Kontaketaren azterketa estrukturalean, kontaketa unitaterik txikiena da funtzioa.
R. Barthesentzat ikuspuntu linguistiko batetik eduki unitate bat da, baina, jakina, esakune batek esan nahi duenak bihurtzen du unitate, eta ez esateko erabili den moduak. Bi sail nagusitan banatzen ditu Barthesek funtzioak: funtzio distribuziona lak eta integratzaileak. Eragiketa batera igortzen dutenak funtzio distribuzionalak dira; integratzaileek, berriz, esanahi batera igortzen dute. Horregatik, eragiketa guztiak hartzen dituztelako, hain zuzen ere, distribuzionalak bakarrik dira bete-bete an funtzioak; integratzaileen barrutia zantzu guztiena da: berez unitate semantiko ak dira. Bete-betean funtzioak direnen artean, alegia, egintzak adierazten dituzte nen artean (eta ez izaerak), lehen mailako funtzioak edo funtzio kardinalak (guneak) eta bigarren mailako funtzioak edo katalisiak bereizten ditu.
Funtzio kardinala, lehen mailako funtzioa da, gunea. Funtzio giltzarria da: berak kontaketaren une bat hasi, iraunarazi edo itxi egiten du. Funtzio bat kardinala izateko, berak kontatutako ekintzak istorioaren jarraipenerako aukera bat ireki, iraunara zi edo itxi egin behar du. Bestela esanda: zalantza bati hasiera ematea dagokio edo zalantza hori amaitzea. Horregatik, kontaketaren arrisku uneak eratzen ditu.
Esate baterako, Tx. Agirreren Kresala ko Mañasik Indianoak egin dion ezkontza proposamenari ematen dion erantzunak gune edo funtzio kardinal bat moldatzen du, baiezko edo ezezko erantzunak erabat baldintzatuko duelako istorioaren jarrai pena. Mañasiren ezezkoak itxi egiten du kontaketaren une bat.
[A. T.]
Ikus, halaber, F UNTZIO , K ATALISI , S EKUENTZIA .