harreraren estetika - Literatura Terminoen Hiztegia

 
HARRERAREN ESTETIKA

Konstantzako Unibertsitateko Eskolari eta, bereziki, eskola horren bi buruei

(H. R. Jauss eta W. Iser) zor zaie harreraren estetikaren sorrera. Bi teorialari horien iritziz, literariotasunaren auzia ezin erabaki daiteke modu akroniko batez, ezta testu egituretan bakarrik oinarrituz ere. Literariotasunari eta literatura kategoriei ez zaie arrotza balio epaia, ez eta idazlan batek historian barrena sortu duen ikuspegia ere. Horrenbestez, harrera deituriko gertaeraren mende daude aipatu kategoriak.

Errusiar formalistek literaturaren esparruari hesia jartzeko literariotasuna muga-tu behar dela aldarrikatu zutenetik, halako komunikazio jakin bat literatur komunika zio bihurtzen duen zera hori zehaztera hainbat saio bideratu da. Literatur mintzaira mintzaira konnotatibotzat, semiotika konnotatibotzat, mintzaira desbideratutzat nahiz funtzio poetikoa nagusi duen mintzairatzat jo dutelarik abiapuntu ezberdine tatik helburu berbera erdiestea bilatzen zuten teorialariek: literariotasuna mugatu, mintzaira mota horren berezitasuna zedarritu, bere-bereak dituen ezaugarriak fin katu; betiere, mintzairaren eremuan. Saio batetik bestera ikuspuntua edo hurbilpen metodologikoa aldatu arren, oinarri erkide bat izan dute: literariotasuna aztergune bihurtu.

Hirurogeita hamarreko hamarkada aldera heldu zen literariotasunaren krisia deitua. Literariotasunaren azter-eremuko teoriak ez dira agortzen, hau da, literatu rak darabiltzan hizkuntz prozeduren eta hizkuntza arrunt edo estandarraren arteko aldeak arakatzea ez da baztertzen, baina zenbait lekune teorikotatik azpimarratzen hasten dira literaturaren mugaketan hartzaileak jokatzen duen papera.

Ezaguna da krisia sortzen duen oinarri teorikoa: testua konstantea, bakarra eta aldaketarik gabea bada ere, hartzaile bakoitzak bere gisara esperimentatzen du. Ez jakinean edo, neurri handiago nahiz txikiagoan, jakinaren gainean, idazlan baten hartzaile bakoitzak bere erara jasotzen du; izan ere, irakurtzen du nahi, zaletasun, gustu eta abarren arabera hautatuz idazlanean aurkitzen dituen elementuak. Bere esperientziako elementuak mailegatuz, berreraiki egiten du eskuartean duen tes tua.

Historian zehar, noizbehinka bederen, gogoan izan du kritikak hartzailearen egi tekoa, ez ordea modu jarraitu batean, XX. mendeko azken urteetan bezala. Egun, abiapuntu teoriko askotarikoetatik, literaturaren mugaketan aztergune saihestezin jotzen da hartzaileari eta harreraren testuinguruari dagokien lekua; harrera beste ikuspegi batetik planteatuz, puntu giltzarri izanik mintzaira literarioaren teoria, berri kuntza metodologikoa ekarri da literatur ikasketetara.

Testuak bere orrialdeetan biltzen duen mezua gertaera bat da, baina baita testu horren aurrean irakurleak edo publikoak izaniko erreakzioa ere, H. R. Jaussek dioenez. Arreta gunea aldatzen du: formalismo-estrukturalismoek eraikuntza formal soiltzat hartzen dute testua, eta berorren eraketa dute aztergai bakarra; aldiz, Jaussentzat galdera nagusia ez da eraketa, baizik eta zergatik testu batek zentzu jakin bat duen irakurle multzo mugatu batentzat. Abiapuntutik bertatik onartzen du, jakina, egon ez dagoela benetakoa edo baliagarria den irakurketa bakar bat –gehienetan, garai bakoitzak berea du–, harrera ezberdin asko baizik. Publikoa indar historiko eta sorkidea du idazlanak, eta bere ezaugarri dinamikoa ematen dio.

