gai - Literatura Terminoen Hiztegia

 

GAI

Euskaraz, gai hitza guztiz polisemikoa da. Eguneroko mintzamolde arruntean, gaia izan daiteke –zentzu zabal batean– hitzaldi, idazki, emankizun edo mahai ingu ru batean aipatzen den erreferentea edo “objektu materiala”, gizarte arazoa, gogo eta, ideia edo irudia, etab: hala nola, telebista digitala, droga, edergintza eta irudi mena, eta abar.

Liburu batentzat gisa berean erabiltzen da hitz hori, orduan, gaia izanen da orrialdetan zehar aipatzen dena: “Europako hizkuntzen garapena”, “Victor Hugo eta Euskal Herria”, eta abar. Beste edozein kasutan bezala, mailak aurki daitezke gai beraren baitan, hala nola, gai nagusia eta haren barnean edo haren inguruan, biga rren, hirugarren... mailako gaiak: “Victor Hugo eta Euskal Herriko bazterrak”, “Victor Hugo eta Iruñea”, eta abar.

Literaturan, genero eta testu motaren arabera, aipagai nagusi hori agerian gerta daiteke. Esaterako, P. Perurenaren Koloreak euskal usarioan entseguan gaia agerian jartzen du izenburuak, Piarres eleberrian ere bai J. Barbier-ek, baina fik zioan batez ere liburuen izenburuak ez dute gaia nahitaez deskribatzen. Ez da beti hala izaten ordea, J. Sarrionandiak Hitzen ondoeza entseguren izenburuan ez du gaia agerrarazten eta Gasteizko hondartzak ipuinean X. Montoiak ere ez. Dena den, oro har obraren izenburua gaiari buruzko garrantzi handiko informazio iturria izaten da irakurlearentzat, baita ere paratestuan sartzen diren beste osagaiak, hala nola, estalkiaren atzeko laburpena, hitzaurrea, eta abar, edota liburuaren inguruan izaten den komunikazioa: aldizkariak, telebista eta irratiak, aurkezpenak, beste irakurleak, eta abar.

Literaturaren kritikaren aldetik, gaiaren sartzea guztiz baliagarria da, korpus batean idazlan asko aurkitzen baita gai beraren inguruan: itsasoa, gerla, amodioa, askatasuna, eta abar. Gai edo temaren gako hori sailkapen askoren iturria da. Ikertzaileek gaia mito literariotik bereizten dute, baita ere, motibotik.

Bestalde, badago kritika sail bat berezia, hain zuzen kritika tematikoa deitzen dena. Sail horretan, G. Bachelard, J. Starobinski edo J. P. Richard bezalako ikertzaileak ari izan dira lanean, XVIII. mendeari buruz lehenak, eta XIX.-XX. mendeetako eleberrigile eta olerkarien gainean bigarrenak. Kritikari horien ustez, idazlan bat gai batzuen inguruan garatzen da. Beraz, idazle baten ulertzeko, ardatz nagusi horiek aurkitu behar dira, guztiz bereak dituen gai berezi horietarik sortzen baitu bere obra.

[J. C.]

Ikus, halaber, K RITIKA T EMATIKO , M ITOKRITIKA , M OTIBO .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: tema
 fr: thème
 en: subject

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper