Kazetaritzako azpigenero bat da, egunkari, aldizkari edota ikus-entzunezkoetan erabiltzen dena, frantsesezko reportage du iturri eta gaur egungo gertaeren kon taera eta azalpena da, nahiz gertaera horiek ez diren izaten beti eguneko albiste. Kontaera eta deskripzioa aldikatzen ditu eta albistea baino luzeagoa, xeheagoa, hedakorragoa izan ohi da. Kontaera eta estilo aldetik ere libreagoa da ( lead mota gehiago, figura ugariago, estilo bizia...).
Erreportaje mota batzuk informazioarekin lotuagoak daude, beste batzuk inter pretazioarekin. Alde batetik, informazio erreportajea edo erreportaje objektiboa ren barnean mota batzuk bereiz daitezke, batzuk kontaerarako egokiagoak, beste batzuk deskripziorako, beste batzuk aipamen eta elkarrizketarako; esate baterako, erreportajeen eitea dute elkarrizketa edo entrebistek. Badira erreportaje bereziak ere, adibidez, erreportaje handia , aldizkari grafikoetan oso erabilia.
Bestalde, interpretazio generoen artean aipa daitezke interpretazio erreportaje edo erreportaje sakona , idazle handi askok ere maite dutena; interpretazio analisiak edo interpretazio zutabeak, eta kronikak. Lehenbizikoek interpretazio erako sarrera edo lead a izan ohi dute, erreportajean barrena garatzen dena.
[X. A.]
es: reportaje
fr: reportage
en: report