dadaismo - Literatura Terminoen Hiztegia

 
DADAISMO

Dada hitzetik datorren abangoardia mugimendu baten deitura. G. de Torrek adierazten duenez (1927), mugimenduaren sortzaile izan zen taldea Zurichen bildu zen 1916an. I. Mundu Gerratik iheslari, objektore, bakezale, eta gudaren aurka ziren artisten biltoki bihurtu zen Suitza garai hartan, baina, gerra amaitutakoan, Zuricheko dadaistek Parisera jo zuten. Geroago talde dadaistak izan ziren Berlin eta New Yorken ere.

Lehen eta bigarren mundu gerren arteko giroan jaio zen, beraz, dadaismoa. Bizigura handia erakusten zuten mugimenduaren protagonistek eta mendebaldeko kulturan sumatzen zen etsipen eta arrangura giroari erantzuteko modu bat izan zen dadaismoa. Kultur balore konbentzionalak arbuiatu zituzten, eta, logikaren tirania baztertuz, haren ordez, absurdoa eta bat-batekotasuna goraipatzen zituzten.

Dadaismoa gizakiaren eta beraren beharrizanen aldeko apustua izan zen; alde batera uzten zituen historia, logika, gizartearen morala, ohorea, aberria, familia, artea, erlijioa eta antzeko balore tradizionalak. Kontzeptu horien aurka, eta kontzeptu horiei buruz mendebaldeko gizarteak sorturiko mamuen aurka.

Dadaismo mugimenduko idazlerik aipatuena Tristan Tzara (1896-1963) poeta errumaniarra izan zen. Berak eman omen zion izena mugimenduari. Halere, dada hitzak ez zuen, haren aburuz, ezer esan nahi. Logika edota kontzientzia guztiaren aurretik, azpikontzientzia baino lehenago dagoen errealitate moldegabearen sinbo loa izango litzateke “dada”, eta dadaisten arteak, hain arte errebeldeak, oroz gai netik, logika eta zentzu guztiak baino sakonago dagoen errealitate horren adieraz pide izan nahi du. Zenbaiten ustez, dada haur batek errumanieraz esaten duen lehen hitza da, errealitatera eta errealitatearen izendapenera agertu aurretik dago en mundua adierazteko hautatu omen zuen Tzarak. Berak, ordea, beste esanahi batzuk ere agertu zituen: Afrikako Kru tribukoek behi sakratuaren buztanari deitzen omen diote “dada”, Italiako zenbait herrialdetan baldea eta ama izendatzeko erabi li omen da, baita zurezko zaldia, inudea, baietza errumanieraz eta errusieraz... Dada, azken batean, matxinadaren eta ukazioaren sinboloa da Tzararentzat, Morse kodean, dada seinalerik ezaren forma da. Dada arrazoiaren ukaziorik garbiena da.

Dada, artearen, literaturaren eta poesiaren aurkakoa da. Helburuetan bat egiten zuten espresionismoarekin, baina dadaistak erradikalagoak ziren formetan. Dada mugimendua edertasun betikoaren, printzipio mugiezinaren, kontzeptu abstraktuen garbitasunaren, eta unibertsalizazioaren aurka dago. Eta gizakiaren askatasunaren alde, unearen bat-batekotasunaren alde, kontrajartzearen alde, beti gizartearen iritzi komunaren aurka. Ordenaren aurka, anarkia eta desoreka. Dada keinuaren balorea ren aldekoa da eta horrek du ardura benetan: keinuaren ahalmen probokatzaileak. 1920an “Maitasun ahularen eta maitasun garratzaren Manifestuan” Tzarak honela adierazi zuen poema bat egiteko modua: aldizkari batetik ebakitako hitzak poltsa batean sartu, eta zotz eginez banan-banan atera poema osatu arte. Ustekabeak eta patuak egingo lukete poema. Beraz, dadaismoak duen interesa ez da haren lanetik sortzen, haren protesta zentzutik baino.

1970etik aurrerakoa da dadaismoak euskal literaturan utzi duen arrastoa. J.A. Artzeren poesiaren alde ironiko eta fonetikaren halabeharrean oinarrituriko zenbait poema korronte horren barnean kokatzen dira, baina B. Atxaga izan da nabarmen dadaismoaren teorizazioaren eraginpean egon den poeta.

[J. K.]

Ikus, halaber, A BANGOARDIA .

Estekak:

Beste hizkuntzatan:

es: dadaísmo
 fr: dadaïsme
 en: dadaism

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper