hurrenkera - Literatura Terminoen Hiztegia

 
HURRENKERA

Norabidearen ikuspuntutik atzematen du hurrenkerak istorioaren denboraren eta berbaldiaren denboraren arteko harremana. Bi denborek norabide paraleloa jarrai dezakete, edo ez. Norabide paraleloa jarraitzen dutenean, gertaeren hurren kera kronologikoari lotzen zaio gertaera horiek kontatzen dituen testua. Erabateko paralelotasuna, paralelotasun perfektua, ezinezkoa da. Ezintasun hori, lehenik eta behin, bi denboren izaera ezberdintasunari zor zaio; izan ere, berbaldiaren denbo ra izari bakarrekoa, dimentsio bakarrekoa da; istorioaren denbora, aldiz, dimentsio askotakoa da. Aski da istorioak zenbait pertsonaiaz jardutea, erabateko paralelota suna hausteko, berbaldiak ez baitu ahalmenik aldi berean suertaturiko gertaerak aldi berean emateko, nahitaez bata bestearen segidan eman behar ditu eta. Bestalde, nahikoa da pertsonaia batek une batez bere lehenaldiko zerbait gogoratzea edota, irudimena bide, etorkizunera proiekzioren bat egitea, hurrenke ra edo ordena perfektua hauts dadin.

Erabateko paralelotasuna ezinezkoa dela onartuta, bada eleberri ugari gertae ren hurrenkera kronologikoa jarraitzen duena testuan. Horietako bat J. L. Alvarez “Txillardegi”ren Leturiaren egunkari ezkutua izan daiteke, testua kausalitate logiko ari lotzen zaion heinean.

Dena den, oso arrunta da kontagintzan kausalitate logikoa eta kronologikoa haustea anakronien bidez, dela atzera begiratzen delako, dela aurrera begiratzen delako. Atzerako begiradan, lehenago gertaturikoa geroago kontatzen da; esate baterako, hilotza aurrean dela hasten diren polizi eleberriak. Aurrera begiradan, berriz, aurrez iragartzen da geroago gertatuko dena. Kontzeptu horiek literaturaren teoriara lehenbizikoz ekarri zituzten errusiar formalistentzat, L. Tolstoiren Ivan Ilitxen heriotza zen adibide eredugarria, tituluan bertan iragartzen zuelako ipuinaren askatze modua.

[A. T.]

Ikus, halaber, A NAKRONIA , A NALEPSI , D ENBORA , P ROLEPSI .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: orden
 fr: ordre
 en: order

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper