estrofa - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ESTROFA

(grek. strophe, itzulia)

Jatorriz, estrofa hitzak agertokian teatroko koruaren ibileraren itzulera izen datzen zuen. Metrikan, neurtitz edo bertso lerroz eraikitako multzoak dira estrofak, ordenamendu bati atxikiak; estrofan diskurtso poetikoaren antolakuntza gehienetan errimak eta kokapenak erabakitzen dute, baita lerroen silaba kopuruak eta lerro barruko etenaldiek ere.

Estrofak, eskuarki, esaldi unitate bat osatzen du, edota esanahi betea duen sin-taxi periodoa. Era bateko nahiz besteko estrofak daude, zeri begiratzen zaion: neur titz edo bertso lerro bakoitzaren silaba kopurua zaintzen duen edo ez; estrofak zen bat bertso lerro dituen, eta horiek nola banaturik dauden estrofaren zatietan.

Bertso lerro bakoitzaren silaba kopuruari begiratzen bazaio, eta estrofako lerro guztiek silaba kopuru berbera badute, estrofari isometriko edo isosilabikoa esango zaio. Estrofa isosilabikoen artean, Iparraldeko bi, hiru, lau eta bost puntuko handia, ertaina, txikia aipa daitezke, Hegoaldean, lauko, seiko, zortziko eta hamarreko han dia, ertaina, txikia deritzenak. Gisa berean aipatzekoak dira hemistikio berdinak dituzten estrofak ere. Hala nola, hiruko berdina zortzi silabez, seiko berdina zortzi silabez, seiko berdina hamar silabez. Neurtitz edo bertso lerroen silaba kopurua aldatzen bada, orduan heterometriko edo anisosilabiko deitzen da. Hala nola, kopla erako estrofak (kopla, kopla nagusia, kopla luzea); kopla ertaina, kopla txikia; pun tuak deiturikoak (bederatzi puntukoa, zortzi puntukoa, sei puntukoa); hautsiak deri tzen moldeak.

Estrofaren osagai aipagarrienak kontuan hartu ondoren, argigarri jotzen da osa gai horien eragina testu poetikoaren egitura estetikoan. Estrofak bertso lerro asko baldin baditu eta silaba askokoak, malgutasuna galtzen du eta zama erretoriko han diagoa hartzen. Eta alderantziz: estrofak, zenbat eta bertso lerro gutxiago eduki eta silabez murritzagoak, orduan eta malgutasun handiagoa du kontaerarako eta esal di zizelkatuak biribiltzeko. Etenek ere badute eraginik, esaldien erritmoa eta tinka penak markatzeko. Gero, baliabideen ugaritasun marka dator, silaben kopuruak aldatuz, errima berriak gehituz, hausturak, errepikak, bihurkiak sartuz; fono-estilisti karen amorez espresibitate poetiko berriez hornitzen da estrofagintza.

Euskal literaturan, estrofa edo bertso lerro multzo egituratua izendatzeko erabi li diren hiru hitzak dira: estrofa, ahapaldi eta bertso. Arruntki bertsogintzak eskain tzen dituen hiru genero motatan honela erabiltzen dira: alde batetik, bertsolaritzan bat-bateko lana da bertsolariek daramatena. Bertsoa da haientzat egituratzen duten neurtitz edo bertso lerro multzoa. Batasun bat dauka bertsoak, bai pentsae raren aldetik eta bai formaren aldetik (puntua). Buruz buru jokatzen direlarik, lehe naren ildotik doa bestea, elkarrizketa sortuz, bakoitzak bertso bakarra darabilelarik.

Bigarrenik, kantuan edo bertsopaperetan, kantu egilea edo bertso paratzailea ez da bat-batean ari, eta ez publiko baten aitzinean. Zerbait kontatu behar du, ahapaldiakedo neurtitz multzoak baliatuz eta noizbehinka —baina guti euskal kantutegian— errepikak erabiliz. Kasu horretan, ahapaldiak bere egitura dauka, bertsoak duen bezala, baina ahapaldi bakoitza sartzen da kantuaren egitura orokorrean. Istorio bat kontatzen du, hastapenarekin eta bururapenarekin. Kantu egileak gogoan dauka doinu bat eta haren araberako ahapaldiak sortzen ditu; neurri bereko ahapaldiak, noski.

Olerkigintzan, aldiz, olerkariak doinu bat ukan dezake gogoan, edo ez. Edozein forma poetiko hauta dezake bere pentsamenduaren azaltzeko, edo tirada bat edo estrofa k sortuz. Estrofak izan daitezke neurri berekoak, ala ez, baina bat bertzearen ildotik doa, bakoitza delarik urrats bat olerkariaren ibilaldian.

Tradizioz lehenengo bi terminoak erabili dira, eta estrofa , aldiz, ikerketa lanetan soilik. Modulu estrofikoari ahapaldi esan zaio iparraldean, eta R. M. Azkuez geroztik hegoaldean ere zabaldu da, bertso, pertsu eta berset esanahiarekin. Bertsolaritzan gutxiago erabiltzen da ahapaldi hitza, bertso, pertsu, berset baino, modulu metri koa adierazteko. Estrofa , bestalde, nazioarteko hitz berria bada ere euskaraz, hitz zehatza denez, poesiaren modulu metrikoez maila jasoan mintzatzeko erabiltzekoa dirudi. Beraz, bertsoa bertsolaritzan, pertsu eta berset ere barne; estrofa maila jaso an, bereziki poesian; eta ahapaldi bien sinonimotzat, bereziki kantu zaharren eta antzinako poeten modulu metrikoak aipatzeko, ahaztu gabe hori dela euskal hitza alorra izendatzeko.

