egiantz - Literatura Terminoen Hiztegia

 
EGIANTZ

Kategoria estetiko bat izendatzen du, zehazki, literatur obraren ezaugarri bat; hain zuzen ere, halako obra batek egiaren antza hartzen dueneko ezaugarria, hala ko obra batek irakurlearengan errealitate ilusioa edo irudipena sortzen duen tankera izatea. Aristotelesen Poetika n aipatzen da egiantza kontzeptua, eta mimesi kontzep tuarekin erlazionaturik dago; teorialari horren ustez, artearen zeregina ez da erreali tatean gertaturikoa islatzea, baizik eta gerta litezkeenak, konbentzionalki egiaren antzeko edo onargarri izan daitezkeenak sortzea. Izan ere, bere Poetika ren mimesi kontzeptuaren arabera, gizon-emakumeon ekintzen imitazioa edo antzea egiten da literatur obran, baina errepresentazioak ez du zertan mekanikoa izan, baina bai ikusleari egiantzeko zaionaren esparrukoa.

Mimesia eta egiantza poetika klasikoaren zutabe nagusi bi dira, eta errenazi mentuan nahiz neoklasizismoan berrindartu ziren, izan ere garai horietako poetike tan arautzat hartzen zen literatur obrak mimesi edo imitazioa izan behar duela, baina ez kopia; egileak natura edo errealitatea behatu egiten du, eta hartatik bere asmorako baliagarri duena soilik hautatzen du, hura hartzen eta edertzen du, eta, egiazko diren osagai ugariz baliatuz, fikzio hutsa dena sortzen du, egia ez den zer bait, baina egiantza duen fikzioa dena.

Garai bakoitzak bere egiantza kontzeptua izan du, jakina. Egiantza irizpide zorrotza izan da, esate baterako, Naturalismoan. E. Zolak zioenaren arabera, obrak errealitatea “den bezalakoxea”, haren ispilu edo isla izan behar baitzuen. Erromantizismoan, aldiz, egiantzekotasun irizpide laxoagoa izan zen, irudimenari eta fantasiari ateak zabaltzea sustatzen zen, eta barne koherentziak eskatzen duen egiantzekotasun irizpideari soilik lotzea. Nolanahi ere, egiantzekotasuna neurtzeko irizpide finkorik zehazterik ez dago, eta, azken batean, T. Todorovek dioen moduan, Aristotelesek ere ez zuen uste obra baten egiantzekotasuna obraren eta errealita tearen arteko harremanak erabakitzen zuenik, baizik eta diskurtsoaren eta irakurle ek egiantzekoa dela onartzen eta hitzartzen dutenaren arteko harremanak.

Euskal literaturan, hain zuzen ere, obra baten egiantzekotasunaren auzia da

J. M. Lasagabaster kritikariak aipatzen duena R. Saizarbitoriaren 100 metro eleberrian gaztelania erabili izanaren arrazoitzat, euskal gizartearen diglosiaren lekuko (“Literatura vasca y bilingüísmo: vasco y castellano en la novela 100 metro de R. Saizarbitoria” in Las literaturas de los vascos : Deustu, Donostia, 2002, 179 188).

[L. O.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: verosimilitud
     fr: vraisemblance
     en: verisimilitude

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper