Jatorriz, hebrearrentzat, esker onezko kantua Jainkoaren laudatzeko. Elizako kantua da, gainerakoan, edozein hizkuntzatan. Euskaraz, 1734an agertu zen Pauen Othoitce eta Cantica Espiritualac Çubero Herrico deritzan liburua. Etxahun-Barkoxek aurkaratzen ditu “basa kobla” (kantu profanoa) eta “kantika”. Bi berseten egitez deitu kantuan:
“Jaun apez baten da hanitx itxusi Basa kobla huntzia ürgüllia gati, Kantika egitia lizate hen propi. Hartako bazünie ezpiritü aski, Ordian zünükie bai prima merexi.”
[J. H.]
es: cántico
fr: cantique
en: canticle