Komedia lana. “Jostatzeko irudiak” esapidetik eratorritako hitz berria, komedia generoko sortze lana izendatzeko. Euskal antzertiaren eragile izan zen Itz Jostaldiak (1880) erakundeak, nahiz sari antolatzaileek eta jarraitzaileek, Larramendik asmatu dostirudian oinarrituz erabiltzen zuten hitz hori euskaraz kome dia genero dramatikoa izendatzeko. M. Soroak, teatro berriaren aitzindariak, jostiru diak deitzen zituen bere antzerkitxoak.
[P. U.]
Ikus, halaber, K OMEDIA .