Beraz, izan dadin bertso, ahapaldi ala estrofa, hiru hitz horiek adierazten dute neurtitz edo luzetasun bereko bertso lerro multzo bat, luzetasun berekoak bertso gintzan edo kantuetan, doinu baten bidez sortuak direlakoz, eta luzetasun ezberdi nez eginak edo ez olerkigintzan. Berak dauka bere berezko egitura, sartzen delarik denbora berean kantuak edo olerkiak duen egitura orokorrean.

Jakina denez, estrofa ez da modulu metriko bakarra; hor daude euskal tradi zioko baladak, bihurkidunak, tiradak, formula periodizatuak, bertso libreak eta abar. Estrofak modulu metrikoetan ugarienak dira eta nolerebait garrantzitsuenak ere bai, baina ez dira bakarrak.

Estrofen sailkapena . Ia ezinezkoa da estrofa denak edo gehienak hartuko dituen sailkapen bat egitea: asko dira generoak, ereduak eta aldaerak. Euskal ber-tsogintzan eredurik erabilienak eta ardatz gertatzen direnak aipatuko dira jarraian. Helburua, beraz, euskal estrofen sistematizazio bat eta izendatze formula bat proposatzea da.

Eskema metrikoetatik hasi beharra dago, haien arteko konparaketak eginez, estrofen sistemek marka ditzaten berdintasun eta ezberdintasunak, eta gainerako ñabardura bereziak. Iparraldekoen eta Hegoaldekoen artean dagoen diferentziaz ohartzea ezinbestekoa da estrofak idazteko eta izendatzeko unean. Bi sistemok oso kontuan hartzekoak dira euskal estrofagintzaz hitz egiterakoan. Biak adieraziko dira beti eskema metrikoetan, baina argitalpen honetan adibideak idazteko, hiztegiei dagokien laburtasunaren izenean, Iparraldeko idazkera hobetsi da, baina biak J. M. Lekuonaren Euskal estrofez artikuluan ikus daitezke (1994).

Bertsolaritzan estrofagintzari buruz esan denak eta egin denak kontuan hartu beharrekoa dirudi, indarrean dagoen estrofagintza ia bakarra delako, bertako sistema delako, asko landu dena praktika mailan, eta ez gutxi teoria mailan. Bertsolaritzak agortzen ez duenez gaiaren eremua, hemen alde batera utziko badira ere, kontuan hartu beharrekoak dira, orobat, gainerako generoak eta horietan erabiltzen diren erdal modulu metrikoak, hala nola, soneto, lira, eta hainbat estrofa mota.

Estrofaren osagai aipagarrienak kontuan hartuz sailka daitezke estrofak. Hona hemen irizpideak:

  1. Bertso lerro kopuruaren arabera.
  2. Bertso lerroen silaba kopurua eta etenak kontuan hartuz.
  3. Bertso lerroak isosilabikoak edo anisosilabikoak diren.
  4. Monorrimoak edo plurirrimoak diren puntuen aldetik.
  5. Etenaldiek hemistikio ezberdinak edo berdinak egiten dituzten.
  6. Hausturarik dagoen bertso lerroen erregulartasunean, ereduak aldatuz.
  7. Errepikarik nahiz bihurkirik sartzen den estrofa barruan.

Estrofaren ezaugarri teknikoak eta izendapena bi gauza dira egiaz. Ezaugarri teknikoak denak markatu behar dira estrofa jakin bat deskribatzekoan. Izendatzea, ordea, egin daiteke –eta hala egiten da gainera– ezaugarri tekniko bat edo bi soilik harturik. Izendatzean, hiztegiaren erabilgarritasuna da kontuan hartu beharrekoa, eta asko lagundu dezake usadioak (hala nola, bertsolaritzakoak), ezaugarri tekniko nabarmenena aipatzeak, edota moduluaren edozein ñabardura historikoz asma men onaz baliatzeak.

Honako multzo hauek bereizi dira:

I. Multzoa: Molde isosilabikoak, puntutik puntura, hemistikio ezberdinak eta monorrimoak. (Molderik erabilienak: hamarreko, zortziko nagusia, zortziko txikia...)

II. Multzoa: Molde isosilabikoak, hemistikio berdinak eta monorrimoak. (Hamar, sei eta hiruko berdinak)

III.Multzoa: Koplak, anisosilabikoak eta monorrimoak. (Koplak: zaharra, luzea, ertaina, txikia...)

IV.
Multzoa: Puntuak izendaturiko moldeak. Anisosilabikoak eta monorrimoak. (9 eta 8 puntuko klasikoak. 6 puntukoak eta 9 puntuko berriak deritzenak).
V.
Multzoa: Molde hautsiak. Lehengo ereduak hautsiz, lerroak erantsiz, errimak erantsiz, sorturikoak.

VI. Multzoa. Molde bereziak : (12A,12A, 5b,10B,5c, 10C,5d,10D) “Maite bat maitatzen det (10A, 10A, 20A, 11A, 11A) “Iragan besta bigarrenian (10A, 11A, 10B, 10B, 5c, 10C, 10C) “Joana Bixenta Olabe” .

I. MULTZOA

Ezaugarri teknikoak : lerro jakinak, isosilabikoak puntutik puntura, hemistikio ezberdinak eta monorrimoak.

Izendatzea : hemistikio lerroen kopuruak agintzen du hegoaldean: laukoa, sei koa, zortzikoa, hamarrekoa eta abar; lerro kopuruaz markatzen da estrofa mota horren ezaugarri nagusia. Eta hortik hartzen du horrelako ereduen izena. Iparraldekoek, ordea, beste idazkera bat darabiltenez estrofak idazterakoan, puntuen kopurua dute gogoan, bi, hiru, lau, bost eta abar puntukoa deritze. Bigarren osagai bat ere hartzen da gogoan estrofak izendatzean: hemistikio bakoitzeko silaben kopurua hegoalde an, 10-/ 8A (handia), 8-/ 7A (ertaina), 7-/ 6A (txikia) eta abar konbinaketak aipatuz egiten da hegoaldean. Eta iparraldean ere berdintsu, nahiz eta silabak puntutik puntura hartu, 18 (10+8)A (handia), 15 (8+7)A (ertaina), 13 (7+6)A (txikia) izendatu.

Eredu erabilienak : hemen aipatzen diren ereduetan ez daude denak, baina gehienak bai; eta ematen dira zantzuak hemen ez dauden ereduak ere non kokatu eta nola aztertu jakiteko.

I.1.M OLDE HANDIA

I.1.1.Testuak

“Lurraren pean sar nindaiteke maitea zure ahalgez ; bortz pentsamendu eginik nago zurekin egon beharrez , borta barnetik zerratu eta ganberan beti nigarrez.. . Pentsamenduak airean eta bihotzetikan dolorez ! Ene xangrinez hilarazteko sortua zinen arabez.

(Pudes zaharra)

“Zenbat errezo egin izan det nere denboran elizan; ta pozik nago ikusirikan pakian nola gabiltzan. Ni naizen bezain kobarderikan inor ezin leike izan, semiak gerra ez joateatik mutilzar gelditu nintzan.”

(Txirrita)

“Jose Joakin Izuelako auspez lurrean jarririk, bizkarra ere makurtu zaizu bakartasunez beterik; admiraturik aurkitutzen naiz ez dezulako andrerik.”

(Pastor Izuela)

“Harmen hartzera deitu ninduen gazterik zorte etsaiak; urrundu nintzen, herri alderat itzuliz usu begiak.” (“Solferinoko itsua”)

I.1.2. Eskema metrikoak

a. Hegoaldeko idazkera usadioa 10-/ 8a / 10-/ 8a / 10- / 8a / 10- / 8a / 10- / 8a 10-/ 8a / 10-/ 8a / 10- / 8a / 10- / 8a

10-/ 8a / 10-/ 8a / 10- / 8 a 10-/ 8a / 10-/ 8 a

a. Hegoaldeko izendatzea

-
Hamarreko handia
-
Zortziko handia

- Seiko handia

-
Lauko handia
b.
Iparraldeko idazkera 18 (10+8)A / 18 (10+8)A / 18 (10+8)A / 18 (10+8)A / 18 (10+8)A 18 (10+8)A / 18 (10+8)A / 18 (10+8)A / 18 (10+8)A 18 (10+8)A / 18 (10+8)A / 18 (10+8)A 18 (10+8)A / 18 (10+8)A
b.
Iparraldeko izendatzea

- Bost puntuko handia

- Lau puntuko handia

- Hiru puntuko handia

- Bi puntuko handia

I.2. MOLDE ERTAINA

I.2.1. Testuak

“Gai horrek badu mamia baldin ez banago gor , hainbat jende gizaseme ikusten ari naiz hor ; ogiaz gain gizonari anitz gauza zaio zor , bestela mundu hontara hobe ez gaitezen sor ; ogiakin justizia behar dugu derrigor ; hau sinisten ez duenik ba al da hemen inor?

(X. Amuriza)

“Libertatia nola baita gauzetako hobena , gathibutan egoitia hala pena gaitzena . Ni bezala ez dadila otoi ehor engana , ez etare hitz orotan fida ere gizona . Iangoikua, zuk begira niri ene zuzena.

(B. Etxepare, “Mosen Bernat Etxepareri kantuia”)

“Argi azkorrian jinik ene arresekila , beti beha entzun nahiz nunbaitik zure botza . Ardiak nun utzi tüzü? Zerentako errad a nigarrez ikusten deizüt zure begi ederra?

(“Agota”, J. Salaberri, Uskal herri maitiari )

“Hasperena habilua maitenaren borthala : habil eta erran izok nik igorten haidala ; bihotzian sart hakio hura eni bezala.

(A Zatarain, “Euskerazko bertsokerak”)

“Kazkarotak badakite trikun-trakun egiten, oiloñoak ebatsita sasipean gordetzen.” (A Zatarain, ibidem)

I.2.2. Eskema metrikoak

a. Hegoaldeko idazker a 8- / 7a / 8- / 7a / 8- / 7a / 8- / 7a / 8- / 7a / 8- / 7 a 8- / 7a / 8- / 7a / 8- / 7a / 8- / 7a / 8- / 7 a

8- / 7a / 8- / 7a / 8- / 7a / 8- / 7 a 8- / 7a / 8- / 7a / 8- / 7 a 8- / 7a / 8- / 7 a

a.
Hegoaldeko izendatze a Hamabiko ertain a Hamarreko ertain a Zortziko ertain a Seiko ertain a Lauko ertain a
b.
Iparraldeko idazkera 15 (8+7)A / 15 (8+7)A / 15 (8+7)A / 15 (8+7)A / 15 (8+7)A / 15 (8+7)A 15 (8+7)A / 15 (8+7)A / 15 (8+7)A / 15 (8+7)A / 15 (8+7)A 15 (8+7)A / 15 (8+7)A / 15 (8+7)A / 15 (8+7)A 15 (8+7)A / 15 (8+7)A / 15 (8+7)A 15 (8+7)A / 15 (8+7)A
b.
Iparraldeko izendatze a Sei puntuko ertain a Bost puntuko ertain a Lau puntuko ertain a Hiru puntuko ertain a Bi puntuko ertain a
I.3. M OLDE TXIKIA

I.3.1. Testua k “Lagundurikan danoi gugatik hil zanak , seme, hazi zaitugu aitak eta amak , beti zure gidari izandu geranak . Orain gurutze honen oinean esana k

ondo gogoan hartu biaituzu danak. (Unzurrunzaga, Aita-semeak )

“Gernikako Arbola da bedeinkatua , euskaldunen artean guztiz maitatua .

