doinu - Literatura Terminoen Hiztegia

 
DOINU

Doinua kantu baten melodia edo airea da. Badu zerikusirik tonuarekin, behar bada soinuaren eraginez. Adibidez, halako bertso batzuk “Hurra Papito”ren doi nuan, edota “Ikazketako mandoaren airean” abesten direla esaten da. Kantuaren osagaietako bat da doinua, testu poetikoaren eta interpretatzeko gorputz espre sioarekin batera. Musikaren arloko melodia hitzak (musika eta kantua), kantuaren musika esan nahiz, ongi adierazten du doinu hitzaren edukia.

Doinua silabikoa izan daiteke edota melismatikoa. Silabikoak silaba bakoitzeko musika nota bat eskatzen du eskuarki, pneumak ere barne. Eta melismadunak, berriz, silabako musika nota multzo bat kantatzen du, ahots ikara balitz bezala. Eta, adituek diotenez, silabikoa izatea da euskal kantuaren ezaugarrietako bat.

Zenbait doinu testu jakin bati loturik agertzen dira, eta beste batzuk, aldiz, bat-bateko bertsoetan aritzeko dira eta etengabe erabiltzen dira bertso berriak egi teko, testua aldi oroz aldatuz. Lehenengo kasuan, doinuak, letrarekin batera, kantu jakin bat osatzen du, tradiziozko kantutegia aberastuz. Bigarrengoan, berriz, letra sortzeko molde bat gertatzen da, nolako neurkeraz kantua osatu behar den adie razteko. Azken kasu honetan, batez ere garai bateko bertsolarietan, bakoitzak bere gustuko doinua eduki ohi zuen, Txirritarena, Saibururena, Ollokirena, Frantsesarena eta abarrena. Bestalde, joera da bertso jartzaileen artean, bertso sorta bakoitzari doinu berria ezartzeko; adibidez, Xalbadorren kasuan ikusten da: “Baditut gaiak; doinua bururatu zain nago” esaten zuen, musikaren alderdi konnotatiboa azpima rratuz. Eta benetan adierazgarria gertatzen da nola bertsolari batzuk doinu asmatzaileak, doinu egileak, diren. Orainaldiko bertsolarien izenak eta pastoralgile en izenak aipa daitezke: P. Bordazarre “Etxahun-Iruri”, X. Amuriza, I. Eizmendi “Basarri”, J. I. Iztueta “Lazkao-Txiki”, Jon Enbeita, R. Idiart eta abar. Horrek adie razten du zeinen loturik ikusten dituen bertsolariak bai hitzak, bai doinua eta hala bihotz beretik jalgiak ikusten dituen bi-biak, doinua ezinbesteko osagai ikusten baita herri poesian.

Tradiziozkoa izaten da neurri handi batean doinuen ikasketa. Hiru multzotakoak izan ohi dira herri doinuak: kantu zaharrak, bertsolarien doinuak eta kantagintza berriko doinuak, besteak beste. Altxor bat dauka herriak bere barrenean, batez ere aurrekoek sortua, erabilia eta belaunaldiz belaunaldi eskainia, festak ospatzeko, haurrek jolasteko, gertaera epikoak gogoratzeko, kantu dotoreak –batez ere maita sunezkoak– gozatzeko eta abarretarako. Gero bertsolarien doinuak daude, batek bertsozale egiten delarik ikasten dituenak, bertsozale izateko behar-beharrezkoak direnez. Oso oparoa izan da azken berrogei urteetako doinu kopurua, doinu mordo bat ikasi baitu herriak. Eta, azkenik, kantagintza berriaren emaitza dago, non ikas ten diren eta erabiltzen kantore berrien doinuak. X. Lete, kantautore ezagunak, sortu izan ditu doinu berri oso ezagun zenbait. Eta bertsolaritzaren historiari buruzko bere emankizunetan agertu diren bertso doinuak izan dira, esaterako, 2001eko txapel ketan gehien erabiliak. Tresna berriek, telebistak eta diskoek, eta batez ere X.

Leteren nortasun poetikoak, eragin betea izan dute herri doinuen sorreran eta zabalkundean.

Azkenik, kanpotik etorritako doinuak ere badira, era askotakoak gainera: zuzen zuzenean hartutakoak, edota beharrizanei egokituak. Beste doinu sorta handi bat osatzen dute kanpotik hartu diren piezek.

Silabak ahoskatzea, musika notak kantatzea eta erritmoa markatzea baliokide geratzen dira kantuan, mugimendu erritmikoari esker. Bai letrak, bai musikak mar katzen dituzten estrofa xehetasunak: neurtitz edo lerroen kopurua, lerroetako sila ben kopurua eta barne etenak, eta puntuen kokaleku prosodikoa melodiaren barruan. Eta hitza eta musika baliokide izateak egokitzapen betea eskatzen du, pieza poetikoa musikatik hasiz edota letratik hasiz egiten dela. Ezin hautsizko bata suna dago hitzen eta musika noten artean.

Gorputz espresioari begira, melodiak konpas jakina du, eta, beraz, kantuaren araberako gorputz espresioa eman nahi bazaio interpretatzerakoan (dantzetan, umeen jolasetan), orduan konpasak ezarriko ditu arsis-tesisen tinkapenen hasieran, edota klausulen hasieran, denbora markatuak eta denbora ahulak non hasten diren markatuz. Doinu silabikoetan, tinkapen horiek bi eta hiru silabako multzoak egiten dituzte, eta musika notetan ere gauza berdintsua gertatzen da konpasaren eragi nez.

Doinu motak ere ekar diezaioke kantuari konnotazio berriren bat, mezuaren esanahia osatuz. Adibidez, konposizioaren giroa, kolorea, otin zaharra, alaitasuna, tristura eta abar gogoratuz. Tonu maiorreko alaitasuna eta tonu minorreko tristezia, konpasaren azkartasuna edota geldia, arina bezain ospetsua, noten arteko tarteak, kadentzien islapen tradizionalak, edota beste alderdi estilistikoak markatzeko musi kak dituen dohainek konnotazio berri bat ematen diote mezuari, doinuak emana. Gauza onartua baita sentimentalki doinuak testuari hitzen esanahia areagotzen eta tindatzen diola.

[J. M. L.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: melodía
     fr: mélodie
     en: melody

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper