egitura - Literatura Terminoen Hiztegia

 
EGITURA

Literatura testu bat beti eraikuntza bat da, forma integratua eta eratua, testu gisa aurkezten den unitate berri baten gisa. Testua multzo oso bat da, literatur egi tura bat, bere barnean diren elementuen batuketa hutsez sortzen dena baino harantzago jotzen duena. Elementuen batuketaz gain, literatura testuak osaketa eskatzen du, beraz.

I. Lotmanen esanetan, literatur testu batek beti ditu: egitura bat, espazio eta denborazko mugak eta bere baitan diren osagaien arteko barne hierarkia. Espazio eta denborazko mugek banatzen dute testua, bestalde, testua ez den errealitatetik. Baina diskurtso gisa definitzen dena eratzerakoan, egitura bat eratzen da eta haren barne hierarkia atontzen da.

Edozein testu literariotan, hasieran zatiak dira nagusi, baina puntu bakar batera heltzeko ahaleginean ari da idazlea, eta batetik bestera joaterakoan osatzen du tes tuaren egitura. Lirikari dagokionez, eta Jakobsonen teoriak jarraituz, abiada erritmo ak ematen du poemaren batasun haria, eta haren arabera osa daiteke poemaren egitura. Narratiban ere egiturak gauzatzen du testuaren osaketa eta puntu bakar batera heltzeko joera. Narratiban usu erabili izan dira geometriaren metaforak, eta honela deskribatu dira:

a) Egitura linealak: pertsonaien ekintzek helburu bakar batera zuzen joaten direnean; esate baterako, Tx. Agirreren Garoa edota Miranderen Haur besoetakoa eleberrietan.

b) Egitura zirkularra: hasiera eta bukaerako egoerak berberak direnean, bukaeran hasierako puntuan dagoenean; askotan testuaren hasiera eta bukaera diskurtso berdinez atontzen dira, esate baterako, J. Sarrionandia ren “Estazioko begiradak” ipuinean.

c) Egitura kontzentrikoa: nobela ekintza bakar baten inguruan osatzen dene an. Adibidez, A. Lertxundiren “Hamaseigarrenean aidanez” liburuan.

d) Espirala: ekintza batetik hasirik, nobelak haren inguruko zertzeladez zabal du egiten duenean egitura. Adibidez, R. Saizarbitoriaren “Asaba zaharren baratza” narrazioan.

Bukaerari begiratuz era bitako nobelak agertzen dira:

a) Bukaera hertsia dutenak; ekintza bukatutzat ematen dute; adibidez, per tsonaiaren heriotzarekin, edo ekintzaren burutzearekin: J. M. Etxeitaren Josetxo , 1909), esate baterako.

b) Bukaera irekia: ekintza puntu batera helduz amaitzen da nobela, baina gertaerek edo pertsonaiaren bizitzek segi dezakete beste batean.

Adibidez, Egunero hasten delako nobelak bukaera irekia uzten du, beste pertsonaiekin zer gertatuko den zehazten ez denez.

[J. K.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: estructura
     fr: structure
     en: structure

 
EGITURA FIGURA

Egitura figurak hitzezkoen artean sailkatzen dira eta sintaxia moldatzen dute, egitura arkitektonikoak dira. Errepikapen figurekin batera eta nahastean, dikzio edo hitzezko figuren saila osatzen dute. Halere, errepikapenezkoek egitura irekiak edo mugimenduzkoak sortzen dituzte; egiturazkoek, aldiz, forma itxiak eta egonkorrak osatzen dituzte. Horien artean, batzuk simetrikoak dira, beste batzuk disimetrikoak, batzuk egitura arrarodunak, beste batzuek joskera baliabideak azkeneraino ustia tuz perpaus bihurri edo estilizatuak lantzen dituzte. Zenbait sailkapenetan, ordea, kontutan hartzen da hitzezko figurak hitzaren mailakoak soilik direla eta egitura mai lakoak sintaxi mailakoak direnez sail berezia osatzen dutela.

Honako multzo hauetan banatu ohi dira:

1.- Errepikapen egiturek erritmoa sortzen dute, hizkuntza askotan silaben erre pikapenean (bokal luze eta labur, azentudun eta gabe) oinarritua. Hizkuntza batek honelako edo halako intonazioa eta azentua izan ditzake, baina hizkuntzaren ahal men musikalak ustiatzen direnean mintzatzen gara erritmoaz, figura gisa. Poesian, erritmoa oso garrantzitsua da, noski, baina prosan ere badago. Hizkuntza batzue tan, silaba eta kontsonante errepikakorren bidezkoa da (aliterazioa, poesia germa niarrean); beste batzuetan, bokal azentudunen bidezkoa (gaztelaniaz). Antzinakoen oratoria edo hizlaritzan, hitzaldi, paragrafo edo perpausa, klausula edo jaitsiera erritmiko jakin batekin bukatzen zen.

Erritmoa ere egitura figura bat da funtsean. Zentzu estuan, hots ezberdinen alternantzia da, baina zentzu zabalean egitura arkitekturalak, belarriz hartzen dire nak eratzen ditu. Erritmo prozedura ugarienak hauek dira: antzeko luzera duten esaldiak eraikitzea (neurtitzetan); edo egitura bikoitz eta hirukoitzekin –edo zati biko eta hirukoekin– jokatzea. Kasu horretan, esaldia hitz andanetan banatzen da eta hizlariaren keinuak ere imajina daitezke.

2.- Egitura simetrikoak : kiasmoa, reversio a, antitesia, paralelismoa.

Kiasmoa (grezieraz, gurutze forman jartzea) Osagaiak –laukoak dira bakune nak, errepika daitezkeenak– alderantzizko ordenan jartzen dira (ABBA), eta beraz paralelismoaren aurkakoa da figura hori. Adibidez: “Barthou eta ni; ni eta Barthou... nor ez gira gu?” (Hiriart-Urruti).

Reversio edo antimetabolea: kiasmo mota bat da, osagai berak alderantzizko ordenan kontrajartzen dituena, baina egitura aldatzean hitzen zentzua ere aldatzen delarik. Adibidez: Filosofiaren miseria (K. Marxen liburuaren izenburua, P. J. Prou dhonen Miseriaren Filosofia ren kontra idatzia).

Antitesia: prozedura literario eta, batez ere, poetikoa da, kontrasteekin jokatzen eta horiek hitz joskera trinko eta bikunen bidez adierazten dituena. Egitura figura den arren, pentsamendu figuretara hurbiltzen da (antitesi filosofikoa pentsamendu figuren barruan koka daiteke, eta batzuek antitesi erretorikoa errepikapen figuren artean kokatzen dute). Antitesi motatzat hartzen da oximoron edo antilogia , bi osa gai edo zati antitetiko elkartzen ditu, eta hitz jokoetan erabiltzen da. Adibidez: “Hil bizi bat”. (Ohar bedi oximoron eta paradoxa bereizi ohi direla). Anteisagoge antite si diskurtsiboa da, gauza bat zer ez den eta zer den deskribatzen duena konpara tuz.

Paralelismoa : eskema bera errepikatzen duen egitura da; batez ere, hots, hitz, forma gramatikal, egitura sintaktiko eta kadentzia erritmikoak paraleloki ezartzen dituena. Paralelismoa garai guztietakoa da, poesiakoa ez ezik, prosa eta diskurtso mota guztietakoa. Egitura sintaktiko paralelo batzuetan funtzio analogoak bilduta agertzen dira (adibidez, subjektuak alde batera, aditzak bestera); “elkarri loturiko osagaien egitura” deitzen diote horri ( construction par membres rapportés , H. Morier-en arabera). Adibidez: “Hogei urtetan eztena, hogei eta hamarretan eztakie na, eta berrogeietan eztuena da iagoiti eztatena, eztakikena, eta eztukeena”

(A. Oihenart, Proverbes, 524). Ikus E RRITMO , K IASMO , A NTITESI , O XIMORON , P ARADOXA , P ARALELISMO .

3.- Egitura disimetrikoak. Disimetriek perpausaren osagaiak ustekabeko eran antolatzen dituzte, dela luze-laburrari dagokionez, dela hitz ezberdinak antzeko funtzioetan jarriz, eta abar, uste eta ohikoa den eraikuntza aldatuz, baina egitura gramatikala itzuli edo hautsi gabe. Inversio direlakoek eta hiperbatonak, ordea, hiz kuntza sistemaren bihotzean jotzen dute.

Inversioak (lat. inversio ): efektu estilistikoa duten ordena normalaren aldaketak dira. Adibidez, euskaraz objektua-subjektua-aditza ordena, edo aditz laguntzailea aditz nagusiaren aurretik ezartzea. Ohiko ordena iraultzean, esan nahi dena indartze ko edo enfatizatzeko balio du ezohiko adierazpide horrek, eta poesian hizkera poeti koaren konbentzioen barruan sartzen dira.

Hiperbatonak hitzen toki-aldatze eta egitura ezohikoak dira, hizkuntza artistiko ki aldatzen dutenak. Adibidez, adjektiboaren toki-aldatzea. Anastrofe delakoa hiperbaton mota bat da, ohiko ordena aldatzen baitu. Sinkisi izeneko figura, anas trofe eta hiperbatonen nahasketa, poesian erabiliagoa da prosan baino. Adibidez, “Ai, haren esku, laztankor igaz izana!” (Lizardi, “Aldakeri”); hurrenkera ohikoagoan “Ai, haren esku, igaz laztankor izana” edo “Ai, haren esku laztankor izana igaz”, edo bestela “Ai, haren esku laztankor igaz izana”; hau da, era batera edo bestera irakur daiteke. Prosan ere erabili dute idazle batzuek, adibidez, Hiriart-Urruti zaharrak: “Igortzen du sehi bat bertze saltzale harek etxean dituen saltzeko xapel hogoi han dienak eros ditzola eta ekar lehenbailehen. Gaitzak ziren, zabalak, parasola testa ment zaharreko baten itzala zutenak”. ( Ni kazeta-egilea naiz , 2004, 308). Hurrenkera arruntagoan: “bertze saltzale harek etxean saltzeko dituen hogoi xapel handienak”. Eta: “testament zaharreko parasola baten itzala zutenak”.

Histeron proteron edo histerologia : inversio estilistikoa, antzinako klasikoek era bilia, gertaeren ordena logiko eta kronologikoa alderantziz jartzen duena. Adibidez: “Moriamur et in media arma ruamur”: “Hil gaitezen eta jauzi egin dezagun armen erdira”. Anakoluto a: sintaxi joskeraren haustura, logika formalarekiko komunztadu ra eza, pentsamenduak arrapaladan aurrea hartzen baitio. Ikus I NVERSIO , H IPERBATON , A NASTROFE , A NAKOLUTO .

Aipatu figurez gain, zenbait errepikapen figura eta elipsi figurak ere (elipsi, asindeton, zeugma) egitura figuren artean kokatzen dituzte zenbait ikertzailek.

[X. A.]

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: figura de construcción
 fr: figure de construction
 en: construction figure

 
GAINEGITURA

1.- Gizarte bateko egoera ekonomiko eta sozialaren emaitza den eta klase agin tariaren interesen adierazle den ikusmoldearen arabera eraikitako ideia sarea da gainegitura ideologikoa, kritika marxistaren arabera. Zehazkiago, K. Marx eta F. Engelsen testuetan aipatzen zen kontzeptua da; bi filosofo horiek esan zuten artea eta literatura gainegitura ideologikoaren osagarriak zirela, aldi berean argi nabar menduz horien garapenean ez zutela egoera ekonomiko eta sozialek zuzenbideak edo filosofiak bezainbeste eragiten. Marxek, esate baterako, zehaztasunez adiera zi zuen Greziako artea garaiko oligarkia esklabistaren mundu ikuskeratik indepen dentea zela, sorkuntza artistikoaren garapenak nahitaezko autonomia izan behar duela, eta gehiegikeria dela, adibidez, W. Shakespeareren obra lehen kapitalismo burgesaren emaitza soil gisa hartzea. Baina, edonola ere, egoera sozio-ekonomiko jakin baten emaitza gisa ikusi behar zirela ohartarazten zuen. Besteak beste, L. Trotskik iradoki zuen arteak eta literaturak bazituzketela berezko garapen lege zen bait, eta ez zeudela hain estuki loturik gizartearen garapen sozio-ekonomikoari.

Egitura sozio-ekonomiko eta gainegitura artistikoaren arteko harreman zurrune an oinarrituriko teoriak garatu ziren errealismo sozialistaren itzalpean, eta gizarte baten balio, sentimendu eta bizitza baldintzen kontzientzia hartzeko baliabide gisa moldaturiko sorkuntzak gailendu ziren, ondorioz. Literatura klase harremanen isla gisa hartzen duten analisi literarioei kritika soziologiko esaten zaie orokorrean.

2.- Teun A. Van Dijken testu teoriaren arabera (1983) bereiz daitezke, alde batetik, hizkuntzazko egitura testualak (mikroegiturak eta makroegiturak), eta, bestetik, hizkuntzazkoak ez diren egitura testualak edo gainegiturak. Gainegiturak egitura edo eskema orokorrak dira, hierarkikoki antolaturiko kategoria multzoez osatuak eta zenbait arauren bidez antolatuak. Testuaren adiera semantiko orokorra eskema horien bidez artikulatzen da. Testu mota bakoitza artikulazio sintaktiko orokor batzuen eskemaren arabera eratzen da. Bi gainegiturarik ezagunenak eskema narratiboa eta eskema argumentatiboa dira, eta testuaren eduki globaletik aske daude, aski autonomoak dira, gainegitura narratiboak nahiz gainegitura argumentatiboak istorio edo argudioen izaeratik aski libre diraute. Gainegitura horiek dira, beraz, testu tipologien oinarrian daudenak; halere, gogoan hartu behar dira beti testuaren funtzio pragmatikoak eta soziokulturalak. Horren arabera, gainegitura narratiboak antolamendu eskema kanoniko baten araberako hiru kategoria ditu beti bere baitan: aurkezpena, gatazka edo korapiloa eta askaera; inoiz, ebaluazio edo ebazpen morala dakar ondoren. Baina gainegitura narratiboak, testu idatziez gain, bestelako adierazpide molde batzuk ere egituratzen ditu, hala nola, ahozko mintzaira, irudia, keinuen bidezkoa, eta abar.

Beste zenbait teorialariren hipotesiarekin bat eginez (besteak beste Crowder, 1982), Van Dijkek dio testu bat ulertu eta informazio hura gogoan hartu ahal izate ko idatziaren edukia berreraiki edo berrordenatu egiten duela irakurleak, egitura abstraktu eta hierarkiko baten arabera, testuaren makroegituraren antzerakoa den egitura baten arabera bereganatzen duela. Ikerketa esperimentalek (Crowder, 1982, Gena eta beste batzuek) ondorioztatu dutenez, irakurle gaituak testuen egi tura globalaz jabetzen dira eta zenbait estrategiaz baliatzen dira, errepasatu, para fraseatu eta interpretatu egiten dituzte testuko osagai semantikoen harreman kau salak, azkenean idatziaren barrengo egitura inferitu ahal izateko. Horretan oinarriturik, Genak (1983) ikertu du testuaren eskemak, laburpen eta bestek duten aplikazio didaktikoa irakurriaren ulerpena hobetzeko.

Van Dijkek (1983) testuaren makroegitura deritzo egitura global horri. Makroegitura testuaren egitura semantikoa da, haren koherentzia orokorraren ideia ematen duena, bestela esanda, testuak orokorrean harturik duen adiera. Horren aurkako kontzeptua da mikroegitura esaldi eta perpausen sekuentzia konkretuez diharduena. Baina, diskurtsoaren ezaugarri abstraktua izateaz gain, irakurlearen ulerpen kognitiboaren interpretazio fenomenoa ere gertatzen da, ezagupen subjek tiboek ere parte hartzen dutela. Irakurleak erabaki egiten du zein informazio den garrantzitsuen testuaren hierarkian eta zein kategoria orokor hautatu behar diren, testuan denotatzen ez badira ere, (Van Dijk 1990). Irakurlearen interpretazioak ez dira arbitrarioak ordea, testu iturriaren egileak berak ere zenbait baliabide baititu testuari eman nahi dion makroegitura aditzera emateko. Horregatik, irakurleak egi ten duen interpretazioa testuak eginiko proposizioez eta bere aldez aurretiko eza gutzaren emaitza da: ohiko ikuspegian ez bezala, elkar eragite harremana dago subjektu-objektu harreman horretan. T. Van Dijkek dioenez, irakurle bakoitzak egi ten duen testuaren laburpena ezberdina bada ere, makroarau deritzen arau orokor eta konbentzional beretan oinarritzen dira beti. Arau horiek, egilearen arabera balio estrategikoa dute, testuaren informazio semantikoa antolatu eta sintetizatu egiten dute.Van Dijken arabera, lau dira lau arau horiek: supresioa (garrantzirik gabeko edo errepikakor diren osagaiak isildu); hautapena (aipatzen den osagai nagusi baten baldintza, osagai, aurreiritzi edo ondorio dena); orokortzea (zenbait elemen tu kontzeptu orokorrago batez ordezkatzea); eta eraikitzea (dedukzioak egitea tes tuak eskaintzen duen informazio esplizitutik abiaturik).Van Dijken azalpenen arabe ra, abstrakzio eta sintesi prozedura hori informazioaren prozesatze eredu baten arabera deskriba daiteke.

[L. O.]

Ikus, halaber, T ESTU .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: superestructura
 fr: superstructure
 en: superstructure

 
MAKROEGITURA

T. Van Dijken testu teoriaren arabera (1983) bereiz daitezke, alde batetik, hizkuntzazko egitura testualak (mikroegiturak eta makroegiturak) eta, bestetik, hizkuntzazkoak ez diren egitura testualak (gainegiturak). Beste zenbait teorialariren hipotesiarekin bat eginez, Van Dijkek dio irakurleak testu bat ulertu eta informazio hura gogoan hartu ahal izateko idatziaren edukia berreraiki edo berrordenatu egiten duela, egitura abstraktu eta hierarkiko baten arabera, hots, testuaren makroestrukturaren antzerakoa den egitura baten arabera bereganatzen duela. Ikerketa esperimentalek (Crowder, 1982, Gena eta beste batzuek) ondorioztatu dutenez, irakurle iaioak testuen egitura globalaz jabetzen dira eta zenbait estrategiaz baliatzen; errepasatu, parafraseatu eta interpretatu egiten dituzte testuko osagai semantikoen harreman kausalak, azkenean idatziaren barrengo egitura inferitu ahal izateko. Horretan oinarriturik, Genak (1983) zera ikertu du: testuaren eskemak, laburpen eta bestek duten aplikazio didaktikoa irakurriaren ulerpena hobetzeko.

Van Dijken teoriaren arabera (1983), testuaren makroegitura deritzo egitura glo bal horri. Makroegitura, beraz, testuaren egitura semantikoa da, haren koherentzia orokorraren ideia ematen duena, testuak orokorrean harturik duen adiera; eta horren aurkako kontzeptua da mikroegitura, esaldi eta perpausen sekuentzia kon kretuaz diharduena. Baina diskurtsoaren ezaugarri abstraktua izateaz gain, irakur learen ulerpen kognitiboaren interpretazio fenomenoa ere gertatzen da, ezagupen subjektiboek ere parte hartzen dutela. Irakurleak erabakitzen du zein informazio den garrantzitsuago testuaren hierarkian eta zein kategoria orokor hautatu behar diren, testuan denotatzen ez badira ere, (Van Dijk, 1990). Irakurlearen interpreta zioak ez dira arbitrarioak ordea, testu iturriaren egileak berak ere zenbait baliabide baititu testuari eman nahi dion makroegitura aditzera emateko.

[L. O.]

Ikus, halaber, G AINEGITURA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: macroestructura
 fr: macrostructure
 en: macrostructure

 

MIKROEGITURA Ikus G AINEGITURA , M AKROEGITURA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: microestructura
 fr: microstructure
 en: microstructure

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper