Hizkera literarioaren berezko anbiguotasuna, zentzu bikoiztasuna edo disemia adierazten du termino honek eta testu literario batean irakurleak jaso dezakeen esangura ez-literala edo konnotazioa da, hau da, denotaturiko adieraziaz gain, tes tuak sujeritzen duen bigarren adiera. Adibidez, paisaia deskribatzen duen testu zehatz batek iradoki ditzakeen bakardade, tristura, herrimin edo frustraziozko sen timenduak. C. Bousoñoren aburuz, bisemiak iruzur egiten dio analisi literarioari, gehienetan, intuizioaren eta emozioaren ildoetatik dabilelako; historikoki, iruditeria poetikoa irrazionalagoa egin ahala (XIX. eta XX. mendeetan) bisemiaren funtzioa areagotu egin da.
Lizardik, adibidez, neguko paisaia deskribatzean, irakurleari tristura, edo biluz tasun animikoa transmititzea lortzen du. Hona adibide bat:
“Bide-ertzean, ez marrubi
ez belar gizenik.
Otalorea bakanka,
goiztxo karraxika
udaberriari deika...”
(Lizardi, “Bizia lo”)
Poetak, zehaztapen deskriptiboaz gain, bakardade eta biluztasun animiko baten sentimenak sujeritzen ditu, otearen lorea salbuespen bakarra izaki, neguaren sentimen tristearen aitzinean.
[L. M. M.]
Ikus, halaber, K ONNOTAZIO , P OLISEMIA , S INBOLO .
B IBLIOGRAFIA
B OUSOÑO , C.: El irracionalismo poético. El símbolo , Gredos, Madrid, 1952. B OUSOÑO , C.: Teoría de la expresión poética , jat. 1952, Gredos, Madrid, 1970.