gainegitura - Literatura Terminoen Hiztegia

 
GAINEGITURA

1.- Gizarte bateko egoera ekonomiko eta sozialaren emaitza den eta klase agin tariaren interesen adierazle den ikusmoldearen arabera eraikitako ideia sarea da gainegitura ideologikoa, kritika marxistaren arabera. Zehazkiago, K. Marx eta F. Engelsen testuetan aipatzen zen kontzeptua da; bi filosofo horiek esan zuten artea eta literatura gainegitura ideologikoaren osagarriak zirela, aldi berean argi nabar menduz horien garapenean ez zutela egoera ekonomiko eta sozialek zuzenbideak edo filosofiak bezainbeste eragiten. Marxek, esate baterako, zehaztasunez adiera zi zuen Greziako artea garaiko oligarkia esklabistaren mundu ikuskeratik indepen dentea zela, sorkuntza artistikoaren garapenak nahitaezko autonomia izan behar duela, eta gehiegikeria dela, adibidez, W. Shakespeareren obra lehen kapitalismo burgesaren emaitza soil gisa hartzea. Baina, edonola ere, egoera sozio-ekonomiko jakin baten emaitza gisa ikusi behar zirela ohartarazten zuen. Besteak beste, L. Trotskik iradoki zuen arteak eta literaturak bazituzketela berezko garapen lege zen bait, eta ez zeudela hain estuki loturik gizartearen garapen sozio-ekonomikoari.

Egitura sozio-ekonomiko eta gainegitura artistikoaren arteko harreman zurrune an oinarrituriko teoriak garatu ziren errealismo sozialistaren itzalpean, eta gizarte baten balio, sentimendu eta bizitza baldintzen kontzientzia hartzeko baliabide gisa moldaturiko sorkuntzak gailendu ziren, ondorioz. Literatura klase harremanen isla gisa hartzen duten analisi literarioei kritika soziologiko esaten zaie orokorrean.

2.- Teun A. Van Dijken testu teoriaren arabera (1983) bereiz daitezke, alde batetik, hizkuntzazko egitura testualak (mikroegiturak eta makroegiturak), eta, bestetik, hizkuntzazkoak ez diren egitura testualak edo gainegiturak. Gainegiturak egitura edo eskema orokorrak dira, hierarkikoki antolaturiko kategoria multzoez osatuak eta zenbait arauren bidez antolatuak. Testuaren adiera semantiko orokorra eskema horien bidez artikulatzen da. Testu mota bakoitza artikulazio sintaktiko orokor batzuen eskemaren arabera eratzen da. Bi gainegiturarik ezagunenak eskema narratiboa eta eskema argumentatiboa dira, eta testuaren eduki globaletik aske daude, aski autonomoak dira, gainegitura narratiboak nahiz gainegitura argumentatiboak istorio edo argudioen izaeratik aski libre diraute. Gainegitura horiek dira, beraz, testu tipologien oinarrian daudenak; halere, gogoan hartu behar dira beti testuaren funtzio pragmatikoak eta soziokulturalak. Horren arabera, gainegitura narratiboak antolamendu eskema kanoniko baten araberako hiru kategoria ditu beti bere baitan: aurkezpena, gatazka edo korapiloa eta askaera; inoiz, ebaluazio edo ebazpen morala dakar ondoren. Baina gainegitura narratiboak, testu idatziez gain, bestelako adierazpide molde batzuk ere egituratzen ditu, hala nola, ahozko mintzaira, irudia, keinuen bidezkoa, eta abar.

Beste zenbait teorialariren hipotesiarekin bat eginez (besteak beste Crowder, 1982), Van Dijkek dio testu bat ulertu eta informazio hura gogoan hartu ahal izate ko idatziaren edukia berreraiki edo berrordenatu egiten duela irakurleak, egitura abstraktu eta hierarkiko baten arabera, testuaren makroegituraren antzerakoa den egitura baten arabera bereganatzen duela. Ikerketa esperimentalek (Crowder, 1982, Gena eta beste batzuek) ondorioztatu dutenez, irakurle gaituak testuen egi tura globalaz jabetzen dira eta zenbait estrategiaz baliatzen dira, errepasatu, para fraseatu eta interpretatu egiten dituzte testuko osagai semantikoen harreman kau salak, azkenean idatziaren barrengo egitura inferitu ahal izateko. Horretan oinarriturik, Genak (1983) ikertu du testuaren eskemak, laburpen eta bestek duten aplikazio didaktikoa irakurriaren ulerpena hobetzeko.

Van Dijkek (1983) testuaren makroegitura deritzo egitura global horri. Makroegitura testuaren egitura semantikoa da, haren koherentzia orokorraren ideia ematen duena, bestela esanda, testuak orokorrean harturik duen adiera. Horren aurkako kontzeptua da mikroegitura esaldi eta perpausen sekuentzia konkretuez diharduena. Baina, diskurtsoaren ezaugarri abstraktua izateaz gain, irakurlearen ulerpen kognitiboaren interpretazio fenomenoa ere gertatzen da, ezagupen subjek tiboek ere parte hartzen dutela. Irakurleak erabaki egiten du zein informazio den garrantzitsuen testuaren hierarkian eta zein kategoria orokor hautatu behar diren, testuan denotatzen ez badira ere, (Van Dijk 1990). Irakurlearen interpretazioak ez dira arbitrarioak ordea, testu iturriaren egileak berak ere zenbait baliabide baititu testuari eman nahi dion makroegitura aditzera emateko. Horregatik, irakurleak egi ten duen interpretazioa testuak eginiko proposizioez eta bere aldez aurretiko eza gutzaren emaitza da: ohiko ikuspegian ez bezala, elkar eragite harremana dago subjektu-objektu harreman horretan. T. Van Dijkek dioenez, irakurle bakoitzak egi ten duen testuaren laburpena ezberdina bada ere, makroarau deritzen arau orokor eta konbentzional beretan oinarritzen dira beti. Arau horiek, egilearen arabera balio estrategikoa dute, testuaren informazio semantikoa antolatu eta sintetizatu egiten dute.Van Dijken arabera, lau dira lau arau horiek: supresioa (garrantzirik gabeko edo errepikakor diren osagaiak isildu); hautapena (aipatzen den osagai nagusi baten baldintza, osagai, aurreiritzi edo ondorio dena); orokortzea (zenbait elemen tu kontzeptu orokorrago batez ordezkatzea); eta eraikitzea (dedukzioak egitea tes tuak eskaintzen duen informazio esplizitutik abiaturik).Van Dijken azalpenen arabe ra, abstrakzio eta sintesi prozedura hori informazioaren prozesatze eredu baten arabera deskriba daiteke.

[L. O.]

Ikus, halaber, T ESTU .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: superestructura
 fr: superstructure
 en: superstructure

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper