1.- Diskurtso mota bat da elkarrizketa, bi pertsonaia edo gehiagoren arteko mezu trukea du oinarritzat eta elkarrizketa kideek mezuaren igorle eta hartzaile zereginak hartzen dituzte txandaka. Diskurtso mota honen ezaugarri nagusia zuze nean emana izatea da, mezuaren igorleek berek enuntziatzen baitituzte mezuak, bitartekorik gabe. Diskurtso modu gisa, antzerkian erabiltzen da gehienbat elka rrizketa, bakarrizketarekin batera; baladetan eta lirika tradizionalean ere erabilera zabala izan du, bereziki maite kantuetan. Narratiban ere integratu da diskurtso modu hori, eta XX. mendeko eleberrietan elkarrizketaren indar espresiboaz baliatzen dira egileak, elkarrizketak agerrarazteko modu berritzaileak garatuz. Gogora bitez, esaterako, R. Saizarbitoriak Egunero hasten delako n geltokiko berritsuaren solasak ia bakarrizketa bihurtuz agerturikoak edo B. Atxagak “bakarrizketa aipatua” deritzan elkarrizketa emateko modua, Behi euskaldunaren memoriak liburuan agertzen dena, protagonistaren eta Setatsuaren artean, biak behiak.
2.- Diskurtso modu horrek izen bereko azpigeneroa ere garatu du prosa ez-fik ziozkoan, eta euskaraz, elkarrizketak deitura orokorraz gain, solasak eta autuak izena ere erabili izan dira gisa horretan idatziriko testuak izendatzeko. Bereziki egi leen ideia filosofiko eta politikoak, nahiz arlo profesional jakinei buruz diharduten elkarrizketak dira (gramatika, zientzia...) eta zehaztasunez aritzeko modu zuzena eta atsegingarria da. Diskurtsoa zuzenean ematearen ondoriozko freskotasuna da azpigenero horren ezaugarri nagusia, galderen ugaritasuna, jarrera kontrajarrien planteamendu zuzena eta diskurtsoaren beraren inguruko hausnarketa egiteko parada eskaintzea, besteak beste.
Grezian ezagutu zen lehenik, eta Platon izan zen garapen literario handiena eman ziona, hain zuzen ere, Elkarrizketak sailean (J. Zaitegik itzulia, 1975). Erroman ere garatu zen azpigenero hori, eta hainbat molde hartu zituen Tazito, Zizeron, Seneka eta Luziano idazleen lumei esker. Errenazimentuan loratu zen berriro gene-roa, batez ere Rotterdamgo Erasmoren Elkarrizketak obraren eraginez, eta XVI. eta
XVII. mendeetan emaitza aipagarriak jaulki ziren mendebaldeko literatura osoan. Elkarrizketa generoaren barruan eredu ugari landu badira ere, orokorrean eredu klasikoa garatu da, non halako pertsonaia batek autoritate gehiagoz mintzatzeko funtzioa eta besteari/ei irakasteko zeregina izaten duen. Halere, antzinate klasikotik datozen zenbait dialogo eredutan, osagarri fantastikoak, kritikoak eta umoristikoak ere integratu izan dira.
Euskal Literaturan, batez ere eredu klasikoak izan du garapena XIX. mendean. Besteak beste, aipagarri dira J.A. Mogelen Peru Abarka (1802an idatzi eta 1881ean argitaratua), non Peru Abarka izeneko baserritarrak irakaspenak ematen dizkion Maisu Joan barberuari hainbat lanbideri eta are euskara dotoreari buruz; bestetik,
J. Duvoisinen Laborantzako liburua (Baiona 1858) ere eredugarri da, aita-seme batzuek irakasle-ikasle ereduko elkarrizketa garatzen baitute nekazal gaiei buruz. Eredu didaktiko horiek alde batera utzita, literatura berriagoan ere badira elkarriz keta azpigeneroan idatzitako testuak, hala nola, J. Sarrionandiak Narrazioak (1984) liburuan argitaraturiko “Itzalarekin solasa ” , non elkarrizketa baten bidez garatzen duen garaiko bere sorkuntza literarioaren poetika.
3.-Kazeta genero bat ere bada elkarrizketa, berriak ematen dituztenen artekoa. Kazetariak, pertsona hautatu batzuei galdetuz biltzen ditu berriak. Elkarrizketa ( interview ) erreportajeen eitekoa da. Aipu erreportajeekin zerikusi zuzena du; adibi dez: adierazpen edo deklarazio elkarrizketak. Gaur egun, ospe handikoak dira elka rrizketak.
Elkarrizketa mota batzuk bereizten dira:
[P. U., X. A., L. O.]
es: diálogo, entrevista
fr: dialogue, interview
en: dialogue, interview