ekiboko - Literatura Terminoen Hiztegia

 
EKIBOKO

(fr. équivoque , gazt. equívoco .)

Hitzezko figura da, hitz jokoen artekoa. Asmo adierazkorrez edo estetikoz hitz batean eginiko aldakuntza, bihurketa edo errakuntza, fonemak edo grafemak nahastuz, aldakuntza horren bidez zentzu nabaria zuen perpaus batek bigarren zentzu bat ere har dezan. Efektu barreragilea izan ohi du, jostalaria, burlagarria nahiz, beste batzuetan, zehar-aipamena egitekoa. Hitz jokoak nekez itzul daitezke hizkuntza batetik bestera.

Ekibokoa anbiguotasunean oinarritzen den prozedura zabala da; prozedura mordoxka hartzen du bere baitan: besteak beste, adiera zabal horretan calembourizenez ere izendatzen den hori; à-peu-prèsdelakoa, hitz baten gaineko ekibokoa, ia homonimoa den hitzarekin nahastuz; horren aldakia den antistrofea(fr. contrepetèrie, surrealistek erabilia, non aldakuntza bikoitza gertatzen baita); ingelesez portmanteauwordeta frantsesez mots-valisedeituriko hitz kutxa, bi edo hiru hitzen gainean eratua, haien esanahia konbinatuz; eta errima edo puntu bereko ekibokoak. Azken mota horren adibide bat A. Oihenarten 171. atsotitza da: “Etxe hutsa, aharra hutsa”. Euskara-erdara nahasiz sortuak ere anitz dira.

Adibidez: Sorbonagre (F. Rabelaisen mot-valise ospetsua), hots, Sorbonneko (unibertsitateko) basa astoa. Famillionnaire (H. Heine). “Bitara ulertu” artikuluan Kirikiñok garbi azaltzen du euskal aditzaren irabiaketa ekibokoaren sorkari dela: “–Zuek mutiltxuok, diño neskato pizpita batek, abadiari txapela kendu biar dautso zue”. Eta mutiko batek abadeari kapela kentzen dio, txapela erantzi beharrean abadearen aurrean (“Bitara ulertu”, Bustintza, E. Bigarrengo Abarrak ).

Ondoko horiek beste mota batekoak dira, agian: Astokrazia (Kirikiñok erabilita ko à-peu-près delakoa, euskaldun izanik erdaraz eta txarto hitz egiten zutenak izen datzeko). “Zenbat gauza berri!” artikuluan (1902) Hiriart-Urrutik alferfona eta alfer grafa hitzez izendatu zituen telefonoa eta telegrafoa.

Literaturan baino hizketa arruntean maizago erabiltzen da, hor testuinguruak ulertarazten laguntzen baitu. Gehienak barre eragingarriak dira. Lizardik sarri era biltzen du barre egiteko asmoz:

“Zu, Izardi, edo Izurde, edo zeralako ori: ni ere ez nauzu baserritarra” (Lizardi, “Berriketak”)

Ondoko adibidean ikus daitekeenez, calembour kriptograma egokia da:

”Ni enaiz mendian jaioa... Bai, ordea, kale apañeko ume, irakur-ikasketa legorrek argaldua, lumero kakotsu (ta k.k.tsu) pranko egin-bearrak zimeldua.” (Lizardi, ibid.)

Eta “Andereño Izardi” izeneko artikuluan:

Universo zer dan diozu? Ba... mundu edo izar guzien batza. Beraz, Miss Universo euskeraz esanenean, onelatsu dator. Andereño Izardi. Zer? Txarki al dago?... Eztet uste iñor ori esateko ainbat ausarta izango danik. Gaiñera, guk gure alderditxoak baditugu izen orri ezin obea irizteko. Askoek esaten baitute: “izardi patsetan natxegok”, “izardi ederrak eragin nitxizkioan zerri ez bestelako arri” Lizardi esan bearrean... Oiei, naita-naiez iruditu bear zaiote andereño orrek besapeko kirats miñetik dakarrela izena. Ta guk berriz, agiñak ere salduko, eder-batzaldiak parregarri uztearren.”

(Lizardi, Euskera andiki-soñekoz )

[X. A.] Ikus, halaber, H ITZEZKO F IGURA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: equívoco
 fr: équivoque
 en: equivoque, pun

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper