errepikapen figura - Literatura Terminoen Hiztegia

 
ERREPIKAPEN FIGURA

Hots, hitz, esaldi edo ideia bat errepikatzean dautzan figura literarioak dira. Erretorika klasikoan, errepikapen figurek hitzezko figuren saila osatzen dute elipsi figurekin eta egitura figurekin batera.

Errepikapena prozedura erretoriko zaharra da; berez, errepikapen figurak, metaforekin batera, denetan zaharrenak direla uste da. Era berean, sinpleenak ere badira, eta, batzuetan, gogaikarrienak ere bai, gehiegi edo beti elementu berak errepikatzen badira. Ez dute tropoek bezala hitzen eta sintagmen zentzua aldatzen. Hala ere, material entzungarri edo ikusgarri gisa erabiliz hizkuntza, efektuak sorra raziz, aldatu egiten du hein batez, gehitu, enfatizatu, azpimarratu. Eta, bestalde, gramatikan ezohikoa den nahiz hizkuntza aldetik zilegizkoa den hitz ordena antola tuz (antolaketa gramatikala erredundantziaren kontrakoa baita), indar espresibo gehigarria ematen dute figurok. Errepikatzeak hitz andana sintaktiko nahiz metriko an –are estrofa nahiz paragrafoetan– gerta daitezke, hasieran, erdian nahiz bukae ran.

Mezua errepikatzeak ez du berez estilo figura sortzen, mezuaren formaz lagun durik baizik. Errepikatzeak erritmikotasuna sortzen du, eta joera hori diskurtsoaren forman agertzen denean, errepikatzean, figura bihurtzen da. Errepikapen figurak esaldiaren erritmoarekin lotuak daude, egitura figurak dauden bezala, formulak, klausulak, aliterazioa, errima, paranomasia, calembour , antanaklasia...

Bereziki poesia neurtuan prozedura edo figura garrantzitsua da errepikapena: oin, silaba eta azentu, eten, hitz edo hitz andanen errepikapenaren bidez, luzera edo hatsaldi berdintsuko ahozko emanaldien bidez, pentsaerari forma erregular eta diziplinatua ematen baitiote neurtitzek. Prozedura iteratibo horiek eta beste batzuk (errima, asonantzia, aliterazioa, homeoteleutona) poesia neurtuan agertzen dira bereziki. Baina prosan ere erabiltzen dira horietako zenbait, oratoria edo hizlaritza koan nahiz publizitatekoan.

Errepikapenek funtzio deskriptiboa eta intentsiboa izan dezakete, edo formala, edo liturgikoa eta xarma sortzailea. Errepikatze intentsiboak, amplificatio bidezkoak (non deskripzioko elementuak hartzen baitira, gradatio an, pentsamendua sakon duz, aberastuz, handituz, eta abar), anafora, epifora, antepifora erabili ohi ditu. Beste batzuetan, zerbait azpimarratzeko balio du errepikapenak. Errepikapenak pertsuasio indarra izan dezake, antzekotasun sentimendua –esaten denaren eta errealitatearen artean– sor dezake, baliabide oroitarazle izateaz gain. Batzuetan, pathos edo emozioa adierazten du.

Hitzezko figuren artean kokatu ohi dira errepikapenak (gehienak behintzat), eta, hitzezko figura gisa, itzulezinak dira. Gehitze, konbinatze, aldatze, hedatze bidez moldatutako errepikapen figurak zenbait azpimultzotan bana daitezke: hitzen eta hotsen errepikatzean oinarritzen direnak eta erredundantziak. Badira beste batzuk, ordea, egitura bertsuak nahiz ideia bertsuak errepikatzen dituztenak, beti adierazle bera adierazi berarekin lotu gabe. Horietako batzuk egitura figuretan edo beste mota batzuetan koka daitezke.

Honako hauek dira:

1. Hitz edo hitz andana bat edo gehiago errepikatzean oinarritzen direnak. Errepikatzen diren hitzak berdinak direnean eta elkarren ondokoak, honako figura hauek sortzen dira: epanalepsia, epizeuxi, epanafora, epanoda, antepifora, anadi plosia, eta klimax.

Epanalepsi edo geminatio : hitzak edo hitz andanak errepikatzen direnean ger tatzen da, hasieran batez ere, baina baita erdian nahiz amaieran ere. Adibidez: “Ken beraz; ken Errepublika” (Hiriart-Urruti).

Epizeuxi edo palilogia : hitza errepikatzea juntagailu gabe. Adibidez: “Heda, heda, heda” ( Eskualdun ona kazetaz ari da Hiriart-Urruti).

Epanafora : hitz bera errepikatzea juntagailu bidez. Adibidez: “Hitz dautzut ongi eta ongi zaindua zela” (Hiriart-Urruti).

Epanoda: leitmotiv bihurtzen den hitz edo formula bat errepikatzea, erabilera erretorikoa, lirikoa nahiz barre eragilea izan ohi duena.

Antepifora (fr. refrain ): formula bera edo neurtitz bera errepikatzea estrofa baten hasiera eta bukaeran. Kantuarekin loturiko poesian ohikoa da, poesiaren alderdi egonkorraren adierazle.

Anadiplosi edo reduplicatio: testu zati baten azken hitz andana errepikatzea hurrengoaren hasieran.

Klimax 1 edo gradatio 1 edo kateatzea anadiplosi jarraitua da. Ikus ANADIPLOSI , KLIMAX .

Urrunxeagoko hitzak errepikatzean honako figura hauek eratzen dira: epanadi plosi, anafora, epifora, sinploke, polisindeton.

Epanadiplosi : hitz edo hitz andana bat errepikatzea testu zati baten hasieran eta amaieran, bi perpaus daudenean. Adibidez, latinezko “Principes pro victoria pugnant, comites pro principe”.

Anafora : hitz edo hitz andana bat elkarren segidako enuntziatuen hasieran erre pikatzea. Errepikapen egituren artean ezagunena eta paralelismoaren forma nabarmenena da. Eta erretorika, poesia, liturgia eta beste espresio formen arteko loturen adierazle. Prosan ere erabiltzen da, adibidez, elokuentzia limurtzaile eta pasioz beterikoan. Anafora egun lehen baino gehiago erabilia da. Adibidez: “Oro uzkur, oro lotsa, oro juduen beldur” (Hiriart-Urruti).

Epifora edo epistrofe : hitz edo hitz andana bat errepikatzea elkarren segidako enuntziatuen bukaeran. Sinploke edo complexio : anafora eta epifora aldi berean.

Polisindeton : juntagailu bera ( eta, eta ez (ezta), edo... ) errepikatzea, ordena gramatikalak eskatzen duena baino gehiago. Anafora mota bat da, perpausaren zatiak juntagailu beraz hasten baitira.Ikus ANAFORA , EPIFORA , POLISINDETON .

Forma aldakuntzaz hitz berak errepikatuz, adierazi berarekin, poliptoton eta figura etimologikoak dira; forma aldakuntza gabe, ordea, diafora edo antanaklasia. Adierazlea erabat aldatuz, sinonimia.

Poliptoton : funtzio sintaktiko zenbait dituen hitz baten errepikapena. Errepikatzen den hitzaren edo aditzaren morfologia aldatzen da, baina ez hitz edo aditz horren adiera. Irakurleak leitmotiv batera erakartzea du helburu.

Adibidez, “Ote da orok nahiz, ororen gogora egina den legerik? Hala nola, zer gen pagatzeko legea, kontrabandarik ez egiteko legea, bertzen ontasunik ez hartzeko legea bera ororen gogorakoak ote dire?” (Hiriart-Urruti).

Irudi etimologikoa edo derivatio : hitz erroa errepikatzea. Hitzaren adiera errepi katzeak enfasi semantikoa dakar. Adibidez:

“Hara non den atzemana errabiaren sendagailua. Zer atzemakoa !” (Hiriart -Urruti).

Antanaklasi : hitz bera errepikatzea, bigarren aldian adiera berezia hartzean espresioa indartzen delarik. Bakarrizketetan diafora izena du, nahiz egun antana klasia diaforaren lekua hartzen ari den. Dilogia ere deitzen da. Enfasia adierazteko erabiltzen dira diafora eta antanaklasia. Biek ere traductio edo hitz jokoak sortaraz ten dituzte. Sinonimia n, ordea, adierazlea ez da errepikatzen, adierazia baizik.

Batzuek antitesi mota bat ere (antitesi erretorikoa, ez filosofikoa) errepikatze figuren artean kokatzen dute, hitz nahiz silaba nahiz erritmoen errepikatzea delako.

2. Hots edo soinu, berdin nahiz aldatuen, errepikapenean oinarritzen dira errima, homeoteleuton, asonantzia, aliterazioa, apofonia, calembour, paranomasia. Hitzen errepikapenek erritmoa dakarten bezala, hots errepikapen edo hoskidetasunek (homofonia) orkestra efektua dakarte. Poetek usu baliatzen dute hotsen oihartzuna hizkera poetikoan.

Errima homeoteleuton edo hitzen amaierako hots eta silaba errepikapenen par taide da. Errima silaba bat edo gehiagoren errepikapen erregularra edo hoskideta suna da, neurtitz bukaeran normalki. Neurtitzetan erabilia da bereziki; prosan era biltzen denean, barregarria izan daiteke batzuetan (kakofonia) edo naïf estilokoa,

XV. mendeko frantses prosa errimatua gogoratzen duena. Errimaz gain, asonantzia eta barne hoskidetasunak ere badira.

Asonantzia: bokal hoskidetasuna da, neurtitz bukaeran.

Aliterazioa : kontsonantean oinarritua da (nahiz kontsonante+bokal edo silaba), kontsonante beraren errepikapena da hitzaren hasieran, barnean edo bukaeran, elkarren segidako testu zati batean. Imitazio funtzioa du maiz, baina ez beti.

Apofoniak prozedura multzo bat hartzen du, modulazioan oinarritua. Hots, hitz edo silaba andana batetik bestera iragaitean datza, bien artean fonetika aldetik diferentzia txiki bat egonik.

Paranomasia : antzeko hotsa baina esanahi ezberdina duten hitzak, elkarren auzokoak, errepikatzen dira. Adibidez: “Zorra zorri, odol ireste” (Hiriart-Urruti, “Frantziaren zorrak” artikulua). Paranomasia eta poliptoton figurek hitz jokoak ( tra ductio) sortarazten dituzte.

Calembour edo kalanburra: hitz jokoa, bi hitz edo gehiago –hotsez antzekoak, zentzuz ezberdinak– elkartzean sortzen dena. Gehienetan barre eragingarria, hiz kera arruntean franko erabilia eta umoristek maitatua. Zentzu zabalean, ekibokoa ren adieran erabilia da. Perifrasi gisako zehar-aipamena da maiz, testuinguruan ulertzen dena. Antzekoa da gaztelaniazko retruécano a, hots edo hitz errepikatzea rekin antitesia eta kiasmoa elkartzen dituena.

3. Erredundantzian oinarritzen diren figurak. Oro har, erredundantziak ideia bera gordetzen du forma ezberdinen itxurapean, ez antanaklasiak bezala, zeinek hitza errepikatzen baitu, zentzua aldatuz. Erredundantziak ñabardura bat gehitzen du, iterazio bidez ideia finkatu nahiz. Erredundantzia figuren artean honako hauek daude: tautologia, adierazle bera adierazi berarekin errepikatzen delarik; perisolo gia, aldiz, adierazi bera da baina adierazle ezberdinekin. Beste figura batzuek berez alferreko diren zehaztasunak eransten dituzte, baina espresio indarra gehi tuz: pleonasmoa, erredundantzia, batologia, datibo etikoa.

Tautologia : Errepikatzen den definizioa, identitate printzipioan oinarritua. Adibidez: “Ama beti da ama”. Tautologia, gehienetan, diafora batekin doa, bereziki funtzio predikatiboa duenean.

Perisologia: baieztapen bat alferrekoak diren zertzeladekin zehaztea. Adibidez: “Neure begiz ikusi dut, neure belarriz entzun dut”.

Pleonasmo: gramatika edota sintaxi aldetiko soberakina eranstea, balio estilis tikoduna.

Erredundantzia: ideia azpimarratzea elkarren hurreko bi perpausetan.

Batologia : erredundantzia gehiegizkoa, justifikatu gabea, baina baieztapen bat erritmo eta akumulazio bidez galkatu nahi duena. Adibidez, “Hila eta ehortzia izan zen”. Batzuek perisologia eta batologia hustzat daukate, eta halakotzat erabiltzen diren testuetan (ironiko edo barregarrietan, adibidez,) bakarrik jotzen dute onarga rritzat.

Datibo etikoa k hiztuna solaskideekin lotzen du eta gaiarekiko duen interesa agerrarazten. Adibidez: “–Nor zaitut?... –Billoba nauzu, zaarrena...” (Lizardi, “Asaba zaarren baratza” olerkia). Datibo etikoa estilo figuren eta itzuli estilistikoen bide erdian dago.

4. Egitura errepikatze, paralelismo eta amplificatio edo hedatze bidezko pro zedurak. Egitura figurekin lotuak dira, baina egiturak errepikatu egiten dira, per pausak uhinak bezala elkarri jarraituz edo hedatuz. Paralelismo forma sinpleene tan antzeko luzera eta joskerako perpausek elkarri jarraitzen diote, eta hitzak ere errepikatzen badira paralelismoa are gehiago azpimarratzen da. Hitzak errepikatu barik sintaxi, erritmo edota luzera bereko zatiak lerro-lerro ezartzen badira, para diastole delakoa da. Neurtitzak figura hori erabiltzen laguntzen du, mugimendua eta egonkortasuna elkartzen baititu. Paralelismoa hots errepikapenik gabekoa edo bar netik aditzekoa denean, hipozeuxi edo subnexio deitua da, bakartu daitekeen figura baino gehiago testuan zehar luze eta zabal heda daitezkeen prozedurak, maiz hiru koitzak, izendatzeko erabilia da, literatura lanetan oratorian edo hizlaritzan ohikoa. Horietarikoa da gradatio 2, ideiak errepika eta anplifikatzekoa ( gradatio 1, ostera, hitz andanen errepikatzea da), intentsifikazio progresibo edo graduala adierazten duena, gorantz (goranzko gradatio a) nahiz beherantz (beheranzko gradatio a), eta perpausak moztuta taxutzen dituena. Errepikapenak eta anplifikazioak sortzen du parafrasia ere, iterazio erredundantziazkoa, azalpenezkoa, hedatzailea.

[X. A.]

Ikus, halaber, G RADATIO , K LIMAX , P ARAFRASI , P ARALELISMO .

B IBLIOGRAFIA

C UDDON , J.A.: The Penguin dictionary of literary terms and literary theory , Penguin,

London, 1991 . D UPRIEZ , B.: Les procédés littéraires (Dictionnaire ), Gradus, Paris, 1984 . E STÉBANEZ C ALDERÓN , D.: Diccionario de términos literarios, jat. 1996, Alianz a Editorial, Madrid, 1999 . M ORIER , H.: Dictionnaire de poétique et de rhétorique , P.U.F., Paris, 1961 . M ORTARA , B.: Manual de retórica , Cátedra, Madrid, 1988 .

R EBOUL , O.: La rhétorique , PUF, Paris,1984 . S UHAMY , H.: Les figures de style , 16. argit., P.U.F., Paris, 1881 . G ROUPPE M I D UBOIS , J. et alii): Rhétorique générale , 1970 / Retórica general , Paidós , Barcelona, 1987 . L AUSBERG , H.: Manual de retórica literaria , Gredos, Madrid, 1966-1968 . M ARCHESE , A; F ORRADELLAS , J.: Diccionario de r etórica, crítica y terminología literaria , Ariel, Barcelona, 1994 . S PANG , K.: Fundamentos de retórica , 2. argit., EUNSA, Iruñea, 1984 .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

  

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper