(grek. euphonia, soinu gozoa)
Hots melodiko gozoa, hitzen osagai akustikoak egoki aukeratzetik sortua, eta erritmikoki osagaiak esaldiaren nahiz periodoaren barruan ongi kokatzetik heldu den kualitatea edo efektua da.
Olerkariek eta prosa poetikoaren sortzaileek sentiberatasun berezia azaldu dute hizkuntzaren dohain harmoniko hori bilatzen. Gogoan hartzekoa da Frai Luis de Leónek estiloari buruz esanikoa: “Denek erabiltzen dituzten hitzetatik, aukeratzen dira egokienak, ikusten da hitzen hots joa, eta zenbaitetan letrak ere zenbatzen dira, eta aztertzen eta neurtzen eta egituratzen. Ez bakarrik esan nahi dena argi eta garbi adierazteko, baizik eta armoniaz eta gozotasunez mintzatzeko”.
Hona, eufonia adibidetzat, Oxobiren “Belatsa”:
“Gaicho hegaztina ! Hegaztin arina ! Oihan barnean erregina ! Norat hintzan ihesi jina , Gibel utzirik atsegina , Hegaztina!...: ”
[J. M. L.]
Ikus, halaber, H ARMONIA .