Eman da zabal zazu munduan frutua ; adoratzen zaitugu Arbola santua. (Iparragirre )

“Oles ezkonberriak, Yaungoikoak gau hun : toberaketan gatoz bost edo sei lagu n zuen baimenarekin kantatu dezagun.

(Tobera kanta herrikoia)

“Zazpi Euskal-Herriek bat egin dezagun ; guziak bethi-bethi gauden gu euskaldun. (Zalduby, “Agur eta ohore” )

I.3.2. Eskema metrikoak

a.
Hegoaldeko idazker a 7- / 6a / 7- / 6a / 7- / 6a / 7- / 6a / 7- / 6 a 7- / 6a / 7- / 6a / 7- / 6a / 7- / 6 a 7- / 6a / 7- / 6a / 7- / 6 a 7- / 6a / 7- / 6 a
a .
Hegoaldeko izendatzea
-
Hamarreko txikia
-
Zortziko txikia

- Seiko txikia

-
Lauko txikia
b .
Iparraldeko idazkera 13 (7+6)A / 13 (7+6)A / 13 (7+6)A / 13 (7+6)A / 13 (7+6)A 13 (7+6)A / 13 (7+6)A / 13 (7+6)A / 13 (7+6)A 13 (7+6)A / 13 (7+6)A / 13 (7+6)A 13 (7+6)A / 13 (7+6)A
b.
Iparraldeko izendatzea

- Bost puntuko txikia

- Lau puntuko txikia

- Hiru puntuko txikia

- Bi puntuko txikia Hemistikio ezberdinak dituzten estrofa molde horiez osaturiko lehenengo mul tzo horretan batez ere, doinua eta melodia funtsean aldatu gabe, eta, espresibita tearen amorez, zenbait aldaketa sartzen dira estrofa barruan (hala nola, monorri motik plurirrimora igaro, edota errepikak egin, edota errimak gurutzatu, edota

errimak besarkatu eta abar), eta diskurtso poetikoa eta intentzioa aldatzen dute. Hona zenbait eredu kontuan edukitzekoak:

- Bizkaiko zortziko txikia, melodia era plurirrimoan erabiltzen duena, bi puntu

sartuz: “Asko dira gaur eta/ len bere zirean, 13A antzak ez diñotsenak/ zer ete direan. 13A Iruditxu bategaz/ sartu yat gogoan 13B argitutea egi au/ zortziko bertsoan.” 13B

(R.M. Azkue “Astuak …arrantza”, in Onaindia, S.: Milla euskal olerti eder , 274-275)

- Errepikak eta bihurkiak ere aipatzekoak dira. Hona hemen zenbait kantu eza gunetakoak:

Lauko txiki errepikaduna : “Iruten ari nuzu,/ kilua gerrian, 13 A ardura dudalarik (bis)/ nigarra begian.” 13 A

( Kantu kanta Kantore , 185)

Zortziko txiki errepikaduna, plurirrimoa:

“Bautista Basterretxe/ mutiko pijua, 13 A neri gurdi ardatza (bis)/ ostuta dijua. 13 A Beltzak eta txuriak/ izango dituzu 13 B neri gurdi ardatza (bis)/ emate ez baidazu.”13 B

( Mariya , “M. Mendiburu”, Bordele, 54-55)

Zortziko txikia, hasiera kopla eran emanik : “Borthian Ahuzki 6 a ur onak osoki...” 6 a (Etxahun )

Doinu bera dute baina lehenengoak puntuduna egiten du hasierako hemisti kioan:

Gurutzatuak : “Lo! lo! nere maitea; 7 a Lo! ni naiz zurekin. 6 b Lo! lo! paregabea, 7 a nigarrik ez egin. 6 b Goizegi da munduko 7 c esnatzen bazira. 6 d Nigarretan urtzeko 7 c baduzu denbora.” 6 d

(Larralde, Kantu, kanta, kantore , 245)

Besarkatuak, errimak abba erako lokeran kokatuak:

“Berritzen ar’iz, Xuria 8 a nitan, egun guziez, 7 b noizten begiez 5 b egin erautan zauria; 8 a et’ene bihotz gaxoak 8 c

higanik, maita-sari, 7 d herskailu ordari, 5 d zitin tragasa-xiloak.” 8 c

(A. Oihenart)

I.4. M OLDE XEHEAK

I.4.1. Testuak

“Uztazu hurrantzera, amore maite; 11 A orai partitzeko damu ginate.” 11 A

“Amoriak: -Othoi, parti gitezen, 11 A jendiak diradela hasi bekhaitzen. 11 A Laidoz hartu gabe parti gitezen, 11 A jendek irrigarri gerta ezkiten.” 11 A

(B. Etxepare)

“Begira; Jauna, ez nadin gal: 9 A erakuts neri bihotz zabal.” 9 A (Iratzeder, Orduen liturgia , 1977, 629 )

I.4.2. Izendatzea

Orokorki multzo bereko beste moduluak bezala izenda daitezke: lauko, seiko eta abar hegoaldean; bi puntuko edo lau puntuko eta abar iparraldeko usadioan.

Baina, silaben kopuruak ezartzen duen bereizketa, lehen handia, ertaina, txikia esanez izendatu direnak, oraingo hauek izendatzeko ez da erabiltzen izen ezagu nik, nahiz eta “molde xeheak” esanez izenda daitezkeen, hala nola, lauko xehea, (6+5) silabez; lauko xehea (5+4) silabez.

Iparraldekoek ere, lehengo sistemari jarraituz, izenda ditzakete modulutxo hauek bi, lau puntuko xehea esanez, hala nola, bi puntuko xehea 11 silabez; lau puntuko xehea 11 silabez; bi puntuko xehea 9 silabez.

II. MULTZOA

Ezaugarri teknikoak : lerro jakinak, isosilabikoak, hemistikio berdinak silabez, eta monorrimoak.

Izendatzea : hemistikiorik ez duenez, berdin idazten da hegoaldean eta iparral dean. Beraz, berdin izendatu beharko lirateke. Horrenbeste lerroko berdina: biko, hiruko, lauko, bosteko berdina... Eta, zehazteko, zenbat silabako berdinak diren esanez egingo litzateke.

Hemistikioak markatzen badira, orduan esango litzateke: hegoaldean, lauko, seiko, zortziko, hamarreko berdina, honenbeste silabaz eta honenbeste puntuz. Iparraldean, berriz, honenbesteko berdina, honenbeste silabaz.

Beraz, hemen ere bertso lerroak markatzen dira lehenik, gero “berdinak” izatea, hau denez multzoaren ezaugarri jakina, eta gero xehetasun beharrezkoenak, zen bat silaba eta hegoaldean zenbat puntu ere bai, hemistikio puntugabeak egon daitezkeenez.

Eredu erabilienak : lehenengo multzokoak baino gutxiago dirateke eskuarki. Hala ere, bada horrelakorik, euskal kantutegian batez ere.

II.1. H EMISTIKIOAK BEREZI GABE IDATZIAK (H) ETA (I)

II.1.1. Testuak

“On bihurtu du bidea, 8 a otoitz-giro nahigabea, 8 a uste on bakardadea.” 8 a

( Orduen liturgia )

“Mehetegiko xakurra 8 a zangoz, errainez makurra, 8 a berga bat luze muturra, 8 a larrutik hurbil hezurra, 8 a urte guzian barura, 8 a zeren den toki xuhurra.” 8 a

(Otxalde)

“Arnoa zuten Bordalekotik, 10 A edo bertzela taula zokotik, 10 A agollatua ongi uretik; 10 A edan dezagun beraz gogotik, 10 A orditziaren beldurra gatik, 10 A horrek ez gaitik joko burutik.” 10 A

(“Ezpeleta herrian”, Kantu Kanta kantore , 221)

II.1.2. Izendatzea

-
Hiruko berdina zortzi silabez
-
Seiko berdina zortzi silabez
-
Seiko berdina hamar silabez

Berdin idazten direnez iparraldean eta hegoaldean, izen bera behar lukete era man. Eta hemen proposaturiko izenetan, kontuan hartzen dira: zenbat bertso lerro dituen; gero, berdintasuna, multzoaren ezaugarria; eta, azkenik, silaben kopurua, ereduak bereizteko.

II.2. H EMISTIKIOAK BEREZIRIK IDATZIAK

II.2.1.Testuak

a. Hegoaldeko idazkera

“Agur, Jainkoaren 6 Ama, maite, ederra, 6 a zeruko atea, 6 itsasoko izarra,” 6 a

( Orduen liturgia )

“Zatoz zintzoen barnera, 8 Espiritu sortarazle, 8 a bete graziaz bihotzak, 8 Zu baizaituzte egile,” 8 a

(Orixe, Olerki guztiak )

b. Iparraldeko idazkera

“Agur, Jainkoaren Ama, maite, ederra; 12 (6+6)A zeruko atea, itsasoko izarra,” 12 (6+6)A

“Zatoz, zintzoen barnera, Espiritu sortarazle; 16 (8+8)A bete graziaz bihotzak, Zu baizaituzte egile,” 16 (8+8)A

II.2.2.
Izendatzea
a.
Hegoaldean
-
Lauko berdina sei silabez eta bi puntuz
-
Lauko berdina zortzi silabez eta bi puntuz
b.
Iparraldean
-
Biko berdina hamabi silabez.
-
Biko berdina hamasei silabez.

III. MULTZOA

Ezaugarri teknikoak : lerro jakinak, anisosilabikoa, monorrimoa. Silaben konbi naketan, hemistikio laburrak bakarrik erabiltzeko joera agertzen da, eta hemistikio luzea behin bakarrik aipatzen da.

Izendatzea : kopla hitza hartu daiteke multzo hau izendatzeko. Kopla deitzen zaio eske bertsotan erabili ohi den moduluari, eta berau da horrelako multzoaren funtsezko eredua eta paradigma, nahiz eta izen orokorra ere baden, batez ere Iparraldean (koblakaria) eta Bizkaian eske bertsoak. Hala ere, esanahi zehatza har dezake euskal metrikaren barruan, hemistikio laburrak jarraian erabiltzeko joera markatzen duena hain zuzen.

Eredu erabilienak : agian molde nagusikoak dira; besteak, ez hainbeste. Molde berdinekoak ditu hasierako eta bukaerako hemistikioak. Baina tarteko hemistikio puntugabeak ematen dio berezitasuna, arnasa, eta diskurtso poetikoa lasaitzen dute eta esanahitsu bihurtzen.

III.1.K OPLA

III.1.1.
Testuak
a.
Hegoaldeko idazkera

“Eder zeruan izarra , errekaldian lizarra . Etxe hontako nagusi jauna k urre gorriz du bizarra.

(M. Lekuonak bildua, 1978, 343)

“Uso polit bat, zer pena ! ezer txarrik ez zuena ; bihotz oneko begi zabal a borondatia diena , herrian zen ederrena , arrosa zirudiena.

( Bertsolariya (1931-1932) )

“Bertsoak jartzen naiz hasi , kopiatuaz ta guzi , nahi dituenak ikasi ; Afrika aldera oraingo aldia n gazteri haundiak doazi ; diote adierazi , ez dela joan behar ihesi ; amak negarrez daudezi.

(A.
Zavala, Paulo Yanzi ta bere lagunen bertsoak )
b.
Iparraldeko idazkera

“Eder zeruan izarra , errekaldian lizarra . Etxe hontako nagusi jaunak urre gorriz du bizarra.

“Uso polit bat, zer pena ! ezer txarrik ez zuena ; bihotz oneko begi zabala borondatia diena , herrian zen ederrena , arrosa zirudiena.

“Bertsoak jartzen naiz hasi , kopiatuaz ta guzi , nahi dituenak ikasi ; Afrika aldera oraingo aldian gazteri haundiak doazi ; diote adierazi , ez dela joan behar ihesi ; amak negarrez daudezi.

III.1.2.
Eskema metrikoak
a.
Hegoaldeko idazker a 8a / 8a / 10- / 8a / 8 a

8a / 8a / 10- / 8a / 8a / 8a 8a / 8a / 8a / 10- / 8a / 8a / 8a / 8a

b. Iparraldeko idazker a 8a / 8a / 18A / 8 a

8a / 8a / 18A / 8a / 8 a 8a / 8a / 8a / 18A / 8a / 8a / 8 a

III.1.3. Izendapena

Bi usadioetan berdin kopla hitzaren bidez izendatzen direnez, bietan berdin izan litekeena: kopla, kopla nagusia edo kopla luzea.

III. 2. K OPLA ERTAINA
III.2.1. Testuak
“Nere senar tontozko, arto-jale aundizko: zazpi talo behar ditu otorduan jateko.” 7a 7a 8 7a

(A. Zatarain, ibid., 693)

III.2.2. Izendapena Bi usadioetan berdin, aurrekoan esan denaren arabera: Kopla ertaina.

III.3. K OPLA TXIKIA

III.3.1. Testuak

“Hor goian etxea, 6a jo daigun atea; 6a gizonak bentanara 7 nekez irtetzea!” 6a

(A. Zatarain, ibidem)

III.3.2 . Izendapena Bi usadioetan berdin, gorago esandakoaren arabera: kopla txikia.

IV. MULTZOA

Ezaugarri teknikoak : lerro jakinak, anisosilabikoak, monorrimoak, hiru hemistikio mota, eta 6a estikoa bost, lau eta hiru aldiz errepikatzeko moldea eta abilezia.

Izendatzea : puntu anitz edukitzeak markatzen du multzo honen berezitasuna. Eta alderdi hau aipatzea izan da horrelako moldeak izendatzeko erabili izan den hitza. Eta izen egokia eta erosoa dirudi horrek gure sailkapenerako.

Eredu erabilienak : Bederatzi eta zortzi puntukoak dira aipatuenak bertsolaritza ren esparruan, eta sei puntukoa ere gehitzen da, molde bereko ezaugarriak ditue lako.

Bestalde, gaur egungo bertsolariek badituzte zenbait estrofa konbentzioz “bede ratzi puntuakoak” deitzen dituztenak: puntuen ugaritasuna dute gogoan, noski, berez bederatzi, zortzi, sei... puntu izan baititzakete. Molde bereziak dira. Horiek izenda litezke “bederatzi puntuko berria” esanez. Hor sartzen da, esaterako, iparraldeko “Iduzki denian” kantu ezaguna:

“Iduzki denean zoin den eder itzala! Maitia mintzo zira plazer duzun bezala:

egiten duzul a mila disimul a Iñorant zirel a erraiten duzul a bertzetaik naizel a faltsuki mintzo zira.

Beraz: 6 + 7a / 6 + 7a / 6a / 6a / 6a / 6a / 6a / 7a (zortzi puntukoa)

IV.1. P UNTUAK MOLDEA

IV.1.1. Testua k “Ostegun joandanian hamabost Hernanin , betroi baten tratua genuen egin ; Inazio saltzaile, erostuna Fermin ; hemeretzi ezkutu genion eragin ; sabelian du min , inork ase ezin , artuari muzin , ez du nahi edozin ; atzetik behar ditu zazpi medezin.

(Xenpelar, “Betroiarenak”)

“Frantxisku zer dakarrek hik gure herritik ? aspaldian ez diat hango berririk . Zerbait jakin nahi nikek alderdi hartatik : haserria niagok, ez dek milagrorik . Ez diat egunik , ez eta arratsik , sinista nazak hik , pentsamentuz etxera joan gabetanik.

“Aizazu, Suantxa, zer modu daukazu ? Pobre eta alegre, zer esain degu ! Soka bat ekatzu ; lotu bear zaitugu , baina ez izutu ; agintzen digutena ein bearko degu.

(“Suantxarena”)

IV.1.2.
Eskema metrikoak
a.
Hegoaldeko idazkera 7 - / 6a / 7- / 5a / 7- / 6a / 7- / 6a / 6a / 6a / 6a / 6a / 7- / 5a 7 - / 6a / 7- / 5a / 7- / 6a / 7- / 6a / 6a / 6a / 6a / 7- / 5a 6 - / 6a / 7- / 5a / 6a / 6a / 6a / 7- / 5a
b.
Iparraldeko idazkera 13A / 12A / 13A / 13A / 6a / 6a / 6a / 6a / 6a / 12A 13A / 12A / 13A / 13A / 6a / 6a / 6a / 6a / 12A 12A / 12A/ 6a / 6a /6a / 12A

IV.1.3 . Izendapen a Bi usadioetan berdin, gorago esan denari jarraituz :

- Bederatzi puntukoa

- Zortzi puntukoa

- Sei puntukoa Gogora I. multzoan iparraldekoek “puntua” hitzarekin egiten dutela izendatzea. Bereizketa, hala ere, nahiko argi dago, I. multzoan zehaztu egiten denez zer-nola

ko hedadura duen bertso lerroak: handia, ertaina, txikia, xehea. Hemen, berriz, zen bat puntu dituen estrofak, ez da besterik zehazten.

IV.2. B EDERATZI PUNTUKO BERRIAK

IV.2.1. Testua k “Gustagarria gertatu zait gaur albotik datorren hitz a hoiek daukate gaur eguneko etorkizunaren giltz a hargatik nere amodioan nai nuke berentzat mintz a beren artean dagoelako gure semeen emaitz a sarri hoiekin konpondutzea gertatuagatik gaitz a denok zaletu gabiltz a neurria hartu al balitz a al dan ondoen bete nai nuke eskatzen duten baldintz a

emakumeei begira baita gaur Lopetegin bizitza. (Lopetegi )

“Itsaso hori dago zatarra

nere oihua eta negarra

untzi bat horra nun azaltzen den nik behar nuen izarra (bis)

oraintxe sartu zait arra

berriz piztutzeko garra

baina hau da zoritxarra

ikusi naute aurrean eta ai hau destino baldarra

laguna ondotik pasatu arte nik hemen ito beharra (bis).”

(Amuriza)

IV.2.2 .
Eskema metrikoak 10 / 8a / 10 / 8a / 10 / 8a /10 / 8a / 10 / 8a /8a /8a / 10 / 8a / 10 / 8a 10A / 10A / 10 / 8a (bis) /8a / 8a / 8a / 10 / 8a / 10 / 8a (bis)
b.
Iparraldeko idazker a 18A / 18A / 18A / 18A / 18A / 8a / 8a / 18A / 18 A

10A / 10A / 10A / 8a / 8a / 8a / 18A / 18A

Izendapena . Asko ugaldu dira horrelako moduluak bertsolarien artean, txapel keten eraginez gehienbat. Bederatzi puntukoa deitzen diote bertsolariek. Har liteke “bederatzi puntuko berria”, “zortzi puntuko berria”, horrelako estrofak izendatzeko.

V. MULTZOA

Ezaugarri teknikoak : lerro jakinak, anisosilabikoak, bertso lerro ereduak naha sian, eta inoiz plurirrimoak.

Izendatzea : alderdirik aipagarriena dute estrofok hautsi egiten dutela molde jakin bat, moldeak nahastuz edo/eta errimak ere aldatuz. Horregatik, estrofa hautsiak dei dakieke horrelakoei.

Eredu erabilienak : bertsolaritzakoak eta kantutegietakoak aipatuko genituzke batez ere.

V.1. H AUTSIAK DERITZATEN MOLDEAK

V.1.1. Testuak

Iparraldeko idazkeran

“Iparragirren bozian ditut bertso berriak parat u Gipuzkoako euskal erria al-banezake nombratu ; asko ezkongai daude , gustokorikan gabe , ezin dutela topatu ; projimuari erakustia ez da izango pekatu.

“Jesukristori kendu ezkero pekatuakin bizitza , baldin ez badet negar egiten harrizkoa det bihotza ; guztiok lagun , kanta dezagu n bere penazko heriotza.

“Iya guriak egin du , badegu zeinek agindu ; ez oraindik umild u elkarrengana bildu ; gerra nahi duen guzia , berari kendu bizia!

“Albaiteruen sala demonio hartan , demoniozko estropezu bat egin nuen bertan . Demonioak hemen, demonioak han , demonioak nonahi gorputzaren bueltan . Demonioak sasoi zeukaten demonioetan.

“Urrikaldu nintzen ta egin nion kura (bis ) Etxian zen botika, gatza eta ura .

Joxe Bentura : ez gehiago etorri gure konbentura.

“Aizak, Mañuel maiñontzi , hurrengorako goraintzi , ez al hakiken hor pipa hartzia ez zela lizentzi ? Jenio txar hoiek utzi , bestela hezurrak hautsi . Giza legea nola behar den ezin erakutsi!

V.1.2. Eskema metrikoak

a .
Hegoaldeko idazkera 10- / 8a / 10- / 8a / 7b / 7b / 8a / 10- / 8a 10- / 8a / 10- / 8a / 5b / 5b/ 8a 8a / 8a / 7a / 7a / 8b / 8b 7- / 6a / 10- / 6a / 7- / 6a / 7- / 6a / 10-/ 6a 7- / 6a / 7- / 6a / 5a / 7- / 6a 8a / 8a / 10- / 6a / 8a / 8a / 10- / 6a
b.
Iparraldeko idazker a 18A / 18A / 7b / 7b / 8a / 18 a 18A / 18A / 5b / 5b / 8 a 8a / 8a / 7a / 7a / 8b / 8 b 13A / 16A / 13A / 13A / 16 A 13A / 13A / 5a / 13 A 8a / 8a / 16A / 8a / 8a / 16 A

V.1.3. Izendapena

a. Hegoaldean

- Zortziko handi hautsia

- Seiko handi hautsia

-
Seiko berdin hautsia
-
Hamarreko txiki hautsia
-
Zortziko txiki hautsia
-
Kopla bikoitz hautsia
b.
Iparraldean

- Lau puntuko handi hautsia

- Hiru puntuko handi hautsia

- Seiko berdin hautsia

- Bost puntuko txiki hautsia

- Lau puntuko txiki hautsia

- Kopla bikoitz hautsia

VI. MULTZOA

Ezaugarri teknikoak : lerro jakinak, anisosilabikoak, plurirrimoak, moldeak naha sian, hamar silabatik (10A/ 10-) goragoko hemistikioak ere bai tartean, eta 7-/6-tik goragokoak ere bai; eta etenak leku ezberdinetan.

Izendatzea : moldeak nahasian da haren ezaugarri jakinetako bat, eta, gainera, bertso lerroen luze-laburra, eta errimen zenbakia. Beraz, honela izenda daitezke: honenbeste lerroko “nahasi-berezia” eta plurirrimoa (nahiz monorrimoa)

Eredu erabilienak : horiek ere bertsolaritzan eta kantutegian dauzkagu batez ere. Badirudi estrofa eredua erdal kanturen batek ezartzen duela, ahotan dabilela ko, noski.

VI.1. B EREZIAK DERITZATEN MOLDEAK

VI.1.1. Testua k “Maite bat maitatzen den maitagarria ; begi ederra du ta guztiz argia ; daukat urruti , baina ezin kendu det burut i haren itxura . Saldu ahal baliteke pisur a

urriaren truke , nork erosi faltako ez luke.

(J.I. Iztueta, “Kontxesiri”)

“Iragan besta biharamunian , berek dakiten xoko batian . Lau andre hirur mutxurdin, bat alarguna, jarriak itzalian . Harri xabal bat belaunen gainian , ari ziren, ari ziren trukian.

(J. B. Elizanburu, “Iragan besta biharamunian”)

“Nagusi jauna, hauxe da lana , amak bialtzen nau berorrengana . Ai! bialduko bazinduke maiz , zu ikusita kontsolatzen naiz . Sinista zazu , oso txoraturikan naukazu , horren polita nola zera zu?

(Bilintx, “Joana Bixenta Olabe”)

“Bertzek erran baitute nik baino lehen : anitz aditu dela anitz ikasten . Uste dut on den . Nik dakidan bezala guziek arre n jakin dezaten .

Beraz, aipa dezagun Maria nor den.”

( J. B. Elizanburu, “Maria”)

“Bizkaia ta Arago a gero Castilla ; diferentziarika n ez dute milla , leku zirtzilla . Nere alojatzek o lasto txar billa , umil umilla . Han bizi nahi duen a ito dedilla.

Orixek aipatu zuen azken ahapaldi hori “Erderaz seguidilla esaten zaion aha paldi edo estrofak eraontaratsu jotzen du, ta euskeraz ba ditugu beste bertso batzuk ezagunak.” (“Oraindañoko euskal-neurtitzak ”in Idazlan guztiak , III,1991, 340).

VI.1.2. Eskema metrikoa k 12A / 12A / 5b / 10B / 5C / 10C / 5d / 10 D 11A / 11A / 20A / 11A / 11 A 10A / 11A / 10B / 10B / 5C / 10C / 10 C 12A / 12A / 5a / 12A / 5a / 12 A

7- / 5a / 7- / 5a / 5a / 7- / 5a / 5a / 7- / 5 a VI.1.3. Izendapen a

-
Zortziko “nahasi-berezia”, plurirrimoa.
-
Bosteko “nahasi-berezia”, monorrimoa.
-
Zortziko “nahasi-berezia”, plurirrimoa.
-
Sei puntuko “nahasi-berezia”, monorrimoa (I)
-
Hamarreko “nahasi-berezia”, monorrimoa (H)

Sailkapen honetan aurkezturiko eredu estrofikoek ez dituzte agortzen estrofa mota guztiak, estrofak bakarrik modulu metriko guztiak agortzen ez dituen bezala. Aukera bat egin da eta sistematizatze saio bat eskaintzen da. Gaur egun egindako sailkatze lana da hau; eta batez ere kantua gogoan edukiz eginikoa gainera. Gaur egun eginiko lana dela esatean, adierazi nahi da oraingo egoera izan dela begi aurrean, hau da, poesia eskuarki estrofismotik urruti dabilen garaikoa. Eta, bestalde, bertsolaritzak, pastoralak eta kantagintzak ia bakarrik estrofak erabiltzen dituzten unean egina dela gure lan hau. Izan ere, kantua baita gehienik agintzen duena, ez bakarrik euskal estrofen erabileran, baita ikerkuntzan eta dibulgazioan ere azken urteotan. Egoera sinkronikoa deskribatzen da. Badira lan partzialak estrofei buruz eta autore jakinei buruzkoak, oso kontuan hartzekoak. Baina agian ongi landu gabe dago estrofen aurkezpen diakroniko bat, zehaztasun egokiekin hornitua, euskal literaturaren historiako uneak bereiziz.

Hala ere, bada irizpide nahiko onartua, ikuspegi diakroniko hori dela eta: ez direla autore asko izan estrofen alderdi fono-estilistikoak sistematikoki landu dituz tenak. Mugimendu eta autore bakanak izan dira hori egin dutenak, inguruko erdal literaturekin erkatuz gero behintzat. Baina onartzen da, halaber, nahiko ugaria dela estrofa moten altxorra, batez ere mugaz bi aldetakoa kontuan hartzen bada.

Gogoan hartzekoak dira zenbait mugimenduren berezitasunak estrofismoari dagokionez: Errenazimentu ondoko poetak (J. Etxeberri, A. Oihenart); antzerkigileak

(P. I. Barrutia, S. Baroja); XIX. mendeko poeta-kantugileak; “Olerti” inguruko olerkariak (Lizardi, Lauaxeta); eta berriro herri estrofez aritu zirenak (S. Mitxelena, G. Aresti...) Aipagarri da gaurko poesian dagoen estrofarik eza ere. Bestalde, itzulpenen eragina da markatu beharrekoa, bai Frantzian eginikoetan (S. Monho, J.B. Kamusarri) bai Espainiakoan (K. Jauregi “Jautarkol”, Kl. Sagarzazu “Satarka”, N. Ormaetxea “Orixe”.)

Estrofa azterketa egiteko kantutegietan oinarri hartzeak segurantzia ematen du; ez eredu guztiak hartzen direlako, baizik eta eredu horiekin, eta beren aldaerekin, beste asko ere hartzen direlako; gaurko sentiberatasunari aitormen bat egiten zaio lako; eta euskal estrofismoaren ikuspegi nahiko zabala eta berariazkoa ematen delako.

[J. H., J. M. L.] B IBLIOGRAFIA L EKUONA , J.M.;”Euskal estrofez”, Euskera , 39 (1994), 1187-1219.

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: estrofa
     fr: strophe
     en: stanza

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper