erretorika - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ERRETORIKA

(grek. rhetorike tekhne, lat. (ars) rhetorica, hizlariaren artea)

Erretorika hitza grekotik dator, ‘hizlari batzarrean’, eta, beraz, grekozko téchne rhetoriké edo latinezko ars rhetorica hitzek adierazten dute antze edo trebetasuna jendaurreko hitzaldi baten bidez iritzi baten alde egiteko konbentzitzeko moduan, eta orokorki hizkuntzaz baliatuz limurtzeko, hitzez nahiz idatziz, baina bereziki hiz laritza edo oratoria generoan. Halaber, trebetasun honen teoria edo jakintza adie razten dute. Hizkuntza bidezko beste komunikazio moduetatik bereizten da hiz kuntzaren konnotazio funtzioa nabarmenarazi edo azpimarratzen duelako; beraz, erretorikaren bidezko komunikazio pertsuasiboa da.

Pertsuasioa xede nagusi zuen mintzaldi edo diskurtsoaren eraikuntza arte gisa sortu zen erretorika, eta greziar eta latindar teorialari klasikoengan zuen oinarri, haiek arte edo antze hau garatu eta zehatz kodetu baitzuten, bereziki Aristotelesek Erretorikan, Zizeronek De Oratoreeta Oratoren,eta Kintilianok Institutio Oratoriaizeneko liburuetan finkatu zutelarik. Harrezkero, aipatu erretorika aditu nagusion eragina handia izan da beti, nahiz grekolatindar tradizio zahar hori garatu edo egokitu izan duten beste zenbait teorialari ere izan diren (San Agustin eta abar).

Historian zehar erretorika moldatu egin da aldian aldiko zeregin, genero eta premia berrietara. Klasikoek hiru genero oratorio bereizi zituzten, hots, auzietakoa ( genus iudiciale ), biltzarrean politika kontuetan deliberatzekoa ( genus deliverati vum ) eta pertsona baten omenezko hitzaldietakoa ( genus epidicticum ). Erdi Aroan, predikaziora, gutun idazketara eta bertsogintzara moldatu zen ( ars praedicandi, ars dictaminis , ars poetriae ). Garaian garaiko arlo eta genero berrietara moldatzeko tre betasuna erakutsi du, egungo hedabideetara adibidez: publizitate, propaganda, harreman publikoak, zinema, eta abar.

Erretorika irakasgai garrantzitsua izan da mendetan zehar eta bereziki literatu rarekin lotura estuak ukan ditu, baina jatorrizko asmoak ahantzi eta hizkera litera rioaren erabilerarako erregela eta ia apaindura hutsa bilakatzean, eta gizabanako aren adierazpen subjektibo eta sorkuntza eta originaltasunaren kaltetan arauak hobestean, gero eta gehiago formalismo mekaniko soila bihurtu da eta prestigioa galdu du. Bestalde, Erdi Arotik aurrera erretorikaren eta poetikaren arteko bereiz ketarik ez zen egiten, eta erromantizismoaren ondoren poetika bereiziz eta bere gaintasuna erdietsiz joan da. Euskal literaturan erretorikak esku handia izan du, garaiko joeren arabera eta batez ere idazle landuetan, baina baita ahozko literatu ran ere, hitz lauz nahiz neurtuz, sermoi, kazetari lan zein bat-bateko bertso eta aba rretan.

XX. mende erditsutik hasita, erretorika berriro suspertuz eta eraberrituz joan da, bereziki Belgika, Frantzia, Alemania eta EEBBetan, ezen, gizarte eta teknologia aldakuntzak direla bide (adibidez, mass media eta beroriekin batera datorren ano nimotasuna mezuaren igorlearen nahiz hartzailearen aldetik, publizitatea eta abar), erretorika modernizatu egin baita metodoei nahiz helburuei dagokienez, eta des historizazioa, formalizazioa eta pragmatismoa bilatu du, eta “erretorika berriak” sortu. Erretorika berri horiek beste diziplinekin harremanak dituzte, erretorika tradi zionala baztertu gabe, ordea. Lausbergek, esate baterako, literaturaren zientzia baten oinarriak ( Handbuch der literarischen Rhetorik 1960, Manual de Retórica Literaria , 1966-1968) erretorika tradizionalean bilatzen ditu; Perelman eta Olbrechts-Tytecaren liburua ( Traité de l’argumentation , 1958), aldiz, literatur kon tuez baino gehiago logika eta arrazoizkotasun arazoen kezkaz idatzia da, eta Aristotelesen esanetatik abiatuz argudiaketarako osagai eta ereduak aztertu ditu. Alemanian, W. Jens, J. Kopperschmidt, H. Keibner, F. Böhringer eta abar, filosofo batzuen gogoetetan oinarrituz (Th. Adorno, H. G. Gadamer, J. Habermas, M. Horkheimer...), erretorika nomenklatura eta prezeptiba gisa hartu edo pertsuasioa nola gertatzen den aztertu beharrean, zergatik eta zein baldintzatan gertatzen den edo argudiatze pertsuasibo baten ikerketan dabiltza. Erretorikaren azterketaren pragmatikotasuna nabarmena da amerikar autoreengan ere, hizlaritza berri baten baldintzez arduratzean.

Frantziako erretorika ikertzaileen artean (R. Barthes, G. Genette eta abar) estrukturalismoaren eta semiotikaren eragina nabari da, eta tresna kritiko-analitiko gisa erabiltzen dute erretorika, literatur hizkera nahiz publizitate, irudi, zine, moda edo beste komunikazio fenomenoen azterketak egiterakoan.

“Liejako taldea”k edo Grouppe , grekozko letraren izena daramana, J. Dubois eta Rhétorique Générale (1970) obraren egileek osatua da, eta irudi eta tropoen sailkapen berri bat aurkeztu du, erretorika orokor batera heldu nahi duena, are testu baten hizkuntz lanketatik harantzago joan eta kontaera baliabideak oro bildu. Beraz,

XX. mendearen hasieran erretorika hiltzat jotzen bazen ere, hona mende bukaeran berriro indartua eta, besteak beste, kritika eta literatur teoriaren arloan, azterketara ko tresna gisa balioztatua. Hala ere, alde handia dago erretorika zahar eta “berrien” artean, edo ikuspegi deskriptibo eta estrukturalistaren artean; erretorika berrietan bereziki argumentazioan (Perelman) eta estilistikan oinarritzen direnen artean (Liejako Grouppe ). Nolanahi den, erretorikak corpus teoriko bat pilatu du eta lite ratur mintzaira moldearen mekanismoez jabetzen laguntzen du.

1. Oratoria prozedurak . Erretorika klasikoak ongi finkatu zituen Oratoriaren hiz laritzarako edo idazkuntzarako prozedurak, bost parte bereiziz, ordena logikoaren araberakoak:

Inventio. Materiala, hau da, ideia eta argudioak bilatzea edo asmatzea. Argudioak, frogak bilatzeko eta oroimenaren euskarri gisa, galdekizun multzo bat erabiltzen du, topoi edo loci deituak, hots, ohizko gaiak edo argudioak aurkitzeko lagungarriak ( nor(k), zer, non, zertaz, zergatik, nola, noiz.. .). Topoi direlakoen multzoak edo ‘topica’ k, inventio aren barruan Aristotelesen garaietatik hasita, azken aldi honetan beregaintasun handia erdietsi du.

Dispositio . Materiala antolatzea edo egituratzea edo eratzea. Parte horretan, hizlariak moduak edo erak hautatuko ditu (irakastekoa ala gozatzekoa ala bultza raztekoa, lat. docere, delectare, movere ). Halaber, xedearen arabera ( utilitas cau sae ) ideien egokitzapena bilatuz ( aptum ). Antolatzeko era kronologiaren, kausaren edo hitzen joskeraren arabera egin daiteke ( ordo naturalis ) edo ez ( ordo artificialis , adibidez, in medias res eran hasi eta gero aurretik gertatua kontatzen denean). Hitzaldiak, batez ere jendaurrekoak, eskema hirukoitza jarraitzen du, bereiziz hiru zati (hasiera, erdiko zatia, amaiera) eta lau atal: sarrera ( exordium ), helburutzat entzuleria erakartzea zuena; kontakizuna edo gertaeren kontaera eta azalpena ( narratio ); argudiaketa edo frogak aurkeztea alde edo kontra ( argumentatio ), nahiz argudioen balioztapena ( confirmatio ); azkenik, hitz-atzea, argudioak laburbildu eta epaimahaiari edo entzuleen sentimendu eta arrazoiari dei egin, eskakizun bat luza tu eta abar ( peroratio) .

Elocutio. Hitzaldia mamitzea eta apaintzea, hots, adierazpideak eta hizkuntza lantzea, hitzak eta figurak hautatuz. Bi alde ditu: bata zuzen esatea, gramatikaren arauak betez ( ars recte dicendi ); eta bestea ongi esatea ( ars bene dicendi ). Hizlariak aintzat hartu behar ditu ondoko nolakotasunak: hizkuntzaren garbitasuna ( puritas ), kontzeptuen argitasuna ( claritas edo perspicuitas ), kontatutako gertaeren egokitasuna ( aptum ) eta, azkenik, apaintasuna ( ornatus ). Erretorikaren historian beregaintasun bat hartu du, bereziki tropoak kodetzerakoan. Elocutio deitu zati hori da, beraz, poetika edo literatur zientziarekin ikustekorik gehien duena. Historian zehar literaturari hurbiltzean erretorika kutsatu egin zen eta zati hori garatu zuen besteak baino gehiago, eta ongi hitz egiteko antze eta hitzaldiaren apaindura bihur tu zen ia huts-hutsik. Zati horretan konposizio (perpaus eta esaldien eraikuntza, hitz ordena, joskera, eta abar) eta estilo kontuak lantzen dira. Hain zuzen ere, klasikoek estiloa gaiari eta aldian aldiko edo unean uneko zertzeladei egokitzea gomendatu, eta honako estilo motak bereizi zituzten: estilo gora ( gravis ), apala ( humilis ), bien artekoa ( mediocris) .

Memoria eta Actio : Azken bi zatiak hitzaldia jendaurrean emateko prestatzea ri buruzkoak dira: hitzaldia buruan hartu edo ikastea erregela tekniko batzuen laguntzaz ( memoria ) eta jendaurrean aritzeko prestatzea ( actio edo pronuntiatio ), ahotsa, keinuak, hizlariaren jarrera, jantziak eta abar.

2. Baliabide erretorikoak (lat. figurae , Kintilianok erabilitako hitza). Hitzaldi bate ko estilo forma eta ereduak dira, mintzatzailearen asmoari buruz zuzenduak, edo figura adierazkor batzuk, bereziki hizkera literarioan erabiliak, miresgarri edo harri garriak direnak eta formarekiko arreta erakartzen dutenak. Batzuek nahiago dute estilo figurak izendatu, eta beroriek sinkronikoki aztertzekoak dira (klixetzen, hizte gian nahiz diskurtsoan sartzen, desagertzen edo berpizten nahiz berrindartzen bai tira). Hiru multzo egin izan dira tradizioz figura erretorikoen artean: tropoak, hitz eta hots figurak (fr. figures de mots , gazt. figuras de dicción , euskaraz hitzezko figurak) eta pentsamendu figurak; multzokatze era hori egun ere nahikoa onartua da. Tropoak besteak ez bezalakoak dira, hala ere: hitzen berezko adiera aldatzen dute, gainerako figura erretorikoek ez bezala ( tropos hitzak grekoz ‘aldakuntza’, ‘itzulia’, ‘bihurketa’ esan nahi du). Gainerako figuretan operazioa edo aldakuntza hizkuntz osagaiei eratxikia da (hitzezko figurak), hots, hizki, hitz edo esapideen formari; edo bestela adimen-gogoei edo pentsamenduei eratxikia (pentsamendu edo esanahi figurak). Azken horiek eremu zabalagoetan gara daitezke, eta forma eta semantika aldetik askeagoak izan.

Sailkatze eta azpisailkatze era anitz aurki daiteke irizpideen arabera (funtzioa, forma, logika operazioak, jarrera erretorikoa, egitura sintaktikoak eta abar), eta, horiei ematen zaien garrantziaren arabera, figura batzuk sail batean edota bestean ezar daitezke. Liejako m taldeak, J. Duboisen gidaritzapean, logikaren lau opera zioak abiapuntutzat hartuz eta lau adierazpen mailekin elkartuz (fonikoa, morfosin taktikoa, lexiko-semantikoa eta logikoa) antolatzen ditu figuramultzoak: lehen bi mailetan edo gramatika arloan diharduten figura gisa, adierazlearen mailan:

Metaplasmoak . Hitzean edo unitate txikiagoan eragiten dutenak, erritmo figu rak, aliterazioa, apokopea... Metataxiak. Perpaus edo unitate handiagoetan eragiten dutenak: elipsia, zeug ma, asindetona, polisindetona...

Eta logika figura bezala, adieraziaren mailan:

Metasememak edo tropoak. Hitzaren mailan aldaketa eragiten dutenak (meta fora eta metonimia)

Metalogismoak. Hitza baino unitate handiagoetan eragiten dutenak: (ironia, hiperbole, alusio, litote, alegoria...)

Dena den, era bateko edo besteko sailkapen horiek taxonomia baino ez dira, eta ez lukete ikerketaren helburu bihurtu behar. Ondoren, figura erretoriko nagusiak aipatuko dira. Figura horiek sailkatzerakoan aintzat har daitezke aipatu hiru multzo klasiko nagusiak, berorien pean azpimultzoak ere bereiz daitezkeelarik:

2.1. Tropoak edo irudiak adiera estuan; hots, konparazioa, metafora, sinboloa, alegoria, parabola; metonimia, sinekdokea, antonomasia; perifrasiak; eta funtzio tro poak edo gramatika tropoak, adibidez, metalepsia. R. Jakobsonek, metafora eta metonimiaren artean biltzen eta banatzen ditu horiek guztiak; haren arabera, metafo ra ardatz paradigmatikoan oinarritua da, hitz bat haren antzeko den hitz batez ordez katzen delarik (hotza/perla); eta metonimia ardatz sintagmatikoan oinarritua, hitz bat harekin loturik erabili ohi den beste batez ordezkatzen baita (bizia/odola).

2.2. Figura erretorikoak. Bi azpisail bereizten dira dikziozko edo hitzezko figu rak eta pentsamendu figurak.

2.2.1. Hitzezko figurak (batzuetan dikziozko figurak deituak). Multzo horretan erre pikapen figurak, elipsi figurak eta egitura figurak bereizten dira. Lehenik errepikape nean oinarrituak aipatzen dira (gehitze, hedatze, konbinatze edo aldatze bidez moldatuak eta abar). Zenbait azpimultzotan bana daitezke. Hitzen errepikatzean oina rritzen dira, besteak beste, polisindetona, errepika, anafora, epifora, antanaklasia, kateatzea ( concatenatio ), sinonimia eta abar. Hots edo soinu errepikapenean, aldiz, errima eta amaierako hots eta silaba errepikapenak (homeoteleuton), asonantzia, ali terazioa, paranomasia, calembour-a eta abar. Erredundantzian oinarritzen dira pleo nasmoa eta abar. Egitura errepikatze, paralelismo eta hedatze bidezkoak dira grada tioa (mailaketa), parafrasia, eta abar. Bestalde, elipsiak dira, hots, hitzak ken edo laburtze bidez moldatuak, elipsia bera, apokopea, aferesia, asindetona, (disjunctio), anakolutoa, erretizentzia, zeugma eta abar. Egitura figurak hitzezko figuren artean sailkatzen dira sarritan, baina, zenbait sailkapenetan, azpisail burujabea osatzen dute figura erretorikoen artean. Egitura edo eraikuntza sailkapen batzuek simetria bilatzen dute: paralelismoa, kiasmoa eta abar. Beste batzuek, disimetria: hiperbatona, anas trofea eta abar. Egiturazkoetan koka daitezke, besteak beste, erritmoa, antitesia –bat zuek pentsamendu figuren barruan sailkatzen dutena–, eta abar.

2.2.2. Pentsamendu figurak. Adimen figura ere esan zaien pentsamendu figura edo logika figuren artean aipa daitezke mehatxua edo comminatio, ironia, paradoxa eta abar; batzuek jarrera teatral eta polemikoa dute, eta beste batzuek lirikoa. Horien ondoan koka daitezke argumentazio taktikak ere, adibidez praeteritioa; edo hedatze bidezko argudiatzeari dagozkionak, adibidez enumerazioa, nahiz horietako franko hitzezko figuren multzoan ere ezar daitezkeen. Edo gehitze figurak, adibidez, metaketa, deskripzioa, perifrasia, konparazioa –azken bi horiek tropoen arte an ere sailkatuak–, alegia, epitetoa eta abar. Pentsamendu figurez gain, sentipen figurak, patetikoak, dei egitekoak dira, adibidez, galdera erretorikoa, hiperbolea, litotea, prosopopeia, apostrofea eta abar; edo gogo figurak, adibidez eufemismoa, kontzesioa, zuzenketa ...

[X. A.]

FIGURA ERRETORIKOAK TROPOAK edo IRUDIAK
HITZEZKO FIGURAK PENTSAMENDU FIGURAK
Hitz mailan Aipamen Alegoria
Aliterazio Alegia Analogia
Anadiplosi/Bihurki Anafora Anagrama Anakoluto Antanaklasi Apokope Asindeton Asonantzia Ekiboko Elipsi Epifonema Epifora Erredundantzia Errepika Erretizentzia Eufonia Gradazio /klimax/Mailaketa Hitz joko Homofonia/ Hoskidetasun Homoioptoton Homoioteleuton Calembour Kateatzea /Anadiplosi Onomatopeia Paranomasia Polisindeton Pleonasmo Zeugma Apostrofe Comminatio Deprecatio Deskripzio Dialogismo Dubitatio Enumerazio Epiteto Erregu Esklamazio/oihu Etopeia Eufemismo Exhortatio Galdera erretoriko Hiperbole Imprecatio Ironia Kontraesan Kontraste kontzesio Litote Metaketa Oximoron Paradoxa Perifrasi/Itzulinguru Praeteritio/ Praetermisio Paralipsi Antonomasia Bisemia Irudi Konparazio Metafora Metagoge Metalepsi Metonimia Perifrasi Polisemia Sinbolo Sinekdoke Sinestesia
Egitura mailan Anastrofe Prolepsi Prosopopeia/ Pertsonifikazio
Antitesi Sarkasmo
Errima Zehar-aipamen/alusio
Erritmo
Hiperbaton
Inversio
Isokolon
Kiasmo
Kontrapuntu
Parafrasi
Paralelismo/ Reversio

B IBLIOGRAFIA

G ROUPPE , m (Dubois, J. et alii): Rhétorique générale , 1970 / Retórica general , Paidós, Barcelona, 1987 . L AUSBERG , H.: Manual de retórica literaria , Gredos, Madrid, 1966-1968 . M ARCHESE , A.- F ORRADELLAS , J.: Diccionario de retórica, crítica y terminología litera ria , Ariel, Barcelona 1986 . M ORIER , H.: Dictionnaire de poétique et de rhétorique , P.U.F., Paris, 1961 . M ORTARA , B.: Manual de retórica , Cátedra, Madrid, 1991 . S PANG , K.: Fundamentos de retórica , Iruñea, EUNSA, 1984 . S UHAMY , H.: Les figures de style , P.U.F., Paris, 1881 .

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: retórica
     fr: rhétorique
     en: rhetoric

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper