decorum - Literatura Terminoen Hiztegia

 
DECORUM

1.- “Gustu onekoa”, “egokia” edo “behar bezalakoa” esan nahi duen latinezko hitz hori literatura teorizazioan erabili da obra batean, halako gizarte jakin batek dituen arau moral, balio erlijioso-politiko eta konbentzio artistiko nahiz literarioak errespetatzen direla adierazteko. Berez, erretorika klasikoan sortua da kontzeptu hori, eta literatura egiterakoan konbentzio horiekiko atxikimendua izendatzen du. Bereziki, Aristotelesek erabili zuen lehenik (prepon), eta aditzera ematen du, lehenik, pertsonaien portaerak “egokia” eta “behar bezalakoa” izan behar duela gehienbat, errealitatearen alderdi arruntenak ez daitezkeela errepresentatu, eta ikuslearen sentsibilitatea iraindu dezakeenik ez daitekeela eszenara eraman, bereziki sexuari, indarkeriari edo heriotzari buruzkorik. Bestalde, testuaren estiloak ere aproposa izan behar du, egokia, ez gehiegizkoa, ez arruntegia, hain zuzen ere “itxurazkoa” edo “behar bezalakoa”, darabilen egoerarekiko eta obraren generoarekiko egokia izan behar baitu. Zizeron izan zen kontzeptu aristoteliko horri decorumdeitura latindarra eman ziona, eta Aristotelesen arauaren bi alderdiak azpimarratu zituen: ikusleen sentsibilitatearekiko egokitasuna, eta, bestetik, “behar bezalakoa” izatea egoera bakoitzari dagokion estiloaren arabera moldatu beharrezkoa zen “gustu onekoa” izateko.

2.- Erretorika grekolatindarreko kontzeptu horrek antzertian izan du erabilerarik gehien, eta bereziki neoklasizismoan, hots, literatura grekolatindarraren miresmena indartu zen garaian aipatu zuten arautzat berriro, Espainian G. M. Jovellanos eta L. Fernández de Moratínek, XVIII. mende hasieran Espainiako antzerti barrokoaren gehiegikeriak salatuz. Frantziako antzerti klasikoan P. Corneille eta J. Racineren obretan arau nagusia da decorum a, eta, zehazki, ikusleak duen errealitatearen ikusmoldearekikoa errespetatzen duena izendatzen da gustu onekotzat.

Euskal literaturan, ikuslearen sentsibilitatearentzat mingarri litzatekeena ez esa-tea edo zeharbidez soilik adieraztearen adibideak ugari aipa litezke. Bat aipatzea rren, X. Lizardiren Ezkondu ezin ziteken mutilla komediako protagonista den Yoni ama-izebek ez diote maite duen neskatxarekin ezkontzen utzi nahi. Gurasoen pre sio ekonomiko-afektiboaren aurkako alegatua da obra osoa, baina ez da behin ere jokamolde horren aurkako mintzaldirik jartzen protagonistaren ahoan, ez baitzen “egoki”tzat jotzen XX. mende hasierako euskal gizartean seme-alaba zintzoek gura soen kritika zuzena egitea.

3.- Decorum kontzeptuak hirugarren egokitasun maila bat ere izendatu izan du literaturan, alegia, pertsonaiaren izaera psikologiko nahiz moralarekin eta gizarte mailarekin ados egotea haren hizkera eta jokamoldeak. Euskal antzertian azken egokitasun motaren, pertsonaiaren mailaren eta izaerarekiko sinesgarria denaren araberako egokitasunaren adibidetzat aipa daiteke P. I. Barrutiaren Gabonetako ikuskizuna (XVIII) obran artzainen jokamoldearen eta pertsonaia biblikoen artean dagoen aldea, hizkeraren pleguei dagokienez. Halere, herri antzerkia den aldetik, ez zaio lotzen genero edo estilo egokitasunari, obra berean nahasten dituenez esti lo apalekoak eta goi mailakoak izan beharko luketen gai erlijiosoak. Baina ez da hori obra horretan soilik gertatzen, izan ere, E. Auerbachek ( Mimesis , 1950) dioen moduan, Biblia da gai sublimeak estilo apalean tratatzeko tradizioaren sortzaile eta Goi Erdi Aroko obretan. Esate baterako, Danteren Divina Commedia edo Jainko antzerkia edo F. Rojasen Celestina ez zaizkio atxikitzen estilo hierarkia eta genero mailaketa horri. Nolanahi ere, decorum edo egokitasunaren arauari buruzko trata tuak XVIII. mendean izan ziren ugarien, eta horren lekuko da Peñaflorida kondeak idatziriko Discurso académico del buen gusto en la literatura (1766), L. M. Aretak (1976) eta Lasagabasterrek (1986) sakon aztertua.

[L. O.]

Estekak:

    Beste hizkuntzatan:

    es: decorum
     fr: décorum, bienséance
     en: decorum

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper