esparru literario - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ESPARRU LITERARIO

(fr. champ littéraire , gazt. campo literario )

Literatur esparrua literatura helburu edo motore nagusi duen mikrokosmo sozial bat da, gizarteko beste mikrokosmoekiko (esparru politikoa edo ekonomikoa, kasu rako) autonomia erlatiboa eta hauskorra duena, eta horri esker barne logika bat inposatzen diena bere baitan mugitzen diren agente sozialei (izan daitezen idazle, kritikari edo editore).

Esparru literarioaren kontzeptua P. Bourdieu soziologoaren gizarte teoria oro korraren zati bat baino ez da. Haatik, eragin handia izan du kritika literarioaren alo rrean 90eko hamarkadaz geroztik. 1991n argitaraturiko Les règles de l’art dagoe neko klasikoan definitzen du Bourdieuk beste inon baino zehazkiago kontzeptu hori, Flauberten L’education sentimentale (1869) [Heziketa sentimentala] eleberriaren azterketa bere teoriaren balekotasunaren frogatzat emanez.

Soziologo frantsesaren anbizioa ez da makala; ordura arteko literatur kritika korronte ezberdinen sintesia egin eta gainditzeko asmoz proposatzen du esparrua ren kontzeptua. Helburu horrekin, lehenik aurreko teorien mugak agerian jartzen ahalegintzen da, azken hauek bi kategoriatan banatuz.

Alde batetik, testuaren barne azalpena aldezten duten teoriak leudeke, testua ren azalpena testuaren beraren baitan dagoela aldarrikatzen dutenak (teoria inter nalistak). Zaku honetan sartzen ditu formalista errusiarrak nahiz New Criticism anglo saxoiaren partaideak zein, orokorkiago harturik, estrukturalistak. Haien iritziz, testuak denboraz nahiz testuinguruz kanpo dauden egitura formalak dira. Literatur testuetan azaltzen diren osagaiak (izan daitezen tematikoak ala formalak) unibertsalak dira, betierekoak. Eta historian zehar jasan dituzten aldaketak ez zaizkie zor ezein tes tuinguru ekonomiko edo soziali, baizik eta ohitzeari desohituratze fasea jarraikitzen zaiola dioen lege estetiko “natural” bati. Ondorioz, testuei onartzen zaien testuingu ru bakarra literatur tradizioko gainerako testuek osatzen dute, hots, testuarteko esparruak. Ikuspegi internalistaren mugak kritikatu arren, Bourdieuk ekarpen handi bat aitortzen dio aldi berean: literatur testuak banaka harturik nahiz multzo gisara, elkarrekiko harremanak baldintzaturik egituratuta daudela agerian jarri izana.

Bigarren multzoan, obra bere testuinguruaren eragin zuzenaren emaitza izatera mugatzen duten teoria guztiak daude Bourdieuren iritziz, alegia kanpotiko azalpen bat soilik proposatzen dutenak (externalistak), literatura lanaren egiturak duen berezko garrantzia ukatuz. Hemen, batez ere marxismotik zuzenean ala zeharka eratorritako ikerketak estigmatizatu nahi ditu Bourdieuk. Teoria horien arabera, lite raturak gizartea zuzenean islatzen du, bestelako bitartekaritzarik gabe. Hortaz, obrak ulertzeko autoreen ezaugarri sozialak aztertzea komeni da, edo bestela gizatalde nahiz klase sozial oso baten mundu ikuskeraren errepresentazio modura ulertu behar dira. Testuak aztertzeko modu horri ere, aurrekoari bezalaxe, soziologo frantsesak hankamotza deritzo, eta, ikuspegi internalista zein externalista batzeko, literatur esparruaren kontzeptu konplexua proposatzen du.

Beraz, literatur esparrua literatura helburu edo motore nagusi duen mikrokosmo sozial bat da, gizarteko beste mikrokosmoekiko (esparru politikoa edo ekonomikoa, kasurako) autonomia erlatiboa eta hauskorra duena, eta horri esker barne logika bat inposatzen diena bere baitan mugitzen diren agente sozialei (izan daitezen idazle, kritikari edo editore). Barne logika hori esparruaren historiari lotua ageri da –gizar te nazional bakoitzean literaturak (eta beraz idazleak) estatus ezberdina du, beste esparruen eraginetik askatzeko eramandako borrokaren intentsitatearen arabera koa. Literatur generoak, formak eta gaiak literatur esparru nazional bakoitzean ez dira era berean baloratuak izaten, aipaturiko barne historiaren ondorioz. Horrek guztiak zera ondorioztatzera garamatza: ezin dela ulertu obra bat besterik gabe zuzenean gizarte egoera batekin erkatuz edo alboratuz eta isla baten bila abiatuz. Beharrezkoa da aintzat hartzea idazlearen eta klase sozialaren (edo gizartearen) artean literatur esparruaren barne logika dagoela tartekaturik, eta azken horren errefrakzio efektuak ustezko isla zuzena uhertu egiten duela.

Horrela, literatura lanak ulertzeko ezinbestekoa da garai jakin bateko esparruaren ikusmira osoa begien aurrean edukitzea eta baita esparruaren iragana bera ere. Elkarrekiko lehian dauden obra guztiek batera jarrera literario posibleen eremua osatzen baitute, eta autore bakoitzak esparruan daukan kokapenaren araberako hautu literarioak egiten. Obren nahiz autoreen izateko arrazoia besteengandik bereiz tea da, hala bihurtzen baita norbait edo zerbait esanguratsu. Lehiakideengandik bereizteko, idazleek aukera estetiko bereizle edo berriak egingo dituzte, eta horrela hobeto uler daiteke literaturan ematen den berrikuntza prozesu etengabea. Baina, jakina, nork bere ahalmen edo disposizioen arabera egiten ditu aukera estetikoak (bere jatorri sozial zein formazioak esparru literarioaren historiaren une jakin batean berritzaile izateko ahalmen handiagoa edo txikiagoa emango dio) eta esparruaren sektore bat beti izango da kontserbatzailea (aspaldian berritzaile izan eta sagaratu direlako edo, etorri berriak izan arren, horien ezaugarriek sagaratuen oinordeko iza tera bultzatzen dituztelako). Beraz, zilegitasun literarioa (“hau benetako literatura da, beste hau ez”) definitzeko gaitasuna duena da mikrokosmoaren piramidearen gailurrean dagoena eta gainerakoek botere hori iraultzeko iraultza estetikoa egitea beste erremediorik ez dute, eta, gai sentitzen ez badira, bi aukera geratuko zaie: bata, ikusi denez, menderatzaileen epigono-oinordeko izatera jolastea; bestea, lite ratur esparrutik kanpo aurkitzea beren buruak zilegitzeko moduak. Adibidez, espa rru politikoan, obra konprometituak edo engaiatuak idatziz (“idazleok ez duzue esti matzen nire lana baina Herriak bai”), edo irakurlegoan aurkituz bermea (zenbat eta gehiago saldu eta hobea izango da obra esparru ekonomikoari men egiten diote nentzat).

Ikusten denez, teoria berri horrek literatura sistema dinamiko eta konplexutzat dauka. Obren balio literarioa –zeina aldakorra baita denboran zehar– kapital sinbo likotzat dauka Bourdieuk, eta esparruaren baitan gertatzen den borroka orokorrean jokoan dagoena kapital hori eskuratzea eta akumulatzea besterik ez da. Bestalde, autoreari obren bitartez pilatutako kapital sinbolikoak izena ematen badio (“izena” kapital sinbolikoa izendatzeko beste modu bat da, autoreei aplikatua), alderantziz, autorearen izenak (ordura arte pilatutako kapital sinbolikoak, beraz) hortik aurrera idatziko dituen obren harreran izango du eraginik. Inoren edo ezein obraren tokia, balore literarioa nahiz kokapena ez dira, halere, betierekoak; literatura burtsa beza lakoa da, zeinetan autore zindoak (edo obra kanonizatuak) bat-batean Parnasotik erortzen diren, zilegitasun literarioaren irizpideak aldatuz doazen heinean. Literatur esparrua den xake taula horretan, beren aukeren araberako estrategiak eratzen dituzte autoreek aurrera egiteko. Eta ibili ahala esan daiteke ibilbide bat marrazten dutela (“traiektoria”, Bourdieuren hitz zehatza nahiago bada), idazle izateko modu berriak asmatzen dituztela, idazlearen nahiz obren estatus soziala aldatu egiten dutela deliberatuki ala oharkabean. Hortaz, autore baten obra ulertzeko ez da aski izango ikuspegi sinkronikoa. Diakronia ere kontuan hartu behar da (xake taulan egindako mugimenduak; alegia, izandako ibilbidea), ez baitu esanahi bera hogei urterekin abangoardista izateak edo berrogeita hamarrekin, eta ez baita ezta ere ulertzen nola bihurtu daitekeen autore bat errealista, urtetan fantasiaren defen- dat zaile sutsua izan ostean (edo alderantziz). Izan ere, autorearen obraren ezaugarri literarioak aldatuz doaz, esparruan daukan kokapenaren arabera.

Barne analisia, kanpo analisia, sinkronia, diakronia, guztiak batera aintzat hartu nahi dituen teoria totalizantearen matrizea da literatur esparruaren kontzeptua; ale gia, beste azpikontzeptu andana bat lotzen dituen giltzarria. Sistemikoa den aldetik (hala sailkatu ohi da literatur kritikan), Bourdieuren teoriak badu antzekotasunik beste teoria sistemikoekin, besteak beste I. Even-Zohar-en polisistemen teoriarekin. Gurean teoria hori modu osoenean erabili duena Ur Apalategi Idirin izan da, B. Atxagaren obra guztiaren azterketa proposatuz La Naissance de l’écrivain basque. Evolution de la problématique littéraire de Bernardo Atxaga (2000).

[U. A.]

Ikus, halaber, S ISTEMA L ITERARIO .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: campo literario
 fr: champ littéraire
 en: literary field

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper