol sistemak, eta abar). Baina, baliabide ekonomikorik ez zeukatenez, errondan irteten ziren eta eskean egiten zuten. Era berean, ezkongai zeuden etxeetako neskei aipamen bereziak egiteko parada hartzen zuten erronda horietan. Eskearen adierazpen anitz kausitzen da, ondorioz, batez ere kanpokoen pobretasuna eta etxekoen ugaritasuna, edertasuna eta eskuzabaltasuna goretsiz (ala bertakoen zuhurkeria gaitzetsiz...) Hona adibide bat:
“Oles ta oles etxekotxuak nik jotzen ditut ateak nik jotzen ditut ateak eta ondo erantzun jendeak.”
“Horrako hor goian izarra errekaldean lizarra etxe ontako nagusi jaunak urregorrizko bizarra.
Urregorriz du bizarra eta zilar zurizko espalda erreal bikoz egina dauka elizarako galtzada.”
Eguberri kantuetan, beraz, eskeko kopla eta “kopla zahar” moldeko kantu ugari topatzen dira; halakoak dira, esate baterako, “ San Nikolas txikia” kantuak nahiz “Oles eta oles” gisakoak, nahiz Urte Zaharreko “Dios te Salve” eta “Deo gratias, buena gente” formulak darabiltzatenak, baita Nafarroako Burunda aldeko “Ur goie na, ur barrena” edota “Urte barri, barri” molde kantu zoragarriak. Ugariak dira, gisa berean, ospakuntzetako jate handi eta gehiegikerien aipamena egiten duten kan tuak, eta horien artean aipa litezke irri-jorrazko diren Olentzerori buruzkoak, “Drin gilindron, gaur Gabon”, “Ez dauko bexiguak” eta beste hainbaten tankera panta gruelikoa. Hona hemen horietako bat:
“Dringilindron, gaur Gabon, tripea betea jaukat eta besteak hor konpon. Galdara bete aza egosi aoloretxuak gorriak, bereala iruntsi neutsan azkenengoko orriak.”
Herri kantu horietan elizaren Eguberri ospakuntzara egokitu diren familia barru ko nahiz auzo mailako tradizio paganoen hainbat arrasto suma daitezke, neguko solstizioari loturikoak, hala nola, Burundako Urte Zahar eta Urte Berriko uraren erri toa. Halere, elizaren ospakuntzei estuki atxikiriko hainbat kantuk ere aberastu dute franko euskal Eguberrietako kantutegia. Horietako zenbaitek euskaraz sortuak diru dite; beste hainbat, aldiz, inguruko erdaretatik hartu eta moldatuak izan daitezke, hala nola, Iparraldean hain aspalditik hedaturik dauden Oi Bethleem ! (frantsesez eta biarnesez ezagutzen dena) edo Airerik ederrenetan kantu miresgarri ederrak. Euskaraz, errenazimentuaz geroztik testu idatzietan lekukotza adierazgarria utzi dute, lehenengoetarikoa delarik J. Etxeberri Ziburukoaren Noelak eta berce canta espiritual berriak (1630), XVII. eta XVIII. mendeetan hainbat berralgitalpen izan zituena. Bestalde, P. Urkizuk B. Alzabeheitiren Noelen lilia (1782) bilduma ere aipatzen du. Bestalde, Elizaren enkarguz osaturiko bilantziko sortak ugari sortu ziren bereziki XVIII. mendean zehar eta sarritan organo musikaz lagundurik gorde direnez Arantzazuko Musika Artxibategia da biltegirik aipagarriena gai horretan, J.
L. Ansorena ikerlearen iritziz (1983). Ikus B ILANTZIKO .
[L. M. M., L. O.]
Abesteko egina den obra lirikoa. Izan dadin atzerrietan edo Euskal Herrian, kantariaren fama du euskaldunak. XVIII. mendean Voltaire frantses idazleak dio euskaldunentzat: Un peuple qui chante au pied des Pyrénées . Versaillesen Marie-Antoinette erreginaren inguruan agertzen da Garat kantaria, euskal kantuak ematen dituela gortean. J. Gayarre Nafarrak fama handia bilduko du mundu guztian.
Mutil gaztearen kalitateetan sartzen dira bai kantua eta bai dantza Etxahun-Barkoxe (1786-1862) dela lekuko idazten duelarik:
“Oraiko neskatilak ordenariozki
Mithilak nahi tie ahalaz jaun handi,
Jenerus eta propi, plazent, elhestari,
Ostatietan khantari, plazetan dantzari,
Gaiaz eta egünaz, bethi paseiari.”
(“Oraiko neskatilak”)
Euskal Herrian poesiak eta kantuak bat egiten dute. J. Caro Barojak honela zioen : “ No se concibe un verso vasco sin música, por elemental que ésta sea, a no ser que se trate de obra sabia, de autor directa y claramente influido por la litera tura escrita española o francesa”.
Gauza bera gertatzen da literatura guztietan, poesia ezkontzen dela musikare kin. Herriz herri, gazteluz gaztelu zihoazen Frantzian trouvères eta troubadours dire lakoak, berek sortu kantuak edo besterenak kantatzen zituztela. Halaber, Espainian juglareak.
Euskal literaturaren lehenbiziko lekukotasunak kantuak dira. Adibidez , Beotibarko gudua, Milia Lastur-en eresia, Bereterretxen khantoria , horiek guztiak erdi arokoak. XVI. mendean B. Etxeparek Linguae Vasconum Primitiae liburuaren eskaintzan edo aitzinsolasean dio idatzi eta inprimarazi dituela bertsoak: ”...basko ek bertzek bezala duten (ukan dezaten) bere lengoaian izkribuz zerbait doktrina eta plazer hartzeko, solas egiteko, kantatzeko edo denbora iragaiteko materia...” Idatzi dituen olerkietan agertzen dira: Mossen Bernat Echapareren cantuya, Contrapas eta Sautrela , azken bi olerkiek direla dantza kantatuak.
Hain da euskal olerkia musikari lotua non aurkitzen den, lehen bertsoan aireari edo doinuari egiten zaion aipamena:
“Kantatzera nihazu alegera gabe
Ez baitut probetxurik tristaturik ere.”
(Martin Larralde “Bordaxuri”, “Mil zortziehun 'ta hamabortzgarrena”)
Bertze olerkari ez ezagutu bat hasten da:
“Kantatzera nioazu, oi, zer penarekin Zer modu pasatzen den gure amarekin.”
Bertsolariek edo kantu egileek beren bertsoak paratzen zituzten eta dituzte oraindik aire zahar edo ezagutu bat baliatuz eta hori aitortzen dute lehenbiziko bertsoan ez bada lehen neurtitzean:
“Ahaire zahar huntan bi berset berririk. ”
Zahar eta berriren arteko kontrastea, zahar (airea) eta berri (bertsoa) maiz agertzen da kantu egileen artean:
“Airea zahar khantorea berri Sujetak ere dira anhitz xarmagarri.”
Aipamen bera aurkitzen da J. B. Elizanburu saratar olerkariaren kantu batean:
“Mila zortzi ehun eta lauetan hogoieta n Bertso berri hauk eman dira aire zahar batean. ”
Noiztenka –hau da Etxahun-Barkoxerena– azpimarratzen da doinuaren hauta keta:
“Ahaide delezius huntan bi berset gei tit khantatü.”
Emeki-emeki bertze literaturetan bezala bereziko dira olerkia eta doinua, baina ahozko literaturan segituko du kantuak edo kantak edo khantoreak, hiru hitz horiek erabiliak direlarik euskalkietan, kanta bereziki Bizkaian eta Gipuzkoan, khantore Zuberoan, eta kantu bertze eremuetan, nahiz noiztenka bien aipamena aurki daite keen poesia berean:
Lehen bertsoan:
“Mila zortziehun ta berroi hemeretzi Kantore berri batzu nahi tut ezarri.”
Azken bertsoan:
“Kanta hauk eman ditut neure buruari. ”
Adibide horrekin ikus daiteke kantu, kanta, khantore hitzak pluralean erabiliak direla, hain zuzen bertsoz hornituak baitira. Bertso edo bertsetak aipatuz – bi berset esaldia bereziki– lerratu da plurala kantu, kanta, khantore hitzetara.
Kantugileetan bada bat famatua: Iparragirre, Gernikako arbolaren sortzailea. Kasu berezia izan da XIX. mendean, izan baita, dirudienez, lehena bere bizia ira bazi duena kantari euskaldun gisa. Berak hauxe dio:
“Gitarra zartxo bat det nik nere laguna, Horrela ibiltzen da artist euskalduna; Egun batian pobre, bestietan jauna, Kantatzen pasatzen det nik beti eguna.”
Nahiz Xenpelar bertsolariaren iritzia :
“komediante moduan ibiltzen zen diru biltzen.”
Zer den kantua euskaldunarentzat salatzen du Jose Mendiaga bertsolariak “Mendiague kantuz” deritzan olerkian, bost bertsoen bost neurtitzak hasten direlarik kantuz hitzarekin. Adibidez, lehen bertsoa:
“Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi, kantuz igortzen ditut nik penak ihesi; kantuz izan dudano zerbait irabazi, kantuz gostura ditut guziak iretsi; kantuz ez duta beraz hiltzea merezi?”
Betidanik kantuak ukan du arrakasta Euskal Herrian. Lehenbiziko kantuek aipatzen zituzten gertakari latzak (gerlak, bahitzeak, hiltzeak). Berantago sentimen duak azaltzen zituzten, hala nola, amodioa edo kritikak, noiztenka zorrotzak. Zer nahi gisaz, kantu horiek luzeak ziren (hogei baino gehiago bertsoz eginak).
Ohitura hori aldatu da XIX. mendean, hasi direlarik Anton Abadiak sortutako Lore Jokoekin. Alabaina baldintza bat emana zuten epaimahaikoek: kantuak ez zuela 50 neurtitz baino gehiago ukanen. Gehienetan baldintza hori bete dute kantu egileek.
Bigarren aldakuntza bat izan da XX. mendearen erditsutan. Atzerrietan aspal dian baloratzen zuten diskoa kantariek eta kantu egileek, erran nahi baita 3 minutu baino gehiago ez duela iraun behar kantuak. Baldintza horrek sortu du euskal kantu berri bat, aitzindariak izan direlarik Mixel Labèguerie Iparraldean eta N. Etxaniz Hegoaldean. Belaunaldi berri bat etorri da haien atzetik, eta kontzertuei, diskoei, irratiei eta telebistari esker, kantu egileek bizimodua atera dezakete. Beste aro berri bat sortu da Euskal Herrian eta bi mendez osoki aldatu da euskal kantuaren egitu ra.
Kantu bilketa. Espainian eta Portugalen aspaldian –Erdi Aroan– hasita egin ziren kantu edo olerkien bilketa eta bildumak. XV. mendekoak dira Cancionero de Baena eta Cancionero de Stúñiga deritzanak, erromantzeak biltzen zituztela.
Europan, XVIII. mendean, ohartu dira herri literaturaren balioaz, Ingalaterran lehenik, Alemanian geroago. Orduan hasi da bi herri horietan kantu zaharren bilke ta. MacPherson eskoziarraren eragina ezaguna da Europa guztian. Thomas Percy, ingeles olerkariak argitaratzen du 1765ean Reliques of Ancient English Poetry , balada zahar eta olerki bilduma. J. G. Herder alemanak publikatzen du (1778-1779) Volks lieder deritzan kantu-olerki bilduma, harentzat herri kantua delarik olerkiaren egiazko eredua. Frantzian ere kantuak badauka arrakasta handia XVIII. mendean eta bereziki iraultza garaian. Erromantizismoak ospatuko du herri kantua, eta orduan hasiko da kantu zaharren bilketa. Adibidez, Frantzian, Napoleon III.ak 1852an dekretu bat sinatu zuen, manatuz argitaratua izan dadin eta beraz bilketa egina izan dadin Recueil général des poésies populaires de France bat, Fortoul Hezkuntzako ministroaren ardurapean. Egia erran, Euskal Herrian hasia zen jada nik.
Kantu bildumak . XVIII. mendetik hona eginiko bildumak honako hauek dira:
• Ezagutzen den kantu bilduma zaharrena 1798koa da, eskuizkribua, Baionako euskal erakustokian dagoena, titulutzat duela: Ms. 97. Recueil de quelques pièces de vers anciens et nouveaux , Manu de la Sotak emana.
Patri Urkizuk publikatu du eskuizkribua 1987an Bertso zahar eta berri zen baiten bilduma tituluarekin.
Kantu bildumak egitean, saiatu dira sailkapen baten egiten. Aitortu behar da ez dela lan erraza. Alabaina, edozein gai agertzen da kantuetan. Francisque-Michel,
R. M. Azkue, P. Lafitte eta P. Urkizuren sailkapenak aztertuz ikus daiteke hainbat buru eta beste hainbat aburu badela. Adibide baten emateko hona Lafitterena Kantu, kanta, khantore bilduman.
1 - Herria, etxea, lurr a 2 - Kantu hunkigarria k 3 - Jendetasunezko kantua k 4 - Amodiozko kantua k 5 - Istorio-mixteri o 6 - Alegia k 7 - Itsas kantua k 8 - Irri eta zirik a 9 - Ostatuko kantua k 10 - Haur-kantu eta sehaska-kantua k 11 - Orotarik: pilota kantu, soldadu kantu, artazuritzetan .
Azpisail batzuk sor daitezke edo bertze sail batzuk ezarri, jakinik Azkuek 13 sail dauzkala eta Patri Urkizuk 20.
[J. H.]
es: canción
fr: chanson
en: song
Genero lirikoaren sailean kokatzen dira horrelako kantuak, herri lirikaren sail berezia osatzen dutelarik neurri eder batean. Euskal poesiaren alor bat dira, ahoz ko estiloaren arabera onduak, baina ez bat-batean sortuak, gai lirikoak ukitzen dituztenak, XVIII. mendeko gustu joerei atxikiak, eta garaiko teknikak erabiliz taxu tuak.
Poesia estiloaren aldaketak nabariak dira XVIII. mendean, eta, kontapoesian erromantzeek lehentasun estetikoa galdu ahala, dialektikarako ahogozoa nagusitzen da; metrikan estrofa luzeagoak erabiltzen hasten da alor barruan; lehentasuna du barne munduak gai poetikoetan; ikuskera jakina dute maitasunari buruz.
Poema horiek kantatzekoak direnez, musikak zeresan handia du horrelako olerkiaren interpretazioan. Doinu aukerakoak eta goi mailakoak dituzte, askotan poema bakoitzari bere doinua dagokiola. Ohargarri da, baita ere, irudi jakinen sinbologia: erabiltzen da kopla zaharren teknika, Erdi Aroan sorturikoena; bestetik dama kalifi katzeko irudien semantika; eta, azkenik, gaiak eta pentsamendua, XVIII. eta XIX. mendeko joeretan oinarrituak.
[J. M. L.]
Ikus, halaber, B ERTSOLARITZA , H ERRI L IRIKA , K ONTAPOESIA .
es: canciones de amor
fr: chansons d'amour
en: love songs
Euskaraz badira zenbait kantu folkloriko, didaktiko eta entretenigarri, aztertzai leek canción enumerativa deitu zituztenak, eta, gaur egun, zenbakitze kantu izen datzen direnak. Kantuok zenbaki jarraituetan oinarritzen dira; batetik hamabi arte, (ez baita hamahirurik!), eta alderantziz, hamabitik bat arte, zenbaki jarraituek, bakarka nahiz multzoan hartuz, beren eragin semiotikoa pieza folklorikoan uzten dutela. Aipaturiko helburu didaktiko hori dela medio, sarritan haur kantuetan aurkitzen da abesti molde hori, zenbakiek gogoratzen laguntzen baitute eta teknika mnemoteknikoen artean agertzen baita sarritan zenbatzea.
Adibide oso zabaldua eta adierazgarria da Bat. Gure Jauna bera duk bat. Kantu horretan, lehenik, batetik hamabira arteko mailakatzea egiten da:
“Bat, gure Jauna bera duk bat . Bi. Erromako bi aldariak, gure Jauna bera duk bat . Hiru. Hiru Trinidadiak, Erromako bi aldariak, Gure Jauna bera duk bat . Lau. Lau ebanjelista santuak, hiru Trinidadiak, Erromako bi aldariak, gur e Jauna bera duk bat . Bost. Bost llaga preziosuak, lau ebanjelista santuak, hiru Trinidadiak , Erromako bi aldariak, gure Jauna bera duk bat . Sei. Sei aingeru argiegiliak, bost llaga preziosuak, lau ebanjelista santuak , hiru Trinidadiak, Erromako bi aldariak, gure Jauna bera duk bat. “ Eta horrela hamabi arte. Beherakoan, ostera aipatzen dira hamabiak : “Hamabi apostoluak, hamaika mila birjinak, hamar mandamentuak, bede ratzi ordenamentuak, zortzi zeruak, zazpi gozuak, sei aingeru argiegiliak , bost llaga preziosuak, lau ebanjelista santuak, hiru Trinidadiak, Erromako b i aldariak, gure Jauna bera duk bat. ”
Zenbaki bakoitza erlijiozko errealitate bati atxikia dago; zenbakiez baliatzea for mula paralelistikoen artean aipa daiteke; helburu didaktikoak dituzten pilaketak egi ten dira, haurren zailtasun memoristikoak gainditzeko.
Zenbakitze kantuen egitura helburu didaktikoez gain, jostagaietarako soilik diren arloetan ere agertzen da. Horietako bat da “Irungo Maio” izenekoa. Kantu horrek errepika bat du: “Irungo Maio, ai! Zer aparia geniken bart”, zenbakidun esa pidearen ostean abesten dena:
“Erratiluan eper bat” (Errepika).
“Bi tortoilo, erratiluan eper bat” (Errepika).
“Hiru oillo, bi tortoilo, erratiluan eper bat” (Errepika).
Eta gisa horretako enumerazioekin jarraitzen da :
“Hamar karga zardin berri; bederatzi basaurde; zortzi idi; zazpi zezen; sei zikiro; bost pirilo; lau antzara; hiru oilo; bi tortoilo; erratiluan eper bat. (Errepika).
Jan-edanetik, umore pantagruelikoa pizten da. Formula paralelistiko zenbaki dunak: goragoko zenbakiari janari eta edari gauza handiagoak dagozkio; behe rantz egiterakoan, metaketa agertzen da, afari ugaria eta ikaragarria gauzatuz. Zenbakiek daramaten prozesuan, gero eta gauza gehiago eta handiagoak aipatzen dira, afariaren sentimena handituz eta umore pantagruelikoa, zenbakiari esker, lor tuz.
[J. M. L.]
Ikus, halaber, G RADATIO , M AILAKETA , P ARALELISMO .
es: canto enumerativo
fr: chant énumératif
en: song