Iser-engan berebiziko garrantzia du testuaren mugagabetasunaren kontzep tuak. Testuek hutsuneak dituzte, eta irakurleak bereganatzen du betetze eginkizu na, modu konkretu batean gauzatuz. Irakurketaren ekintzan, irakurlearen parte har tzeari esker jaiotzen da testua bizitzara. Irakurri ahala jaiotzen denez, testu baten zentzua ez dago bere barnean. Kokagune horren ordez, irakurketaren prozesua du sorleku. Horregatik, nahiz eta harrera edo interpretazio iturria bera izan, testu ber beraren harreraren historiak hainbat emaitza eman ditzake. Zentzua ez datxekio testuari bakarrik, irakurle-testu bikotearen elkarlanean sortzen da; hor dago gakoa. Irakurlea da mugagabe zegoen hura mugatzen duena, eragiketa bakar baten bidez: mugaketa finkatzeko euskarri puntuak eskaintzen dizkioten testu elementuak harremanetan jarriz, interpretatuz. Testuak ez du formulatzen bere zentzu propioa; aitzitik, testuaren hutsuneek zilegitzen diote irakurleari testua egokitzea eta berez kanpokoa ez ezik arrotza ere bazaion esperientzia bereganatzea. Irakurtzeko ekin tzan bertan sortzen edo eratzen da bakarrik esanahia. Irakurketak ixten du testua, irakurri artekoan irekia eta mugagabea baita. Mugagabetasunean, testuaren bera ren barneko ezaugarrian, du jatorria efektu bat sortzeko ahalmenak. Esperientzia estetikoa osatze prozesuan ernetzen da, hots, testuan zehaztugabe azaltzen diren edukiak zehaztean, eta, horrenbestez, haren sorkide izatean. Beraz, esperientzia estetikoa lekune hutsak betez osatzen da, zentzua ezartzearen ekintzan. Lekune hutsetan kokatzen da irakurlearen jarduera eremua, baina, efektu estetikoa sor dezaten, nahitaezko baldintza da irakurleak bertan identifikatzea ezagunak zaizkion eduki nahiz esperientziak, gainerakoan testuak ezin gara baitezake bere jarduera gaitasuna. Nolakotasun estetikoa, beraz, testuari barneko zaion mugagabetasuna ren baitan dago; lekune hutsen mugagabetasunean datza irakurlea eduki estetikoak sortzera daramaten erreakzio batzuk eragiteko ahalmena. Edo beste hitz batzuekin esanda: esperientzia estetikoa ez zaie zor testuaren eduki finkoei, baizik eta irakur ketan sortzen diren eduki eta esanahiei; izan ere, esperientzia estetikoaren jatorria ez dago idazlana eratzen duen oinarri ontikoak edo izaerak eragindako erreakzio bere zian, edo testuaren barneko kualitate metafisikoetan, edo askotariko esperientziak harremanetan jartzea zilegitzen duen mugagabetasunean nola lekune hutsetan. Askotariko esperientzia horiek dira: batetik, irakurleak eguneroko bizitzan izandako esperientziak; bestetik, idazlanean aurkezten direnak, besterenak, jakina; azken batean, subjektutzat irakurlea duten esperientziak dira, eta besteren kontzientziak subjektutzat dituztenekin gertatzen dira esperientzia horiek. Testuaren ikuspegi horretatik, funtzio aniztasun edo balio aniztasun potentzialtzat hartzen da nolakota sun estetikoa.

Abiapuntua mugagabetasunaren kontzeptuan dago; horren bidez, testua ulertzera eta konkretatzera hel daiteke. Irakurketa prozesu eragilea bitarteko, lekune hutsak edukiez betez, printzipioz mugagabetzat azaltzen den zerbait eduki berezi batzuetan lortzen da konkretatzea. Idazlana irakurlearen kontzientzia subjektiboan konkretatzen da. Literatura ikusteko modu horrek berekin dakar literatur idazlanaren historikotasunaren edo ahistorikotasunaren auziarekiko jarrera: testuari lekune hutsak aitortzen zaizkionez, testuaren hartzaileak bere baldintza historiko, sozial, lekuzko, indibidualen arabera betetzen ditu lekune huts horiek.

[A. T.]

B IBLIOGRAFIA

I SER , W.: El acto de leer. Teoría del efecto estético, Taurus, Madrid, 1987. J AUSS , H. R.: Pour une esthétique de la réception , Gallimard, Paris, 1978. J AUSS , H. R.: Experiencia estética y hermenéutica literaria. Ensayos en el campo de

la experiencia estética , Taurus, Madrid, 1986.

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: estética de la recepción
     fr: esthétique de la réception
     en: reception theory

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper