fabula - Literatura Terminoen Hiztegia

 
FABULA

(lat. fabula , kontakizun)

Hitzaren etimologiak badu harremanik egun hitzak hartu duen zentzuarekin. Euskaraz alegia deituriko narratiba azpigeneroa izendatzeko erabiltzen bada ere gaztelaniaz, kritika literarioaren esparruan bereganatu dituen esanahiak beste hauek dira:

1.- Antzertiaren munduari loturik dago fabula terminoa, kontuan hartzen bada Aristotelesen Poetika n agertzen den mythos hitzaren itzulpena dela. Filosofo gre ziarraren esanetan, fabula gertaturiko ekintzen osotasun antolatua edo sistematiza tua da. Antzerki batek kontatzen duen istorio bateko ekintzen berrantolaketa krono logikoa da. Sorkuntza prozesuan, pertsonaia edo karakterrak baino lehenago datorren zerbait da. B. Brechtek nozio horren berrikusketa proposatu zuen, fabula kronologikoa ez ezik, sistema logikoa dela esanez. Ez da, beraz, idazketaren lehen faseari dagokion zerbait, baizik eta esanahi bakar eta oso baten aurkitze eta inpo satzea. Hori horrela izan dadin, dramaturgoak edo taula zuzendariak, antzerki bat taulara eramaten duen bakoitzean, berrosatu behar izaten du fabula, testuari zentzu bateratu bat emateko. Lehen adiera hau errusiar formalistek bereganatu zuten.

2.- Narratologiak bereganatu duenez geroztik, beste zentzu batean ere ulertzen da fabula terminoa. U. Ecok, adibidez, “fabula prefabrikatu” kontzeptua darabil erai kuntza narratibo konbentzionalak edo estereotipatuak izendatzeko. Adibide gisa, ele berri poliziakoetan ardura agertzen den segida narratibo bat ematen du kritikari italiarrak: krimena, susmagarriaren izendatzea, susmagarria desenkusatzen duen bigarren krimena, hobendunaren aurkitzea. Normalean fabula prefabrikatuak literatu ra genero komertzialenetan (abenturazko eleberria, sentimentala, eta abar) aurkitzen dira, irakurleari eskatzen dion arreta maila ez delako handiegia, baina gerta daiteke goi mailako literaturak ere fabula horiekin jolas egitea (erabilera ironikoa da azken hori). Euskal literaturari begiratuz gero, esan daiteke XX. mendeko ohitura eleberri askok ere, neurri batean, fabula prefabrikatua erabiltzen dutela: pertsonaia nagusia bizi den baserritar mundu idilikoaren deskribapena, mundu modernoarekiko igurzte fase traumatikoa, mundu idilikoaren hautaketa behin betikoa (Tx. Agirreren Garoa , J.

P. Iratxeten Antton , J. Barbier-en Piarres , etab.)

3.- Narratologian fabula/trama bereizketa egiteko ere erabili izan da gaztela niaz. Euskaraz, istorio terminoa nagusitu zaio gehienbat. Ikus I STORIO .

[U. A.]

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: fábula
 fr: fable
 en: fabula

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper