(lat. editio, jakinarazpena)
Literaturaren arloan, idazlan bat inprimatu eta argitaratzeko ekintza eta haren emaitza den argitalpena ere edizioa da. Argitaraldi bakoitzean eginiko ale kopuruari ere edizio deritzo; adibidez, liburu baten lehen edizioa bi mila alekoa dela esan daiteke, bigarrena milakoa, eta abar. Berrargitalpen horietakoren bat zuzenketekin ager daiteke, eta edizio zuzendua izango da; moldaketak, egokitzapenak, laburtze nahiz hedatzeak eta abar ere egin ohi dira, eta, maiz, liburu bera edizio luxuzkoan zein arruntean ager daiteke.
Edizio kritikoa jatorrizko testua nolakoa zen ezartzeko helburua duena da. Sarri, aldaerak jaso ohi ditu, eta ohar argigarriz horniturik joan ohi da. Edizio printzea , berriz, liburu baten lehen edizioa izaten da; batez ere, klasikoei edo asko nabar mendu diren idazleei buruz aritzeko erabili ohi dira edizio kritiko eta printze termi noak. Euskal literaturan, adibidez, Villasantek egin zuen P. Agerre “Axular”en edizio kritikoa (1976), eta P. Altunak B. Etxeparerena (1980).
Bestalde, edizio bat inkunable a dela esaten da inprimagailua asmaturiko lehen mendean –XV.aren erdia eta amaiera artean– inprimaturiko liburua bada, hitzak berak incunnabula ‘sehaska’ esan nahi baitu. Adibidez, Fernando de Rojasen La Celestina halako bat da.
Edizio facsimil deiturak, aldiz, edizio berri bat izendatzen du, baina jatorrizko edi zio nagusi baten erabateko kopia dela aldarrikatzen du. Euskal klasikoen bertsio fak similak dira, esaterako, Hordago argitaletxeak bildurikoak.
[J. K. I.]
es: edición
fr: édition
en: edition