Lau lerroko ahapaldi mota bat da; lerro bakoitzak hamalau silaba ditu, erdian etena eta errima monorrimoa. Gaztela aldean XIII. mendearen erdialdea baino lehentxeago indar handia hartu zuen, bertso narrazio egiturak osatzeko. Jatorria Frantzia aldean kokatu ohi da, non askoz lehenagotik erabiltzen baitzen poema narratiboak osatzeko. Coaderna via k erregulartasun handia eskaini zion poemagi leari, eta horixe izan zen, hain zuzen, mester de clerecía k hartu zuen ezaugarrieta ko bat, mester de juglaría deiturikotik bereizteko, metrikan zehaztasun handiagoa. Neurri horretan daude idatziak El Libro d’Alexandre eta Libro d’Apolonio ezagunak, nahiz Gonzalo de Berceoren poesiak. Hona Miraclos etik harturiko bat:
“Yo maestro Gonçalvo de Verçeo nomnado, iendo en romería caeçi en un prado verde e bien sençido, de flores bien poblado, logar cobdiçiaduero, pora omne cansado.”
[J. K. I.]
Ikus , halaber, M ESTER DE C LERECIA .